Amnistia Legea
2024/04/08 - 13:16
''Amnistiak Konstituzioaren aurkakoa izateari utzi dio, erreferendumarekin gertatuko den bezala''
Kataluniako presidenteak Senatuko Autonomia Erkidegoen Batzorde Nagusian hitz egin du gaur. Bertan PPk amnistiaren legearen eragin autonomikoari buruzko txosten bat eztabaidatzen ari dira.
2024/03/28 - 14:38
Auzitegi Nagusiak atzeratu egin du ERCko karguen epaiketa, U-1agatik, Kataluniako hauteskundeak ez oztopatzeko
ERCk txalotu egin du erabakia, baina deitoratu du "nahikoa arrazoi ez izatea epaiketa bertan behera uzteko, ezta Parlamentuko osoko bilkurekin bat etortzea ere, ezta Amnistia Legea laster indarrean sartzea".
2024/03/24 - 17:35
ERC eta PSOE erreferendumari buruz hitz egiten ari direla esan du Rovirak
Esquerra Republicanako idazkari nagusiak 'El Periodico' egunkariari emandako elkarrizketa batean adierazi duenez, amnistia "prest" dagoen honetan, "bigarren faseari heltzeko garaia da: autodeterminazioaren faseari, alegia".
2024/03/21 - 17:22
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Amnistia Legearen kontrako txosten gogor bat onartu du
Txostenaren arabera, legea Konstituzioaren kontrakoa da, botere banaketa eta berdintasun printzipioa urratzen dituelako. Aldeko bederatzi boto (kontserbadoreak), eta kontrako bost (aurrerakoiak) jaso ditu. Vicente Guilarte presidenteak eta Enrique Lucas bokalak zuri bozkatu dute.
2024/03/20 - 19:46
Senatuak Kongresuari amnistia legea bertan behera uztea eskatzeko ekimena aurkeztu du PPk
Alderdi Popularrak uste du araua tramitatzeak eskumenen gatazka sortzen duela, "ezkutuko erreforma konstituzionala" delako. Hori dela eta, Pedro Sanchezen Gobernuari egotzi dio egoera horren erantzukizuna, "lege bat iruzurrez izapidetzeagatik, Senatuaren eskumenak urratzen dituelako".
2024/03/19 - 16:25
Senatuak tramitera onartu du Amnistia Legea, baina ohiko prozedurarekin izapidetuko du, urgentzia barik
Aurrez, bi txosten eskatu zaizkie letraduei. Euren arabera, araua Konstituzioaren kontrakoa da baina Senatuak derrigorrez izapidetu behar du.
2024/03/15 - 15:07
Veneziako Batzordeak Amnistia Legea babestu du, baina kritikatu egin du premiaz izapidetu izana
Europako Kontseiluaren aholku organoak bere oniritzia eman dio lege testuari, baina ezbaian jarri du premiaz tramitatu izana, eta gehiengo zabalagoarekin onartzeko gomendatu du.
2024/03/15 - 12:18
Atxilotzeko arriskua gorabehera, Puigdemont prest dago Kataluniara itzultzeko, bere abokatuaren arabera
Gonzalo Boye abokatuak ziurtzat eman du presidente ohiaren hautagaitza. Horren ustez, Gorenak hura atxilotzeko beste agindu bat eman lezake 'Tsunami Democratic' auzia tarteko, eta eurodiputatu immunitatea galduta lukeenez, atxilo har lezakete. "Azkenera eramango du bere erabakia", nabarmendu du.
2024/03/15 - 08:57
Albiste izango dira: Saretzen: Banku bulegoen erradiografia, Amnistia Legea eta Korrika Nafarroan sartuko da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/14 - 18:48
Eta orain zer? Teorian bi hilabete, amnistia legea epaileen irakurketaren menpe geratu arte
Aurreikus daitekeenez, Senatuak, PPren gehiengo osoarekin, legea blokeatuko du, eta testuak Kongresura itzuli beharko du, PSOEk eta bere bazkide politikoek beto hori bertan behera utz dezaten eta araua behin betiko onar dezaten.
2024/03/14 - 16:50
Amnistia Legea, onartuta
Gehiengo osoarekin onetsi dute testua, PSOEren eta bere bazkideen 178 aldeko botoekin. Kontrako 172 boto izan dira, PP, Vox, UPN eta CC alderdienak.
2024/03/14 - 16:06
Nogueras (Junts): ''Helburua gure herriaren, Kataluniaren, independentzia da''
Amnistiaren Legea onartu ostean, Miriam Nogueras Junts per Catalunyak Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak esan duenez, "hau ez da puntu eta amaiera bat. Politika berdinetik berdinera egiten jarraituko dugu".
2024/03/14 - 16:02
Jon Iñarritu: ''Lege honek etsai asko ditu, hemen eta kanpoan''
EH Bilduko parlamentariak gaurkoa "egun ona" dela azpimarratu du legea onartu delako eta "auzi katalana" epaitegietatik atera beharra dagoela uste duen gehiengoa dagoelako Kongresuan.
2024/03/14 - 15:52
''Ziklo politiko dramatiko bat ixteko'' amnistia babesten duela berretsi du EAJk
Mikel Legarda EAJko bozeramaileak bat egin du Kataluniako indarrekin, "Espainiako epaileen jazarpen obsesiboa" salatzeko, eta berretsi egin du amnistia babesten duela "konpondu gabeko gatazka instituzional bati" aurre egiteko.
2024/03/14 - 15:15
Lopez: ''Amnistia Legearekin ziklo bat itxiko dugu Katalunian''
PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak Francina Armengol Ganberako presidentea babestu du, eta Katalunian ziklo bat itxi ostean, PPk Legea "erosi" egingo duela adierazi du.
2024/03/14 - 14:56
Amnistia Legeak Kongresuaren oniritzia jaso du
Kongresuko osoko bilkurak Amnistia Legeari oniritzia eman dio, aldeko 178rekin eta kontrako 172rekin. Araua Senatura pasatuko da, Junts eta ERCrekin adostutako aldaketekin aldatu ondoren.
2024/03/14 - 14:49
Feijoo: ''Lege honek bitan banatzen ditu Espainia eta Katalunia''
PPko buruak Amnistia Legearen aurkako jarrera defendatu du Diputatuen Kongresuan. Kritikatu duenez, Estatua "zatitzen" duen legea da, eta "ez du senatuaren, justiziaren eta erakundeen iragazkia gaindituko" (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/03/14 - 08:59
Amnistia Legeak Kongresuaren oniritzia jasoko du Kataluniako hauteskundeak aurreratu eta biharamunean
Horrela, Pedro Sanchezen inbestidurari babesa ematearen truke, PSOEk Kataluniako bazkideei agindutako lege giltzarria Senaturako bidean aterako da.
2024/03/12 - 13:12
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Amnistia Legeari buruzko bi txosten aztertuko ditu datorren ostegunean
Wenceslao Olea eta Mar Cabrejas Botere Judizialeko kideek gainerakoei helarazi dizkiete Amnistia Legearen inguruan egin dituzten txostenak.
2024/03/09 - 18:20
Sanchezek Palestinako Estatua aitortzeko proposatuko du Gorteetan legegintzaldi honetan
Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiak PSE-EEk Bilbon egindako ekitaldi batean adierazi duenez, "Palestinako Estatua aitortzea da bi estatuak bakean eta segurtasunean elkarrekin bizitzeko modu bakarra".