ETAren armagabetzeari 'oztoporik ez jartzea' eskatu du Otegik
Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaile eta Sortuko idazkari nagusiak adierazi du espero duela Espainiako eta Frantziako estatuek "oztoporik ez jartzea" ETAren "armagabetze integral eta behin betikoari". Gainera, prozesuan esku hartzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, "atal hau modu ordenatuan ixteko".
Donostian eskainitako prentsaurreko batean, Otegik "premiazko balorazio bat" egin du, ETA apirilaren 8rako armagabetuko dela jakin ostean.
Bozeramaile abertzaleak "sinesgarritasun osoa" eman dio albisteari, "bakearen artisauetako batek" (Txetx Etcheverry) iragarri baitu, eta "publikoa" izan baita pertsona horiek ETArekin izan duten lotura armagabetzea gauzatzeko.
Sortuko idazkari nagusiaren esanetan, iragarritakoa herritarrentzat "albiste ona da, luze esperotakoa", eta adierazi du espero duela "azkeneraino burutzea modu integralean".
"Ezker independentistan pozik esan dezakegu azken hilabeteetan nik neuk eta beste hainbat pertsonak berretsi dugula lan egiten ari ginela bakea errotzeko, eta askotan esan dugu hori zuhurtziaz egiten dugula", nabarmendu du.
"Espero dugu desarmea azkeneraino burutzea gizarte zibilaren parte-hartzearekin, nazioarteak monitorizatuta eta herrialde honetako hiru administrazioen [Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Iparraldeko Elkargoa) inplikazioarekin”, gaineratu du.
, gaineratu du.Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri