Alberto Núñez Feijóo
2022/09/05 - 16:23
Sanchez eta Nuñez Feijoo aurrez aurre izango dira bihar Senatuan
Aurrez aurreko lehen eztabaida izango dute bihar Senatuan Pedro Sanchez Espainiako gobernu buruak eta Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko presidenteak. Ikusmin handia dago eztabaidak zer emango.
2022/08/27 - 16:24
Feijook eztabaida egitea proposatu dio Sanchezi urte politikoaren hasierako ekitaldian
Alderdi Popularrak kurtso politikoa abiatu du igande honetan, Galizian egindako ekitaldian, eta Nuñez Feijook alderdiko presidente izendatu zutenetik lehen hitzaldia eman du. Alderdia plurala dela azpimarratu du, eta alderdi demokratiko batek pentsaera bakarretik aldendu behar duela nabarmendu du.
2022/08/25 - 11:20
Denis Itxaso: "Arduragabekeria da" PPk energia aurrezteko lege-dekretuari dagokionez erakutsitako jarrera
Nuñez Feijook "Casadoren estrategia suntsitzaileari" eusten dio, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren esanetan. "Gizarteak ulertzen du energia aurrezteko neurriak hartu behar direla", nabarmendu du.
2022/07/23 - 20:03
Morenok “Andaluziako harrotasun berria” aldarrikatu du presidente-kargua hartzeko ekitaldian
Popularren buruak “berritutako eta topikorik gabeko” Andaluzia defendatu du.
2022/07/23 - 19:39
Feijoo: "PSOE krisi instituzional, politiko eta barne krisi baten aurrean dago"
Feijoo PPko presidenteak gaineratu du Espainia krisi instituzional bat jasaten ari dela "Gobernuan, Gorteetan eta gobernu-koalizioko alderdi nagusian". Feijooren arabera, PSOEren barruko aldaketek argi eta garbi erakusten dute alderdiaren "barne-krisia".
2022/07/20 - 16:39
Feijoo nahastu egin da eta Sanchezek proposatutako Auzitegi Konstituzionalaren erreformaren alde bozkatu du
Alberto Núñez Feijoo erratu egin da Senatuko Osoko Bilkuran, eta Pedro Sanchezen Gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren berrikuntza desblokeatzeko sustatu duen erreforma espresaren alde bozkatu du. "Giza akatsa" izan dela diote Alderdi Popularrean.
2022/07/12 - 16:31
Alberto Nuñez Feijook ezingo dio Sanchezi tribunatik erantzun, ez baita diputatua
Zazpi urte egon dira Kongresuan nazioaren egoerari buruzko eztabaida izan gabe. Azkena 2015ean izan zen Mariano Rajoy presidente zela, eta Pedro Sanchez berriz oposizioaren ordezkari nagusi. Gaur presidente modura heldu da Diputatuen Kongresura.
2022/07/11 - 19:28
PPk BJKN indarrean dagoen araudiarekin berritzea eskaini du, baina baldintzak jarrita
Espainiako Gobernuak, ostera, mezu oso argia igorri die Nuñez Feijoori eta haren alderdiari: Konstituzioa betetzeko, "betetzea ez delako negoziagarria".
2022/07/11 - 16:51
Nuñez Feijoo alderdikerietan dabilela eta popularrek boterea gezurrik lortu nahi dutela salatu du Anduezak
Pedro Sánchezen gestioa goraipatu du Euskadiko alderdi sozialistaren idazkari nagusiak, eta PPren aurka egin du.
2022/07/10 - 16:34
Memoria demokratikoa mintzagai, Miguel Angel Blanco gogoratzeko ekitaldia hasi aurretik
Ekitaldia solemnea izan da, eta hainbat agintarik hartu dute parte. Alberto Nuñez Feijook larunbatean Ermuan bertan egindako adierazpenak izan dituzte aztergai horietako batzuek.
2022/07/10 - 15:52
ARGAZKI GALERIA: Miguel Angel Blancori omenaldia Ermuan
1997ko uztailaren 11n hil zuen ETAk tiroz Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia, 48 orduz bahituta izan eta gero. Mende laurdena igaro denean, Estatu omenaldia eskaini diote Ermuan.
2022/07/09 - 16:27
Memoria Demokratikoaren legea bertan behera uzteko asmoa iragarri du PPk Miguel Angel Blancoren omenaldian
ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuenetik 25 urte betetzen dira aurten, eta igandean omenaldi berezia egingo diote Ermuan. Larunbat honetan ere, gogoan izan dute herrian Alderdi Popularreko kideek. Alderdiko buruzagia, Nuñez Feijoo, bertan izan da, baita Aznar presidente ohia ere.
2022/07/09 - 14:54
Feijook Memoria Demokratikoaren legea indargabetzeko konpromisoa hartu du Ermuan
Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia ere izan da ETAk duela 25 urte bahitu eta hildako PPko zinegotziari egindako omenaldian, eta Memoria Demokratikoaren legea indargabetzeko eskatu dio Feijoori.
2022/06/30 - 23:19
Feijook esan du industria indarra galtzen ari dela Euskadin, eta zergak jaisteko eskatu dio Jaurlaritzari
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak euskal enpresariek antolatutako jardunaldi batean parte hartu du eguerdian Getxon, eta arratsaldean Euskadiko PPren zuzendaritzarekin bildu da.
2022/06/07 - 22:33
Sanchez eta Feijooren lehen aurrez aurrekoa, Senatuan
Nuñez Feijook Senatuan hasi duen oposizio garaian, formak aldatu dira, edukiak ez hainbeste. Zergak jaisteko eskaria eraman du Feijook Senatura, eta Sanchezek lorpen sozialak arriskuan jartzea egotzi dio.
2022/05/30 - 16:27
Laura Garrido: "EITB Focusek ez du kontuan eduki Feijooren eragina"
PPko legebiltzarkideak onartu du EITBren hauteskunde inkestak ez diola bere alderdiari emaitza onak eman, baina gehitu du hauteskundeetan inkestetan baino datu hobeak lortzen dituztela.
2022/05/25 - 12:00
Alberto Nuñez Feijook senatari kargua hartu du
Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko burua senataria da jada eta oposizioko buruaren bulegoa jarriko du bertan. Pedro Sanchezekin ekainean izango du lehen "aurrez aurrekoa".
2022/05/22 - 15:45
Anduezak PPri: "Hipokrita da lehen sektorearekin 'egotea' eta Elikagai Katearen Legeari ezetz bozkatzea"
PSE-EEko idazkari nagusiak "moderazio faltsua" egotzi dio Feijooren taldeari, eta Espainiako Gobernuarekin lankidetzan aritzearen alde egiteko eskatu dio.
2022/05/21 - 16:35
Feijook esan du Madrilgo PP "batuago" dagoela orain Ayusori esker
PPko liderrak Madrilgo PPko XVII. Batzarraren amaieran adierazi duenez, Madrilgo popularren presidenteak "etapa berri bikaina" ireki du erkidegoko alderdiaren aitzinera.
2022/05/13 - 12:35
"Euskadik bere erakargarritasuna galdu du", Garridoren hitzetan
Zergak jaisteko "hain tresna baliotsua" den Kontzertu Ekonomikoa baliatzeko eskatu dio Euskadiko PPren idazkari nagusiak lehendakariari. Kritikatu duenez, "Jaurlaritza autokonplazentzian, konformismoan eta biktimismoan murgilduta dago".