Gobernuek armagabetzea erraz dezatela espero dute euskal politikariek
Horrela, Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak kazetarien aurrean adierazi duenez, ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri eta bost urte pasa direnean "bazen garaia" ETAk pauso hori emateko.
Egibarrek uste du ETAren armagabetzea "aldebakarrekoa, itzulezina eta erabatekoa" dela, eta horrenbestez , "helmugara iristeko" itxaropena agertu du.
Hedabideen aurrean Gasteizen egin dituen adierazpenetan azaldu du orain egingo den armagabetzea "segurua" izatea espero duela, "aurreko saiakeretan" izandako gertaerak eta gero.
Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak, bere aldetik, ETAren behin betiko armagabetzea "albiste ona" dela nabarmendu du, eta "sinesgarritasun osoa" aitortu dio. Horrez gain, "azkenera arte heltzea" espero du, "jendartearen eta Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku-hartzearekin".
Otegik ez du "gauza handirik" espero Frantziako eta Espainiako gobernuen partetik, baina pentsatu nahi du "gutxienez ez dutela oztopo gehiagorik jarriko historikoa den gertaera baten aurrean".
Halaber, Lander Martinez Elkarrekin Podemos alderdiak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen aburuz, armagabetzea ETAren erantzukizuna da, baina prozesua "bideratzeko" Gobernuek duten "betebehar politiko eta morala" nabarmendu du.
Aldi berean, "ahalik eta arinen, segurtasun bermeekin eta egiaztatze prozedurekin" gerta dadila espero du.
Bere iritziz, "gizarteko eragile guztiok lagundu behar dugu armagabetzea arrakastatsua izan dadin eragingo duen egoera sustatzeko, eta garrantzitsuena, hondoko prozesua, hau da, biolentziari zilegitasuna kentzearena, ahalik eta barne-hartzaileena izan dadin".
PSE-EE alderdiaren aldetik Idoia Mendia idazkari nagusiak hitz egin du. Bere esanetan, ETAren armagabetzearen iragarpena ETAren "behin betiko desegitearekin batera" etorri behar da. Horrez gain, nabarmendu egin du Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Frantziakoak lagundu behar dutela xede hori "ahalik eta azkarren" gerta dadin.
Mendiak, aldi berean, ETAri eskatu dio "behingoz onar dezala" eragindako mina.
Azkenik, Euskadiko PPk ere adierazpenak egin ditu. Alfonso Alonso bere presidenteak iritzi dionez, ETA "porrot eginda dago", eta armagabetzeko bere plana "porrot horren beste kapitulu bat besterik ez da".
Ildo horretatik, Alonsok uste du "ETA jakitun izan" behar dela gordetzen egon den arma guztiak "argitu gabe jarraitzen duten 300 krimen baino gehiago argitzeko froga garrantzitsuak" direla.
itsuak" direla.Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri