Kontrolerako saioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrez aurreko zakarra Kongresuan: Sanchezek eta Feijook ustela izatea egotzi diote elkarri

Sanchez Feijoo Congreso
18:00 - 20:00
Aurrez aurreko zakarra Kongresuan: Sanchezek eta Feijook ustela izatea egotzi diote elkarri
PPko buruzagiaren arabera, Espainiako gobernuburua "1 jauna" da "Koldo auzian". Sanchezek "abezedarioaren letra bakoitzeko ustelkeria kasu bat" izatea egotzi dio Feijoori: "Ayusoren atik hasita, Zaplanaren zraino".

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andueza, eskumenei buruz: "Oso baikorra naiz; Bitariko Batzordearen hurrengo bileran eskumen horiek sinatzea espero dut"

Iñaki Guridi kazetariarekin Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketa batean, Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia "oso lasai" agertu da Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko bost eskumenen transferentziaren polemikaren harira, eta ziurtatu du ez duela zalantzarik, "gauzak ondo aterako dira". "Gauzak nahiko aurreratuta daude", adierazi du, eta adostutako bost eskumenak hurrengo egunetan transferituko direla iragarri du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X