'San Antonio auzia'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontu Auzitegiak Maroto eta Alonso absolbitu ditu

Aurrez, organismo horrek berak Gasteizko alkate ohiak zigortu zituen 2007an kontratu publiko bat merkatuko balioaren gainetik sinatzea egotzita.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Alfonso Alonso eta Javier Maroto absolbitu egin ditu Kontu Auzitegiak

Estatu espainiarreko Kontu Auzitegiak Javier Maroto eta Alfonso Alonso Gasteizko alkate ohi 'popularrak' absolbitu ditu 'San Antonio' auziagatik. Aurrez, organismo horrek berak PPren Sektore Ekintzako idazkariordea eta Euskadiko PPko presidentea zigortu zituen, Udalean zeuden garaian kontratu publiko bat merkatuko balioaren gainetik sinatzea egotzita.

Kontu Auzitegiak aintzat hartu du Marotok, Alonsok eta Gasteizko Udal Gobernuko kide izan ziren 'popularrek' jarritako helegitea eta absolbitu egin ditu. Izan ere, hasiera batean 393.862 euro ordaintzera zigortu zituen Kontuen Auzitegiak, Gasteizko San Antonio kalean alokairu kontratu bat sinatzeagatik.

Kontu Auzitegiko hiru kideetatik bik erabakia babestu dute eta hirugarrenak, berriz, boto partikularra eman du, kontratuan arau-haustea zegoela argudiatuta.

Lehendabiziko instantzian Kontuen Auzitegiak Maroto, Alonso eta gainerako auzipetuak zigortu zituen 2007an Gonzalo Anton enpresariarenak ziren bulego batzuk merkatuaren balioaren gainetik alokatzeagatik.

Gasteizko Udalak Alfonso Alonso alkate eta Javier Maroto Ogasun zinegotzi zirela sinatu zuen kontratua. Horren baitan, Udalak 7,6 milioi euro ordaindu behar zizkion 20 urtean enpresariari alokairuagatik, Antonek bulegoak 2,7 milioi euroan erosi zituenean.

Helegitea

Marotoren eta Alonsoren absoluzioa dela eta, Auzitegi Gorenean helegitea jartzea aztertzen ari da Gasteizko Udala. Estatu espainiarreko Kontu Auzitegiak kaleratutako ebazpenak organu horretako bi kideren babesa bakarrik jaso duela ekarri du gogora Udalak, biak PPk izendatutakoak.

Halaber, Udalak ebazpenaren aurrean "errespetua" adierazi duen arren, erabakia aho batez hartu ez izanak "harridura" eragin diola esan du.

diola esan du.

diola esan du.

diola esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X