Feijook Kongresuaren lehen ezezkoa jaso du
Alberto Nuñez Feijoo PPko hautagaiaren inbestiduraren bigarren saioa hartu du gaur Espainiako Diputatuen Kongresuak. PPren hautagaiak ez du lortu inbestidura lehen saioan, eta 48 orduen buruan berriz ere egingo dute bozketa.
Horrela, ez da ezustekorik izan eta aurreikusitako gidoia bete da. 178 diputatuk Feijooren inbestiduraren aurka bozkatu dute, eta 172k alde, PP, Vox, UPN eta CCko ordezkariek.
Hala ere, Herminio Rufino Sancho diputatu sozialista bere bozketan erratu denean gertatu da bozketaren anekdota. PSOEko ordezkariak baiezko botoa eman du, baina jarraian zuzenketa onartu da. Kongresuko Mahaiko idazkariak ere huts egin du haren abizena esatean, eta horrek bere nahasmena bultzatu ahal izan du botoa ematerakoan.
Mertxe Aizpurua EH Bilduren eledunaren adierazpenekin hasi da saioa. Diputatu abertzaleak nabarmendu du "ezezko biribila" emango diotela Feijoori, eta haren inbestidura saiakera "antzerkia" dela deitoratu du. Gainera, legegintzaldi berrian "agenda plurinazionala" gailenduko dela adierazi du.
EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak "maila emateko" eta "politika handia egiteko" deia egin die PSOEko diputatuei, Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteak boterean jarraitu eta "agenda plurinazionala eta soziala" aurrera eraman ahal izan dezan.
Feijook, ostera, defendatu du EH Bilduren inguruan "babes-hesi" bat egin beharko luketela "ETAren terrorismoagatik", eta indar horri esan dio biktimei barkamena eskatzeko.
PPko presidenteak EH Bilduren bozeramaileari erantzun dio ez duela "inolako baliorik" esaten duenak, "ETAren biktima guztiei benetako barkamena" eskatu ez badie, eta Justiziarekin elkarlanean aritu ez bada argitu gabe dauden 350 hilketak argitzeko. "Bilduren botoak Sanchez jaunari utzi dizkiote, nik ez ditut nahi", azpimarratu du Feijook.
Aitor Esteban EAJko bozeramaileak hartu du hitza, eta esan du aukerak "Feijoo edo amnistia" badira, bigarrenaren alde egingo dutela. Era berean, ohartarazi du ez dutela parte hartuko Vox tartean dagoen edozein batuketatan.
Kongresuko bozeramaile jeltzaleak Feijooren inbestidurari ezetz esan dio, funtsezko bi arrazoirengatik: Voxen botoak ezinbestekoak direlako hori lortzeko, eta bere proposamen bakarra "konfrontazioan" eta "bide judizialean" sakontzea dela, Zigor Kodearen erreforma gehiagorekin. "Sua piztea proposatzen duzue", laburbildu du.
"Ezin du esan Vox ez dagoela inbestiduraren ekuazioan. Igerilekuan ezkutatu ezinezko tamaina duen balea bat dago", adierazi du, eta Voxen babesarekin jaiotako legealdi bat" kudeatzea ezinezkoa "izango litzatekeela ohartarazi du.
Ifrentzuan, oso bestelako hitzaldia egin du Alberto Catalan UPNko diputatuak. Ohartarazi duenez, "ezin gara Espainia suntsitu nahi dutenen xantaiapean egon" eta, horren aurrean, Feijook "aldaketa" ekarriko duela defendatu du.
Catalanek Nafarroaren foru izaera defendatu du, eta jomugan izan ditu EH Bildu eta Kataluniako indenpendentistak. Lehenengoak "ETAren oinordekoak" direla uste du eta Sanchezen "zuritze ariketa" salatu. Junts eta ERCren harira adierazi duenez, "ezin da iheslariekin negoziatu ezta amnistia ilegalak itundu ere".
Dudarik gabe, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentearen isiltasuna izan zen atzoko protagonistetako bat. Sozialisten buruak ez zuen parte hartu saioan, eta Oscar Puente diputatuak (Valladolideko alkate ohia) hitz egin zuen haren ordez PSOEren izenean, guztien harridurarako. Keinu horrek PPren haserrea eragin zuen, eta "koldarra, koldarra" oihukatuz erantzun zuten diputatu popularrek.
Atzo goizean egin zuen inbestidura hitzaldian, Feijook sei akordio handi ixtea eskaini zien Kongresuko diputatuei, PPren bakarkako Exekutiboarekin, baina ez "bakardadean", baizik eta Behe Ganberaren "lan kolektiboarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikasturte politiko berrian EAJk akordioak bilatuko dituela adierazi du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegi Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak ikasturte politiko gogorra aurreikusi du hauteskunde urtea izango dela kontuan hartuta. Hauteskundeek panorama zaildu dezaketen arren, akordioak bilatzen saiatuko direla ziurtatu du Antxustegik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.