Alberto Núñez Feijóo
2023/12/22 - 17:47
BJKN berritzeko prozesuan Bruselak bitartekari lana egitea adostu dute Sanchezek eta Feijook
PPko buruak salatu duenez, Espainiako Gobernuko presidenteak "independentistek uzten dioten maniobrarako tartea besterik ez du".
2023/12/22 - 12:10
Sanchez eta Feijoo, Kongresuan bilduta
Besteak beste, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren erreforma, Amnistia Legea edo Iruñeko zentsura mozioa izango dituzte hizpide bi buruzagiek, baina akordioak ixteko aukera gutxi dago.
2023/12/22 - 12:09
Sanchez eta Feijoo, Kongresuan bilduta
Bilera 10:30etan hasi dute Espainiako presidenteak eta oposizioko liderrak.
2023/12/17 - 17:19
UPNk milaka lagun bildu ditu Iruñeko zentsura-mozioaren aurkako mobilizazioan
"Iruñea ez dago salgai" lelopean egin dute bilkura, eta Javier Esparza UPNko presidenteak, Cristina Ibarrola alkateak eta Yolanda Barcina Nafarroako presidente ohiak ere parte hartu dute bertan. Alberto Nuñez Feijoo ere izan da bilkuran.
2023/12/17 - 09:43
Milaka lagunek parte hartu dute Iruñeko zentsura-mozioaren aurkako elkarretaratzean
Javier Esparza UPNko presidenteak, Cristina Ibarrola alkateak eta Yolanda Barcina Nafarroako presidente ohiak ere parte hartu dute mobilizazioan.
2023/12/13 - 15:00
Feijook esan du Sanchezekin ''elkar ulertzeko aukerak'' askoz gutxiago direla gaur, zentsura mozioaren ostean
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak esan du Iruñeko alkatetza Pedro Sanchez eta Arnaldo Otegiren arteko akordio baten "lehenengo baldintza" dela.

2023/12/07 - 17:07
PSOEren eta PPren arteko lan batzorde bat sortzeko proposatuko dio Sanchezek Feijoori
Herritarrentzat garrantzitsuak diren gaiak bertan aztertzeko proposatuko dio Espainiako gobernuburuak PPko buruari. Independentistekin negoziatzeko "mahaiak zuritzea" egotzi dio PPk Sanchezi.
2023/12/07 - 09:33
Sanchez eta Feijoo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren berritzeaz jardutekoak dira urtea amaitu orduko
Aurki PPko buruarekin biltzeko asmoa erakutsi zuen atzo Espainiako presidenteak, kazetariekin izandako hizketaldi informal batean. Horri erantzunez, biltzeko prest agertu da Feijoo, nahiz eta ez duen egoki jo bilera horren gai zerrenda komunikabideen bitartez ezagutzea.
2023/11/27 - 19:52
Miguel Tellado PPren bozeramailea izango da Diputatuen Kongresuan eta Carmen Funez Antolakuntza idazkariordea
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak datorren ostegunean proposatuko dizkio bi izendapenak Batzorde Exekutibo Nazionalari.
2023/11/18 - 14:58
Elkarretaratze jendetsua Madrilgo Cibelesen, amnistia legearen aurka
Feijook "murruak ez altxatzeko" eskatu dio Sanchezi; eta Abascalek buruzagi popularrarekin batzartu nahi du Espainiako Gobernuko presidentearen "kolpeari" eman beharreko "erantzun instituzionala koordinatzeko".
2023/11/18 - 13:50
Eskuina eta eskuin muturra elkartu dira berriro Madrilen Amnistia Legearen aurkako protesta batean
Jendez lepo zegoen Cibeles Plazan batu dira, "Nire izenean ez: ez amnistiarik ezta autodeterminaziorik ere" lemapean. Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak eta Santiago Abascal Voxeko liderrak deialdiarekin bat egin dute.
2023/11/16 - 15:26
Feijook ukatu egin du EAJri ministerio bat eskaini zionik bere inbestidura babestearen truke
Inbestidura saioan, Aitor Estebanek adierazi du PPk irailean Feijooren inbestidura babesteko eskaini ziona kontatuko duela egunen batean. PPko presidenteak ukatu egin du bere alderdiak EAJri bere inbestidurarako eskaintza egin izana.
2023/11/16 - 09:06
Sanchez eta Feijooren arteko ika-mika gogorra
Pedro Sanchez hautagaiak eta oposizioko buruak aurrez aurreko gogorra izan zuten, PPren txandan.
2023/11/15 - 21:07
Machado poeta eta Ismael Serrano abeslaria, inbestidura saioko ustekabeko protagonistak
Pedro Sanchez PSOEko hautagaiak Antonio Machadoren aipu bat erabili du bere hitzaldian. Atzetik etorri den Alberto Nuñez Feijoo PPko burua aipu hori zuzentzen saiatu bada ere, gaizki atera zaio jokaldia. Ismael Serrano abeslariak argitu du gertatu dena, sareetan.
2023/11/15 - 17:23
Nuñez Feijoo: ''Hau ez zen hautestontzietan bozkatu; ustelkeria politikoa eta umiliazioa da''
Sanchez hautagaiak "bere onura propioa" bilatzen duela azpimarratu du behin eta berriz bere hitzaldian Alderdi Popularreko presidenteak. "Independentismoaren jateko gogoak Sanchezen botere gose aseezinarekin bat egin" duela ziurtatu du.
2023/11/15 - 13:22
Sanchez ''hegoaldeko Orban'' zela esanez Gonzalez Ponsek eginiko adierazpenak babestu ditu Feijook
Diputatuen Kongresura iritsi denean, Gonzalez Ponsek egindako adierazpenei buruz galdetu diote Alberto Núñez Feijoori. PPko presidenteak adierazi duenez, "Pons nahiko pertsona informatua da".
2023/11/12 - 12:52
Alderdi Popularra amnistia legearen kontra manifestatu da Madrilen
Alderdi Popularrak amnistia legearen aurka protestatzeko gaurko deitutako elkarretaratzean, Alberto Nuñez Feijoo PPko burua ere egon da. Voxek bat egin du deialdiarekin.
2023/11/09 - 18:23
Feijoo: ''Espainiako demokrazia aurrekaririk gabeko erasoa jasaten ari da, baina ez da lehen aldia''
"1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea, ETAren terrorismoak hamarkadetan emandako kolpea eta Kataluniako independentismoak 2017an egindako kolpea askatasunaren eta bizikidetzaren aurkako mehatxuak izan dira Espainian", adierazi du PPko buruzagiak.
2023/11/09 - 17:55
Akordioa "aurrekaririk gabeko erasoa" dela esan du Feijook, O-23rekin eta ETArekin alderatu du
Galderarik gabeko adierazpen batean, Pedro Sanchez jarduneko gobernuburuari Espainiako nazioa "mutilatu nahi dutenekin bat egitea" egotzi dio PPko buruak, eta "kapitulazio prozesu" horren aurrean "demokrata guztiek batera erantzuteko" deia egin du.
2023/11/08 - 14:44
Feijook Ferrazeko istiluak gaitzetsi ditu eta Sanchezi leziorik ez emateko eskatu dio
"Utz ditzagun gauzak argi. Alde batetik, ekintza bortitzak eta demokratikoak egiten edo amnistiatzen dituztenak daude, eta, bestetik, bata eta bestea gaitzesten dituztenak", adierazi du Alderdi Popularreko presidenteak.