'PP da EH Bildu eta Podemosen erradikaltasunari aurre egiteko tresna'
Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak karguan errepikatuko du berriro Gasteizen gaur egindako Euskadiko XV. Biltzarrean botoen % 94,96 eskuratu ostean.
Biltzarrean izena eman duten 777 afiliatuek bozketa egin baino lehenago, Alonsok agerraldia egin eta Euskadiko PP zuzentzeko bere hautagaitza aurkeztu du, baita bere taldea nortzuk osatuko duten ere.
Alonsok bere alderdikideei eskatu die PPren eremu politikoa berreskuratze aldera lan egin dezatela. Bere aburuz, PPk Euskadin irabaz dezake "neurritasunaren, askatasunaren eta zentraltasunaren printzipioetatik abiatuta", uste baitu Euskadin ez dela "beharrezkoa" nazionalista izatea.
"Baliagarriak eta aldaketarako palanka garela erakutsiko dugu", nahiz eta, berak esan duenez, Eusko Legebiltzarrean bederatzi legebiltzarkide eduki bakarrik.
"PP ez badago, nork egingo die aurre Bildu eta Podemosen aukera erradikal eta populistari?", galdetu dio bere buruari.
Bestalde, gogora ekarri duenez, politikan sartu zen garaian "ETAk fisikoki ezabatzen zuen"Espainiaren ideia defendatzen zuen oro.
"Euskadin isiltasuna apurtu behar zen eta politikan sartu ginen egia esateko, nahiz eta ETAk hil egiten gintuen", adierazi du; alabaina, ez dio inongo aipamenik egin atzo talde armatuaren armagabetzeari buruz ostiralean egin zen iragarpenari.
Talde berria
Egindako mintzaldian zehar bere talde berria nork osatuko duen aurkeztu du. Horrela, Nerea Llanosek idazkari nagusi izateari utziko dio eta alderdiko bozeramailea eta koordinatzaile nagusia izatera pasatuko da. Bere ordez Amaya Fernandez jarriko dute, orain arte Barakaldoko Udalean bozeramaile lanetan ibilitakoa.
Honako hauek izango dira idazkariorde nagusiak: Carmen Carron (Sektoriala), zinegotzia Bilboko Udalean; Leticia Comeron (Antolakuntza), bozeramailea Gasteizko Udalean; eta Ana Morales (Udal eta Foru Politika), bozeramailea Arabako Batzar Nagusietan.
Beste hauek osatuko dute Zuzendaritza Biltzarra: lurralde historiko bakoitzeko presidenteak direnak, hau da, Anton Damboreneak (Bizkaia), Iñaki Oyarzabalek (Araba) eta Borja Semperrek (Gipuzkoa); Javier De Andres Espainiako Gobernuko ordezkariak eta Jacobo Caparrosek.
"Armagabetze morala"
Bere aldetik, Javier Maroto PPren Gizarte Politiketarako idazkariordeak adierazi duenez, ETAri buruz aritzean PPk bakarrik mintzatu nahi du talde armatuaren eta bere inguruaren "armagabetze moralaz".
Kritikatu egin du ETAren armagabetzeaz batzuek "harrotzeko moduko" albiste bihurtu nahi dutela; PPk, aldiz, "existitzeari utzi diezaiola, armak eman ditzala, barkamena eska dezala eta biktimei eragindako mina onar dezala" eskatzen diola esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Arabako Aldundiak Manzanoseko saihesbidea ireki du eta trafikoa kendu du herriko trenbide-pasagunetik
Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek eta Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatu Jon Nogalesek Manzanoseko saihesbidea inauguratu dute astelehen honetan. Proiektuak 3,8 milioi euroko inbertsioa izan du, eta horri esker, Añanako Kuadrillako herri hori zeharkatzen duen trenbide-pasagunea ibilgailuen trafikorako itxi dute.
Villarejoren defentsak dio Kitchen inteligentzia operazio zilegia izan zela
Komisario ohiaren defentsak ukatu egin du sarearen helburua Barcenas PPren diruzain ohiari alderdiaren material konprometituta lapurtzea zenik, eta Barcenas berari egotzio dio auzia sortzea, "komunikabideei begira". Fiskaltzak 19 urteko kartzela-zigorra eskatu du komisario ohiarentzat.
Espainiako Gobernuak etxebizitzaren dekretua onartzea irailera atzeratu du, babes nahikorik ez duelako
Astearte honetan Ministroen Kontseiluan onartzekoa zen testuak Sumar, PSOE, EAJ, Junts eta Podemosen proposamenak biltzen ditu; besteak beste, alokairu-kontratuak luzatzea, lurzoruaren legea erreformatzea, pizgarri fiskalak ezartzea eta etxegabetzeak etetea.
Sanchezek adierazi du "ordu zailak" datozela suteen kudeaketan
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Vall d'Uixon (Castello) piztutako sutea kontrolatzeko Aginte Postu Aurreratua bisitatu du. Aipaturiko sutearen ondorioz, 6.500 hektarea erre dira eta 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte. Horrez gain, Serra d'Espada inguruan 65.000 pertsona konfinatu dituzte.
Klima larrialdiari aurre egiteko estatu ituna "lehentasun nazionala" dela adierazi du Sanchezek
Espainiako gobernuburuak babesleku klimatikoen sarearen aurkezpenean adierazi duenez, alderdi politikoei eta eragile sozialei behin eta berriz eskatuko die klima larrialdiari aurre egiteko estatu itunera batu daitezela.
Pedro Sanchez: "Larrialdi klimatikoak hil egiten du"
Babesleku Klimatikoen Sarearen aurkezpenean, Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du "udak gero eta gogorragoak, suntsigarriagoak eta hilgarriagoak" direla.
Biktimen ondorengoek eta Otxandioko Udalak sarraskiaren aitortza eskatu dute
Duela 90 urte, frankisten altxamendua izan eta lau egunera, Otxandio bonbardatu zuten. Gaur, eraso faxista hark hildako 61 pertsonak gogoratu dituzte herrian, horietako asko haurrak. Biztanleria zibilaren aurkako lehen aire-erasoa izan zen gerra hartan.
Pradalesek Agirre lehendakariaren "arrastoari eta balioei jarraitzeko" deia egin du
Imanol Pradales lehendakariak Jose Antonio Agirre lehendakariaren "bideari jarraitzeko" deia egin du. Haren baloreak eta haren lantaldeak erakutsitako umiltasuna eta egiteko modua eredugarri jo ditu Pradalesek.
Duela 30 urte hil zuen ETAk Isidro Usabiaga, Ordizian
Usabiaga garabi enpresaren jabea oso ezaguna eta estimatua zen herrian. Enpresariak "iraultza zerga" ordaindu zuen, baina ETAk Poliziari laguntzea leporatu zion. Milaka bizilagun irten ziren kalera atentatua gaitzesteko eta Usabiagaren senideei elkartasuna adierazteko.
Pertur omendu dute Irunen, haren desagertzearen 50. urteurrenean
"Pertur. Egia nahi" lemapean, ETA politiko-militarreko buruzagi izandakoaren senideek gogorarazi dute kasua ez dela preskribatu, eta ikertzen jarraitzeko eskatu dute.