Albiste dira
GOBERNU OSAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk berretsi du ez duela Feijooren balizko inbestidura babestuko

Voxek PPk gidatutako balizko gobernu batean sartzeari uko egin badio ere, jeltzaleek berretsi dute ez dutela Feijooren inbestidura errazteko negoziaziorik abiatuko. PPk, ordea, EAJren eta Coalicion Canariaren babesa lortzea espero du, joko-arauak aldatu egin direla uste baitu.
Alberto Nuñez Feijoo, artxiboko argazki batean
Alberto Nuñez Feijoo, artxiboko argazki batean. EFE

Voxek Espainian osatuko den gobernu berrian sartzeari uko egin badio ere, EAJk berretsi du ez duela PPrekin elkarrizketarik hasiko Feijooren balizko inbestidura errazteko. Edozein kasutan, PPk EAJren eta Coalicion Canariaren (CC) babesa lortu dezakeela uste du.

EAJk gaur berriro nabarmendu du ez duela Nuñez Feijoo Espainiako Gobernuko presidente izateko elkarrizketarik hasiko PPrekin. Sare sozialetan zabaldutako mezu batean azaldu duenez, uztailaren 24an Euzkadi Buru Batzarrak argi eta garbi utzi zuen bere jarrera zein zen.

Coalicion Canaria (CC), ostera, prest egongo litzateke Alderdi Popularreko buruzagiaren balizko inbestidura babesteko, "PPk gidatutako Gobernuan Voxek parte hartzea" baztertu ostean, eta alderdi horrek "Kanarietako agenda" bere gain hartzen badu.

Ohar batean, CCko buruzagiek onartu dute "hitz egiteko prest" daudela, eta gogorarazi dute "marra gorrietako bat" zela "eskuin muturrak edo ezker muturrak osatutako Gobernurik ez babestea".

Elias Bendodo PPko koordinatzaile nagusiak azpimarratu duenez, gaur-gaurkoz Alberto Nuñez Feijoo popularrak Pedro Sanchez sozialistak baino boto gehiago ditu balizko inbestidura bati begira, eta babes horiei "datozen orduetan" EAJrena eta Coalicion Canariarena gehitzea espero du.

Cope irrati-kateari eskainitako elkarrizketan Bendodok adierazitakoaren arabera, Voxek baldintzarik gabe Feijooren inbestidura babesteko hartutako erabakiak "joko-arauak aldatu" ditu eta egoera "oso bestelakoa" da orain.

Bendodoren esanetan, 170 diputaturen babesa baieztatu du Feijook, eta 176ra iritsi ahal izateko lanean ari dira.

Buruzagi popularrak ez du zalantzan jartzen Coalicion Canariaren aldeko botoa. "Landu egin behar da, negoziazio guztiak zailak dira, baina ziur gaude lor daitekeela".

Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko jarduneko bozeramaileak Alberto Nuñez Feijoo PPko buruari eskatu dio "itxurakeriak egiteari uzteko". "Voxen eskaintza ez da kasualitatea. PPrekin izandako bilera sekretuetan adostutakoa da", gaineratu du.

Iragarkia
isabel rodriguez
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X