Sanchezek uko egin dio Feijook egindako eskaerari, eta abuztuaren 17aren ostean hitz egiteko deia egin dio
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta jarduneko presidenteak Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko buruak bidalitako eskutitzari erantzun dio igande honetan. Bertan, PPk aste honetan biltzeko egindako eskaerari uko egin dio, eta abuztuaren 17aren ostean biltzeko deia egin dio, Diputatuen Kongresua osatu eta estatuburuak proposatutako hautagaia izendatu ondoren.
Gutunean, Sanchezek eskerrak eman dizkio oposizioko buruari bi indarren arteko komunikazioari berriro ekiteko aukeragatik, eta "Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko aurreakordioa hautsita, modu malkartsuan eta aldebakarrez" eten izana aurpegiratu dio, nahiz eta, bere esanetan, "elkarrizketa epistolarra baino elkarrizketa azkarragoak" izan.
Hala, Sanchezek Konstituzioa aipatu du, "argia" dela, 99. artikulua zehazki, gehiengo parlamentarioen eraketari dagokionez. "Gure sistema demokratikoak arau argiak ditu nazioko Gobernua eratzeko. Arau horiek demokrazia parlamentarioaren printzipioetara egokitzen dira, eta demokrazia horrek Diputatuen Kongresuaren eremuan ezartzen du zein esparrutan egituratu beharko diren beharrezko babesa jasoko duen hautagaiaren inbestidura ahalbidetuko duten gehiengoak", dio gutunak.
Horren harira, jarduneko presidenteak gogorarazi du Alderdi Popularrak oinarrizko printzipio hori aplikatu duela "gobernu autonomikoen eta alkatetzen presidentetza lortzeko aukera eman dion bakoitzean, nahiz eta indar bozkatuena ez izan, ezta eserleku gehien zituena ere".
Era berean, zenbait autonomia-erkidegotan Voxekin egindako itunak aurpegiratu dizkio, "elkarrizketa soziala, berdintasuna, aniztasuna edo ingurumena bezalako gai garrantzitsuetan atzerapauso kezkagarriak dakartzaten neurriak hartzen ari diren gobernuak".
Feijook Sanchezi heldu den astean biltzea eskatu dio gaur, inbestidura negoziatu eta Espainian "blokeoa" eta "gobernagarritasun eza" saihesteko asmoz, PPk hauteskunde orokorretan 137 diputatu lortu ostean.
Feijook gutun bidez luzatu dio eskaera Pedro Sanchezi. Bertan, garailetzat aurkeztu du bere burua Feijook, eta elkarrekin biltzeko proposamena egin dio berriro, Sanchezen iritzia ezagutu eta bereak "zehaztu" ahal izateko, "indar politiko garaileak duen erantzukizunaren baitan, eta elkarrizketa arduratsua abiatzeko asmoz, Espainiako egonkortasun politikoa eta instituzionalaren mesedetan".
Era berean, gutunean gogorarazi diotenez, "hauteskundeetako emaitzek sor ditzaketen zailtasunek ez lukete" ziurgabetasuna "areagotu behar". Ez hori bakarrik, Feijooren esanetan, "zailtasun" horiek ez lukete kaltetu behar "hiritarrek duten konfiantza gure sistema politikoak eta konstituzionalak duen gaitasunean Espainiaren interesaren aldeko gobernagarritasun egokiena bermatzeko".
PSOEk 30.000 boto baliogabe baino gehiago berraztertzea eskatu duela ezagutu eta gutxira eman dute Feijooren gutunaren berri. PSOE hamaikagarren diputatua lortzetik 1.323 botora geratu dela ikusita hartu du eskaria egiteko erabakia. PSOEk, azkenean, aipatutako azken eserlekua lortu balu PPk hamaseigarrena galduko luke, alegia, Carlos Garcia Adanero UPNren kidek ohiari dagokiona.
Aukerak, une honetan, hauek lirateke:
-Feijoorentzat:
PP 137 + Vox 33 + UPN 1: 171 lirateke orain arte popularrek ziurtzat eman ditzaketen botoak.
-Sanchezentzat:
PSOE 121 + Sumar 31 + ERC 7 + EH Bildu 6 + PNV 5 + BNG 1: 171 baita ere sozialistentzat.
Hemendik aurrera bi aukera zabaltzen dira: A aukera, Pedro Sanchezek CCren aldeko botoa jasotzea, 172ra helduta, baina horretarako Juntsen abstentzioa beharko luke. B aukera, Sanchezek gutxienez Junts eta aldeko bi boto jasotzea, eta Juntsen gainerako diputatuak abstenitzea, modu horretan bozketa irabaziko duela bermatzeko, nahiz eta CCk aurka bozkatu.
Horrekin lotuta, Coalicion Canaria alderdiak argi utzi du Feijook ezin duela bere botoa zenbatu, Vox ekuazioaren parte baldin bada, nahiz eta CCk eta PPk gobernu akordioa izan Kanarietan. Era berean, PSOE eta Sumarren arteko koalizio gobernua berriz babestearen aurka agertu dira.
Nahiz eta Kanarietako nazionalistek iritzia aldatu PPren presidentegaiari buruz, ez lituzkete behar adina boto jasoko, balizko 172 boto horien aurka beste ezkerreko, nazionalisten eta independentisten 178 ezezko botoak egongo lirateke eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.