Iturgaizek ziurtzat jo du Sanchezen "bigarren Frankenstein gobernua", zer eta "iheslari" batekin adostua
"Zail du", aitortu du Carlos Iturgaiz EAEko PPren buruak Alberto Nuñez Feijoo alderdikideak inbestidurarako dituen aukerez. Izan ere, horren ustez, ziurra da Pedro Sanchez sozialistak "bigarren Frankenstein gobernua" eskuratuko duela. "Justiziaren iheslari batekin, gaizkile batekin egingo du, gainera", esan du Carles Puigdemonti erreferentzia eginda —Junts alderdia ezinbestekoa da gehiengoa bermatzeko—.
Bestalde, Feijoorekin negoziatzeko EAJk emandako ezetzak ondoriorik izango ote duen galdetuta, legebiltzarkide ere badenak gogorarazi du PPren botoei esker lortu zituela EAJk hainbat alkatetza (Durango eta Getxo esaterako) eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Iturgaizen arabera, ezberdindu beharra dago erakunde horien osaketa eta "egunerokoa". "Guk esaten genuena bete genuen, eta Bildu erakundeetatik atera genuen", azaldu du. Orain, baina, "negoziatu" beharko dutela azpimarratu die jeltzaleei. "Bidean egingo dugu topo", ohartarazi du.
Iturgaizek PPk azken bi hauteskundeetan izandako emaitzen balorazioa egin du Radio Euskadiko "Boulervard" saioan egin dioten elkarrizketan. U23an "igoera" izan zutela nabarmendu du, Bizkaitik eta Arabatik eserleku bana lortuta Kongresuan. Halaber, maiatzean ere gora egin zutela gogorarazi du: "Zinegotzi kopuruan zein botoetan % 30 egin genuen gora". Testuinguru horretan, gogoeta egin du: "Duela hiru urte Euskadiko PPren egoera traumatikoa zen, eta batzuek esan zuten alderdi moduan desagertuko ginela. Alderdia batu eta zabaldu dugu. Igotzea zen helburua eta hori egiten ari gara. Gehiago lor genezakeela? Ba horretan jarraituko dugu".
Azkenik, Maria Chivite Nafarroako presidente izango dela iragarri du. "PSNren eta Bilduren arteko aliantza bat ikusiko dugu. Aurrena, mahai gainean egiten dituzten itunak ikusiko ditugu, eta gero, mahaiaren azpikoak", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.