Alfonso Alonso
2017/07/14 - 00:28
PPk Miguel Angel Blanco omendu du Ermuan
Alonsok "ETAko presoen aldeko adierazpenak korrika sinatzen dituzten", baina "Miguel Angel Balncoren aldekoa" izenpetzeko "gai ez" direnak kritikatu ditu.
2017/04/24 - 15:16
Espetxe-politika, PPren aurrekontuen negoziaziotik kanpo
Alfonso Alonsoren arabera, "ez du zentzurik ardura alde batera utzi eta akordioa ez adosteko arrazoitzat ustelkeria aipatzeak".
2017/04/07 - 23:32
PPk ETAren biktimak omendu ditu armagabetzea baino lehen
Gainera, biktimen 26 elkartek "Espainiako Estatuaren aldetik lagapenik gabeko" ETAren amaiera eskatu dute, eta legea zorrotz jarraitu eta elkarlana eskatu behar dutela esan diote.
2017/03/22 - 15:00
Haserrea sortu dute EAJn Alfonso Alonsoren hitzek
Barkamena eskatzeko esan dio Iñigo Iturratek Alfonso Alonsori, lehendakariak ETAren bozeramailea dirudiela esatea gezurretan ibiltzea delako.
2017/03/20 - 11:39
EAEko aurrekontu akordioa gaur itxiko dela uste du Alonsok
'Ezusteko handirik ez bada', Eusko Jaurlaritzarekin gaur itxiko du Euskadiko PPk aurrekontu akordioa (jatorrizkoa gazteleraz).
2017/03/18 - 14:50
'PP da EH Bildu eta Podemosen erradikaltasunari aurre egiteko tresna'
Euskadiko PPren presidente izaten jarraituko du Alfonso Alonsok, alderdiak Gasteizen egin duen XV. Biltzarrean bozen % 94,96 eskuratu eta gero.
2017/03/17 - 17:53
Gobernuek armagabetzea erraz dezatela espero dute euskal politikariek
EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEk gobernuen laguntza eskatu dute armagabetze prozesuan; EAJk 'helmugara iristea' espero du, eta PPk desegin dadila eskatu dio ETAri.
2017/03/01 - 20:09
Euskadiko PPren presidente izaten jarraituko du Alfonso Alonsok
Bera izan da kargu hori betetzeko aurkeztu den hautagai bakarra.
2017/02/17 - 11:59
Aurrekontuen % 76 gizarte gastuetara bideratuko du Eusko Jaurlaritzak
Horrela jakinarazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarreko kontrol saioan, Alfonso Alonsok (PP) egindako galdera bati erantzunez.
2017/01/29 - 14:53
EAJren 'jarrera-aldaketak' kontuak adostea erraz dezakeela dio Alonsok
EAJk eta PSEk osatutako koalizio-gobernuari boto bakarra falta zaio gehiengo parlamentarioa lortzeko.
2017/01/27 - 14:09
Martinez, PPrekin kritiko, Memoria lantaldean ez egoteagatik
Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak Alfonso Alonsoren hitzen arira PP gogor kritikatu du, Memoria eta Bizikidetza lan taldeko partaide ez izateagatik.
2017/01/26 - 21:37
Gasteizek ez du helegiterik jarriko San Antonio auziko epaiaren aurka
Udalaren zerbitzu juridikoek epaia aztertu dute eta Auzitegi Gorenak errekurtsoa onartzeko aukerarik ez dutela ondorioztatu dute.
2017/01/12 - 14:45
Alonsoren esanetan, kale-izendegiari buruzko mozioa 'ez zen egokia'
Horrez gain, baztertu egin du testua kendu izana eta EAJrekiko harremanetan duten 'giro' berria lotuta egotea.
2016/12/16 - 13:57
Udalak helegitea jarriko du Alonso eta Marotoren absoluzioaren aurka
Gasteizko alkateak esan du Udalak Auzitegi Gorenera joko duela erakunde horrek San Antonio auzian jarri zuen zigorra berrikus dezan.
2016/12/14 - 16:02
Kontu Auzitegiak Maroto eta Alonso absolbitu ditu
Aurrez, organismo horrek berak Gasteizko alkate ohiak zigortu zituen 2007an kontratu publiko bat merkatuko balioaren gainetik sinatzea egotzita.
2016/11/23 - 16:50
Alonsok EAJri eskua luzatu dio, moderazioaren alde egiten badu
Legebiltzarkide 'popularra' elkarrizketarako eta Eusko Jaurlaritzari egonkortasuna emateko prest agertu da.
2016/10/26 - 19:22
Pili Zabalak Alfonso Alonsori: 'Lagunduko zenidala esan zenidan'
Alderdi Popularrak Poliziaren biktimak aitortzeko Legebiltzarrak onartutako legearen kontra helegitea jarri izana aurpegiratu dio Zabalak Alonsori.
2016/10/25 - 14:42
Alonso: 'Bakearen izenean ezin da Gernikako Estatutua desegin'
Gernikako Autonomia Estatutua onartu zela 37 urte bete direla ospatzeko Euskadiko PPk Gasteizen egin duen ekitaldian egin ditu adierazpenok.
2016/10/17 - 22:09
Javier Marotok Gasteizko Udala utzi du, Kongresura joateko
Han Alfonso Alonsoren tokia beteko du. Aurrerantzean, Leticia Comerón izango da PPren bozeramailea Arabako hiriburuan.
2016/10/01 - 19:22
Alonsoren ustez Estatuko gobernagarritasunean aurrerapausoak eman dira
Alfonso Alonsoren arabera, EAEko eta Galiziako hauteskundeetan herritarrek egonkortasunaren alde bozkatu dute, eta ez alderdi batzuek egiten duten blokeoaren alde.