Amnistia Legea
2023/12/12 - 06:00
Kongresuak Amnistia Legea bozkatuko du gaur
Mobilizazio ugariren ostean eta polarizazio betean, eztabaida liskartsua espero da. Legea Osoko Bilkuraren aurrean defendatzeko arduraduna Patxi Lopez Talde Sozialistako bozeramailea izango da.
2023/11/23 - 23:37
Lau atxilotu Ferrazen izandako istiluengatik, tartean Pablo Lucini, Democracia Nacionaleko ordezkaria
Dagoeneko 81 pertsona atxilotu dituzte protestetako ia hiru asteetan, tartean 'El Mundo' eta 'El Español' egunkarietako bi kazetari eta Vito Quiles komunikatzailea.
2023/11/23 - 14:38
Aner Uriartek ''kezkatuta'' hitz egin du amnistia legeak independentzia judiziala ezbaian jartzen duelakoan
Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoa kezkatuta agertu da botere judizialaren independentziagatik eta botereen banaketagatik. Gainera, lawfare edo politikaren judizializazioan oinarrituta amnistia justifikatzea kritikatu du.
2023/11/22 - 18:51
Europako Batzordeak Amnistiaren Legea "arretaz, independentziaz eta objektiboki" aztertuko du
Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoerari eta Estatuko fiskal nagusiaren aginduari buruz Espainiari helarazi zizkion ohartarazpenak gogoratu ditu.
2023/11/21 - 14:13
Amnistia legeak bidea hasi du Kongresuan, eztabaida saioan onartu ostean
PSOEko eta Sumarreko diputatuen baiezko botoei esker atera da aurrera. PPk kontra bozkatu du.
2023/11/18 - 15:36
Javier de Andres: ''Amnistia Legeak bidea ematen dio Urkulluri Euskadirentzako autoderminazioa eskatzeko''
Amnistia Legearen aurka Madrilen izandako manifestazioan parte hartu du Javier de Andres Euskadiko PPko buruak, eta han azpimarratu du Amnistia Legearen proposamenak berdintasunaren eta justiziaren "urraketa" dakarrela.
2023/11/18 - 14:58
Elkarretaratze jendetsua Madrilgo Cibelesen, amnistia legearen aurka
Feijook "murruak ez altxatzeko" eskatu dio Sanchezi; eta Abascalek buruzagi popularrarekin batzartu nahi du Espainiako Gobernuko presidentearen "kolpeari" eman beharreko "erantzun instituzionala koordinatzeko".
2023/11/18 - 13:50
Eskuina eta eskuin muturra elkartu dira berriro Madrilen Amnistia Legearen aurkako protesta batean
Jendez lepo zegoen Cibeles Plazan batu dira, "Nire izenean ez: ez amnistiarik ezta autodeterminaziorik ere" lemapean. Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak eta Santiago Abascal Voxeko liderrak deialdiarekin bat egin dute.
2023/11/17 - 14:27
Amnistia legea premiaz tramitatzeko eskaria erregistratu dute Sumar, ERC, Junts, EH Bildu, EAJ eta BNGk
Pedro Sanchezen inbestidura babestu duten alderdi guztiek, Coalicion Canariak salbu, egin diote eskaria Diputatuen Kongresuko Mahaiari.
2023/11/17 - 12:29
Urkulluk esan du demokrazia eta bizikidetzarentzat askoz mehatxu handiagoa dela Vox amnistia legea baino
Iñigo Urkullu lehendakariak "kale matxinadak bultzatzea" leporatu dio Voxi, eta babestu egin du PSOEk bultzatutako amnistia legearen proposamena.
2023/11/17 - 12:18
Amnistia legeak "euskal errealitate nazionala aitortzeko bide bat irekitzen du", lehendakariaren arabera
Iñigo Urkulluk azpimarratu du Eusko Legebiltzarraren % 90 amnistia legearen alde dagoela.
2023/11/16 - 11:42
Aitor Esteban: ''Amnistia inbestidura eragozteko eta hauteskunde berriak deitzeko aitzakia da''
"Aitortu dezagun egia: denok genekien hau amnistia batekin amaituko zela. Agian ez zen une honetan espero, baina gertatuko zela, bai", adierazi du EAJren Kongresuko bozeramaileak.
2023/11/15 - 20:20
VOXeko diputatuek Kongresua utzi dute eta protestekin bat egin dute
Santiago Abascalek eta bere diputatu guztiek hemizikloa utzi dute, Amnistia legearekin Sanchezek egin duen "estatu kolpeagatik".
2023/11/15 - 19:24
Abascalek ''kolpista'' izatea eta boterera ''Hitlerren modu berean'' iristen saiatzea leporatu dio Sanchezi
Vox eskuin muturreko alderdiko buruak inbestidura saioan ziurtatu duenez, Pedro Sanchez hautagai sozialista "akusatuen aulkian eseri beharko litzateke". Era berean, Puigdemontekin "itun zital bat" sinatu ondoren "tirania bat hasi" dela ohartarazi du.
2023/11/15 - 18:42
Sanchezek amnistia babestu eta elkarrizketaren, barkamenaren eta elkar ulertzearen alde egin du
Hautagai sozialistak Espainiako egoera politikoaren azterketa sakona egin du hitzaldiaren lehen minutuetan, eta Alderdi Popularra eta Vox gogor kritikatu ditu. Era berean, proposamen sorta iragarri eta amnistia legeari babes osoa eman dio.
2023/11/15 - 14:57
Sanchez: ''Kidetasunaren defentsan, amnistia emango diegu 'proces' auzian auzipetutako pertsonei''
Pedro Sanchez PSOEren inbestidurarako hautagaiak azpimarratu duenez, amnistiaren neurria "interes orokorragatik" hartu du, lehenik eta behin azken lau urteetan lortutako "aurrerapausoak" sendotzeko eta "bizikidetzaren eta aurrerapenaren bidean aurrera egiten jarraitzeko".
2023/11/15 - 12:00
Espainiarekin amnistia legea "ahal bezain laster" aztertze aldera bilera egiteko prest agertu da Brusela
Didier Reynders Europako Justizia komisarioak baieztatu duenez, atzo jaso zuten testua. Behin hura aztertuta, Bolaños ministroarekin bilduko dira. Halaber, argi utzi nahi izan du duela astebete informazioa eskatu zuenean ez zegoela "kezkatuta".
2023/11/14 - 19:45
Eusko Jaurlaritzak dio amnistia "salbuespenezko" tresna dela gatazka "konponezin" bihur ez dadin
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, Kataluniako gatazkak "elkar ulertzea" behar du, eta hori da lege honek lortu nahi duen xedea, nahiz eta, gogorarazi duenez, Kongresuan gehiengo osoaren babesa jaso beharko duen onartua izateko.
2023/11/14 - 15:19
Eusko Jaurlaritzaren ustez, amnistiak Kataluniako gizartearen zauriak “gaiztotzea” saihesteko helburua du
Eusko Jaurlaritzaren ustez, PSOEk atzo erregistratu zuen amnistiari buruzko lege-proposamena "ezohiko" tresna bat da, Katalunian "ezohiko" egoera sozial eta politikoak konpontzeko bidea eman dezakeena.
2023/11/14 - 15:17
Senatuaren araudiaren erreforma onartu dute, amnistiaren legearen tramitazioa atzeratzeko asmoarekin
PPk proposatu du erreforma. Horren helburua da Senatuari —gehiengo osoa dute popularrek— ahalmena ematea lege proposamenak (besteak beste, amnistiaren legea) premiazko prozeduraz izapidetuko diren ala ez erabakitzeko.