Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe migratzaileen banaketak PP-Vox harremana eta bien arteko koalizio gobernuak tenkatu ditu

Alderdi Popularrak entzungor egin die, oraingoz, alderdi ultraeskuindarrak koalizioa gobernuak hausteko egindako mehatxuei, bakarrik dauden adingabe migratzaileak erkidegoen artean banatzea onartzen badu.
Santiago Abascal Vox ultraeskuineko alderdiaren buruzagia. Argazkia: EFE
Santiago Abascal Vox ultraeskuineko alderdiaren buruzagia. Argazkia: EFE

PPk ez die jaramonik egin, oraingoz, Vox alderdi ultraeskuindarrak koalizio gobernuak hausteko egindako mehatxuei, bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen banaketa erkidegoen artean egitea onartzen badu, eta, atzerritartasun legea aldatzearen alde egingo duen ala ez argitu ez duen arren, harrera solidarioa defendatu du, betiere finantziazio nahikoa baldin badago.

Hala adierazi du Borja Semper PPko bozeramaileak Tenerifen asteazken honetan egingo den Gazteen eta Haurren Konferentzia Sektorialaren harira. Bertan, lurraldeen "gaitasunekin bat datorren banaketa sistema adostea eta ez inposatzea" eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Semperren hitzetan, PPren presidente guztiek "harrera lurraldeak gidatzen dituzte eta solidarioak dira", baina "inork ezin die eskatu daukatena baino gehiago eskaintzea".

"Voxek aldarrikatzen duen moduan adingabeei jaramonik ez egitearen eta Espainiako Gobernuak eskatzen duen guztiari baiezkoa ematearen artean, PPk defendatzen duen laguntza- eta elkartasun-sistema bat dago, baliabideak eta bitartekoak izan behar dituen sistema bat. Elkartasuna eskaintzen dugu, bai, baina bitartekoak eskatzen ditugu", azpimarratu du Semperrek.

Voxen adierazpenei dagokienez, Semperrek errefusatu egin ditu. "Alberto Nuñez Feijoorekin mehatxuek eta xantaiek ez dutela funtzionatzen", azpimarratu du.

Brja Semper PPko bozeramailea. Argazkia: EFE Brja Semper PPko bozeramailea. Argazkia: EFE

Santiago Abascal Voxeko buruak atzo esandakoa berretsi du gaur, "apurtzea haustea" dela argi utzita; beraz, Espainiako Gobernuaren "presioari" amore ematen badiote eta erkidegoen araberako banaketa onartzen badute, gutxiengoan gobernatzera edo PSOErekin adostera behartuta egongo dira.

Hala ere, PPko presidenteek ere garrantzia kendu diete Voxen abisuei. Ultraeskuineko bazkideen hitzei entzungor egin diete, eta finantziazio gehiago eskatu dute Aragoiko, Gaztela eta Leongo eta Extremadurako buruzagiek.

Hain zuzen ere, Jorge Azcon Aragoiko presidenteak esan du ez duela gai horren inguruan "mehatxurik" onartuko, baina Espainiako Gobernuaren laguntza finantzarioaren beharra azpimarratu du.

Ultraeskuinarekin hausteko eskatu dio Espainiako Gobernuak PPri

Bien bitartean, Espainiako Gobernuak berretsi du Kanarietako egoera kritikoari irtenbidea emango dion gazteen banaketa orekatua lortzeko aukera bideragarri bakarra legea aldatzea dela. Horretarako, funtsezkoa da PPren babesa, Gobernuak ez baitu babes nahikorik.

Pilar Alegria bozeramaileak PPri eskatu dio, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, "ikuspegi zabala" izan eta arduraz joka dezala asteazken honetako bileran, "aukera bikaina delako ultraeskuinarekin hausteko".

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X