Alberto Núñez Feijóo
2024/09/18 - 12:41
Feijook Francorekin alderatu du Sanchez eta ''zentsura eta jazarpena'' ezartzea leporatu dio
Alberto Nuñez Feijooren eta Pedro Sanchezen arteko urte politikoko lehen aurrez aurrekoan gertatu da eztabaida. Feijook Sanchezen biziberritzeko planaren aurka egin du, eta Espainiako Gobernuko presidenteak oposizio eraikitzaileagoa egiteko eskatu dio PPko buruari.
2024/08/31 - 20:47
Immigrazio irregularraren ''aurrekaririk gabeko krisia'' sortzea leporatu dio Feijook Gobernuari
Alberto Núñez Feijoo Alderdi Popularreko presidenteak Galizian adierazi duenez, ikasturte berri honetan, PPk "arazo guztiak kudeatuko ditu", baita "arazo zail"-tzat jo duen migrazioarena ere.
2024/08/09 - 18:12
Feijook Sanchezen agerraldia eskatu du, eta Grande-Marlaska eta Robles "berehala" kargugabetzeko
Bestalde, Dolors Montserratek PPko buruaren adierazpenak babestu, eta Puigdemont berragertzea eta ihes egitea Espainiarentzat "umiliazio bikoitza" dela gaineratu du.
2024/07/22 - 19:01
PSOEk Peinado epailearen erabakiari helegitea jarriko dio, eta PPk dimisioa emateko eskatu dio Sanchezi
Sozialistek uste dute azken erabakiak auziaren izaera "politikoa" agerian uzten duela. Bestalde, Feijook Bidenen erabakia azpimarratu du eta bere buruari galdetu dio "zenbat emango genukeen hori Espainian gertatzeagatik?".
2024/07/13 - 22:10
Feijook, Voxi: "Kosta ahala kosta, PPk ez du inolako mehatxurik onartzen"
Era berean, PPk bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen banaketaren inguruan duen jarrera defendatu du, Espainiaren izaerarekin estuki lotutako elkartasunari uko egingo ez diotela argudiatuta.
2024/07/12 - 23:06
PPk bere gobernuak berrantolatu ditu sei erkidegotan, Voxek akordioak hautsi ostean
Feijook "erkidegoetako gobernagarritasuna eta Espainiako aldaketa politikoa ez oztopatzeko" eskatu dio Voxi. PPk Voxen botoak edo beste alderdi batzuen babesa beharko du gobernatzen jarraitzeko.
2024/07/12 - 16:36
Feijook esan du PPk ez duela Voxen xantaiarik onartuko
PPren egoitza nagusian emandako prentsaurrekoan, Alberto Nuñez Feijook esan du PPk "arduratsu" izaten jarraituko duela zuzentzen dituen gobernu autonomikoetan, eta "ez du arreta milimetro bat ere desbideratuko".
2024/07/12 - 09:57
Albiste izango dira: PP-Vox haustura, lehendakariaren bilera sorta, eta Marta Rovira, Kataluniara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/11 - 23:44
Abascalek baieztatu du Voxek PPri babesa kenduko diola adingabe migratzaileen banaketagatik
Ultraeskuineko alderdiko buruzagiak Feijoori "mugak irekitzeko politikak inposatu" nahi izatea leporatu dio. PPko buruzagiak ostiral honetan agerraldia egingo du Voxen erabakia baloratzeko.
2024/07/10 - 17:11
Feijook berretsi du 400 adingabeak onartuko dituela, Voxen mehatxuak gorabehera
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak ez dio jaramonik egin Voxen ohartarazpenari, eta baieztatu du PPko arduradunek Gobernuak proposatzen dizkien 400 adingabeak hartuko dituela.
2024/07/10 - 15:09
PPk Miguel Angel Blanco gogoratu du bere bahiketaren eta hilketaren 27. urteurrenean
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak Miguel angel Blancoren omenezko ekitaldian parte hartu du gaur goizean Ermuan. Omenaldian lore eskaintza egin da.
2024/07/10 - 15:05
Feijoo: "Batzuek terrorearen oinordekoekin adosten duten bitartean, PPk biktimen ondoan jarraituko du"
27 urte bete dira ETAk Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia hil zuenetik, eta gaur, Ermuan, omenaldia egin diote. PPko presidentearekin batera, Marimar Blanco, Bea Fanjul eta Javier de Andres EAEko PPko burua izan dira.
2024/07/09 - 21:15
Adingabe migratzaileen banaketak PP-Vox harremana eta bien arteko koalizio gobernuak tenkatu ditu
Alderdi Popularrak entzungor egin die, oraingoz, alderdi ultraeskuindarrak koalizioa gobernuak hausteko egindako mehatxuei, bakarrik dauden adingabe migratzaileak erkidegoen artean banatzea onartzen badu.
2024/07/02 - 13:43
Feijook Amnistia Legearen aurkako helegitea iragarri eta bi magistraturen inpartzialtasuna zalantzan jarri du
Juan Carlos Campo eta Laura Diez Auzitegi Konstituzionaleko magistratuen dimisioa eskatzeko galdegin dio PPko presidenteak Sanchezi, azken bost urteotan kargu politikoak izan dituztelako.
2024/06/26 - 12:32
PPk Konstituzioa betetzea txalotu du Sanchezek, eta Feijook, beste behin, Begoña Gomez izan du hizpide
Bost urte geroago, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko akordioa itxi osteko lehen aurrez aurrekoa izan da. Feijook adierazi duenez, orain sinatutako ituna "duela bi urte sinatuko zukeen", eta uste du aldatu dena dela "Europako erakundeek sinatzera behartu dutela Sanchez".
2024/06/26 - 12:14
Sanchez Feijoori, BJKNren erabakiaren ostean: ''Ongi etorri Konstituzioa betetzera''
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ongietorria eman dio PPri, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) berritzeko akordioa dela eta. Era berean gainerat du nahiago lukeela "hau beste akordio askoren artean lehena izatea".
2024/06/25 - 21:48
Feijoo Botere Judizialaren berrikuntzari buruz: 'Justizia politizatzeko asmoa geldiarazi da'
Alberto Nuñez Feijoo PPko burua "pozik" agertu da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko PSOErekin lortutako akordioarekin, "PSOEk Justizia kolonizatzeko izan dezakeen edozein asmo geldiarazi" dela iritzita.
2024/06/19 - 11:55
Alberto Nuñez Feijook ''eraberritze demokratikoarekin bateraezina'' ikusten du Pedro Sanchez
"Zure arazo nagusia ez da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Justiziarekin baizik", ohartarazi dio PPko buruzagiak Sanchezi, ikerketa judizialei erreferentzia eginez. Bere erantzunean, Pedro Sanchezek ohartarazi dio bere plana oposizioko lehen alderdiarekin edo gabe onartuko dela.
2024/06/12 - 12:27
Feijook ''bideraezina dena ez betikotzea'' eskatu dio Sanchezi, eta honek Alvise agertu izana egotzi dio
Alberto Nuñez Feijook hauteskunde orokorrak deitzeko eskatu dio Pedro Sanchezi, Gobernu "sendorik" ez duelako. Pedro Sanchezek uko egin dio aukera horri, agintaldia agortuko duela ziurtatuz, eta 'Alvise' Perez Europako Parlamentuan sartzearen errua egotzi dio PPko presidenteari.
2024/06/10 - 07:54
Alberto Nuñez Feijoo: ''Markagailuari buelta eman diogu''
Nuñez Feijook ziurtatu duenez, PPk igande honetan Europako hauteskundeetan lortutako "garaipen irmo eta gardenak" Moncloa Jauregira eramango dituen hauteskunde orokorretan garaipena lortzeko atea ireki du. Azpimarratu duenez, "markagailuari buelta eman diote".