Alberto Núñez Feijóo
2023/09/29 - 16:04
Aitor Estebanek Nuñez Feijoori: ''Negoziatzera sartu ez bagara, printzipioak ditugulako da''
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiari leporatu dio ez duela zubirik eraiki nahi izan bere inbestiduran eta "erasora" pasatu dela, nahiz eta bere botoak behar izan.
2023/09/29 - 16:02
Zeintzuk dira epeak eta balizko datak Feijooren inbestidurak porrot egin ostean?
PPko hautagaiak ez du presidente izendatzeko boto nahikorik lortu. Horrenbestez, erregeak beste bilera sorta bat egin beharko du beste hautagai bat proposatzeko. Hauek dira inbestidura egutegian markatuta egon litezkeen egunak.
2023/09/29 - 15:46
Oskar Matute: ''Berdin zaigu PP eta Vox edo Vox eta PP, faktoreen ordenak ez duelako faxismoa aldatzen''
"Ezin da errefusatu inoiz lortuko ez dena. Zuk ezin diezu gure botoei uko egin, ez dituzulako inoiz izango "esan dio Oskar Matutek Alberto Nuñez Feijoori.
2023/09/29 - 15:45
Feijooren inbestidurak porrot egin du
PPko hautagaiak ez du babes nahikorik jaso bigarren bozketan ere, aldeko 172 boto eta kontrako 177 jaso baititu. Juntseko diputatu batek nahastuta 'bai' bozkatu du eta Mahaiak boto baliogabe gisa kontatu du.
2023/09/29 - 14:48
''Ohoragarriak ez diren bi irteera baino ez dira geratzen: gezurraren Gobernua edo hauteskunde errepikapena''
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Pedro Sanchezi eskatu dio ez dezala ezkutatu eta argi eta garbi esan dezala Kongresuko tribunan ERCk eta JxCatek eskatzen duten amnistia eta autodeterminazio erreferenduma onartuko dituen ala ez.
2023/09/29 - 09:57
Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, Animalien Ongizaterako Legea eta ‘Go!azen 10’, aurrestreinaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/29 - 07:00
Feijooren inbestidura bigarrengoz bozkatuko du Kongresuak, gaurkoan ere porrot egingo duela jakinda
12:15ean hasiko da bigarren inbestidura saioa, Francina Armengol Kongresuko presidenteak Konstituzioan jasotako epeak kontuan hartuta hala erabakita. Feijoo izango da hitza hartzen lehena.
2023/09/28 - 11:39
Aizpuruak uste du Sanchezen inbestidura lotzeko negoziazioa "azkarra" izan daitekeela
Feijooren inbestidura eztabaidari dagokionez, Alderdi Popularreko buruzagia "iraganari iltzatuta" ikusi zuela azpimarratu du EH Bilduko ordezkariak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan egindako elkarrizketan.
2023/09/27 - 15:50
Bozketako une xelebrea: Diputatu sozialista batek baiezkoa eman du, baina berehala zuzendu du botoa
Herminio Rufino Sancho PSOEko diputatuak baiezko botoa eman du, baina berehala onartu dute zuzenketa. Kongresuko Mahaiko idazkariak ere huts egin du bere abizena esatean, eta horrek ordezkari sozialistaren hanka-sartzea lagundu ahal izan du boza ematerakoan.
2023/09/27 - 15:48
Feijook Kongresuaren lehen ezezkoa jaso du
PPren hautagaiak ez du lortu inbestidura lehen saioan, eta 48 orduen buruan berriz ere egingo dute bozketa.
2023/09/27 - 15:13
Feijooren inbestidura bozkatzen ari dira Kongresuan
Diputatuak banan-banan eta ahoz ematen ari dira botoa.
2023/09/27 - 14:37
PP: ''Gure demokrazian hauteskundeak irabazten dituenak beti merezi izan du gobernatzea''
Cuca Gamarra PPk Kongresuan duen bozeramaileak adierazi duenez, "Sanchez jauna bere isiltasunarekin agerian geratu da, ez baita ausartzen Ganbera honetan aurpegia ematera eta bere interes pertsonala lortzearren Espainia saltzen ari dela onartzera".
2023/09/27 - 13:44
UPN: ''Ezin dute Espainia gobernatu herri hau suntsitu nahi dutenek''
Alberto Catalan UPNko diputatuaren ustez, "ezin da negoziatu edo itunik itxi ETAren erasoak gaitzetsi gabe jarraitzen duten indar politikoekin, ezta Justiziatik ihes egiten dutenekin ere, eta ezin da indulturik, amnistiarik, kontsultarik edo autodeterminazio-erreferendumik eskaini".
2023/09/27 - 12:02
Aizpurua: ''Feijoo jauna, EH Bilduk ezezko borobila emango dio zure inbestidurari''
Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramailearen hittzetan, "guztiok dakigu antzezpen honek Feijooren bakardadea, porrota eta gaitasun falta ezkutatzen duela". "Iraina, oldarkortasuna eta lokatza, beste eskaintzarik ez duzue Feijoo jauna", esan dio PPko hautagaiari.
2023/09/27 - 12:01
Aitor Estebanek berretsi du EAJk ez duela PPren hautagaitza babestuko Vox tartean badago
Alberto Nuñez Feijoo PPren Espainiako presidentegaiaren inbestidura saioaren bigarren eguna asteazken honetan hasi da, EH Bilduren eta EAJren hitzaldiekin.
2023/09/27 - 10:12
Albiste izango dira: Feijooren inbestidura, EITB Gala eta 'Geldiezinak'proiektua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/26 - 23:52
Sanchezek saioan hitza ez hartzeak Feijooren haserrea eragin du
Espainako Gobernuko jarduneko presidenteak ez du parte hartu Feijooren inbestidura saioan. Sozialisten izenean, Oscar Puente Valladolideko alkate ohiak hitz egin du. Haserre erantzun diote popularrek.
2023/09/26 - 22:39
Rufian: ''Amnistia ez da amaiera. Amnistiak beste erreferendum baterako oinarriak ezarri behar ditu''
Gabriel Rufian ERCren eledunak Kongresuan azaldu du amnistia legea Kataluniako gatazka politikoa konpontzeko abiapuntua izango dela, inolaz ere ez "prozesu baten amaiera".
2023/09/26 - 22:26
Junts-ek Feijoori: 'Ez dituzu botoak bakarrik falta, errealitatea konplexua dela ulertzea falta zaizu'
Miriam Noguerasek gogorarazi dio Feijoori Juntsen zazpi botoak 'Ez' izango direla. Bere esanetan, Feijoori ez zaizkio botoak bakarrik falta, errealitatea konplexua dela ulertzea falta zaio.
2023/09/26 - 22:00
''Herrialdeari denbora galaraztea'' egotzi dio Sumarrek Feijoori, inbestidura saiakerak porrot egingo duelako
Marta Lois talde plurinazionaleko diputatuak "herrialdeari denbora galaraztea" leporatu dio Feijoo hautagaiari. "Gaur ez gatoz inbestidura bat egitera, bidaia baten amaierara baizik".