Zornotza
2024/03/26 - 14:55
Gerra zibileko 14 borrokalariren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian
Gogora Institutuak 14 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu ditu Zornotzako hilerrian, eta aztarnen arabera, herriko Odol Ospitaletik edo zuzenean inguruko gerra-fronteetatik eramandako gudarien eta milizianoen gorpuzkiak dira.
2024/03/26 - 14:38
Gerra zibileko 14 gudari eta milizianoren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian
Hilerri horretako indusketaren bigarren faseko lehen emaitzak dira. Lehenengo fasean, 2023ko abenduan, Zornotzatik gertu zeuden gerra-fronteetan hildako 54 gudariren gorpuzkiak atera zituzten lurpetik.
2024/03/25 - 10:44
Zornotzako hilerriko indusketa lanen bigarren fasea hasiko da gaur, gudarien gorpuzkien bila
Aurreko lanetan, 2023ko abenduan, 54 pertsonaren gorpuzkiak atera zituzten lurpetik. Gerra garaiko odol ospitaletik edo zuzenean gerra-fronteetatik iritsitako gudari eta milizianoak direla uste dute.
2024/02/13 - 19:50
''Alexi egin diotena ezin da ordaindu ez kartzelarekin, ez diruarekin, ez ezerekin''
Alexandru Ionitaren familia pozik agertu da Bizkaiko Auzitegiak akusatuei emandako epaiarekin, izan ere, kondena txikiago bat "ez zen bidezkoa izango" jasan dituen, eta jasango dituen, kalteen larritasunaren aurrean.
2024/02/13 - 14:47
10 eta 20 urte bitarteko espetxe zigorrak, Alexandru Ionita egoera begetatiboan utzi zuten gazteei
Auzitegiak frogatutzat jo du erasotzaileek "lintxamendua" egin zutela eta biktimak ez zuela defentsarik izan, ezta ihesbiderik ere, eta azpikeriaz jokatu zutela. Halaber, auzipetu guztiak, bat izan ezik, "talde kriminal bateko kide" zirela uste du.
2024/01/25 - 17:50
Alexandru jipoitzeagatik akusatutako zazpi lagunetatik bostek barkamena eskatu dute epaiketaren azken saioan
Fiskalak 14 urte eta 8 hilabeteko zigorra eskatu du zazpi akusatuentzat, eta biktimaren familiak bigarren mailako espetxealdi iraunkor berrikusgarria, 30 urteko zigorra, hain zuzen ere. Defentsak, aldiz, absoluzioa eskatu du. Hala, auzia epaiaren zain geratu da.
2024/01/17 - 16:47
500 gaztek osatutako 15 talde kriminal operatibo daude Bizkaian, Ertzaintzaren arabera
Ertzaintzaren Ikerketa zerbitzuko Bizkaiko buruak deklaratu du gaur Alexandru gazteari emandako jipoia ikertzen duen epaiketan. Horren esanetan, talde kriminal horien helburua "ikara sortzea" da.
2024/01/16 - 18:21
Alexandru Ionita auziko 17 ertzainek deklaratu dute epaiketaren bigarren saioan
Alexandru Ionitari Zornotzan emandako jipoi bortitzaren epaiketaren bigarren saioan, ikerketan parte hartu zuten 17 ertzainek deklaratu dute. Gainera, akusatuak mozkortuta eta drogatuta egotea baztertu dute, bezperan ziurtatu zutenaren aurka.
2024/01/16 - 17:32
Alexandru Ionita kasuko ertzainek ziurtatu dute akusatuetako hiru Koala anaiak taldeko kide direla
Alexandru Ionita zornotzarra egoera begetatiboan utzi zuten zazpi akusatuen aurkako epaiketaren bigarren saioan, ikerketan parte hartu duten 17 ertzainek deklaratu dute. Atzo akusatu guztiek esan zutenaren kontra, ez zeuden alkoholaren edota drogen eraginpean.
2024/01/16 - 09:30
Albiste izango dira: Alexandru Ionitaren epaiketa; Jundizeko istripua, eta greba itunpekoetan, akordio bila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/15 - 16:18
Alexandruren amak bere semea "zergatik eta zertarako" jipoitu zuten galdetu die akusatuei
Zornotzako parke batean Alexandru 23 urteko gaztea bortizki jipoitzeagatik zazpi gizonezko eseri dira gaur akusatuen aulkian. Familia izan da deklaratzen lehena.
2024/01/15 - 13:40
''Gertatutakoa behin eta berriz gogoratzeak min handia egiten dio Alexandruren familia''
Mariana Tulbure, Alexandruren familairen abokatuak adierazi du epaiketan zehar zazpi auzipetuak "talde kriminal" bateko kideak zirela frogatzen saiatuko direla.
2024/01/15 - 13:16
Alexandruren amak bere semea bortizki jipoitu zuten akusatuei: ''Zergaitik egin diozue hori?''
2021ean Zornotzan jipoi bortitza jasandako Alexandruren amak auziaren bigarren epaiketaren lehenengo egunean deklaratu du. Orain zazpi adin nagusi epaituko dituzte (Bizkaiko Auzitegi Probintzialeko aretoaren audioa eta irudia).
2024/01/15 - 09:32
Albiste izango dira: Alexandru Ionitaren epaiketa, patineteak garraioan eta Itsaso Gorriko gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/15 - 06:00
Alexandru Ionita egoera begetatiboan utzi zuten zazpi akusatuen aurkako epaiketa hasiko da gaur
Aurreneko saioan, zazpi akusatuen bertsioa entzungo dugu. Fiskaltzak 14 urte eta 8 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du akusatu bakoitzarentzat, hilketa saiakera leporatuta.
2024/01/14 - 14:46
Alexandruren familiak espetxealdi iraunkor berrikusgarria eskatuko du adin nagusiko akusatuentzat
2021ean Zornotzan Alexandru gazteak pairatutako eraso bortitzaren inguruko bigarren epaiketa abiatuko dute astelehen honetan Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Adin nagusiko zazpi gazte epaituko dituzte. Alexen amak eta abokatuak "zigor eredugarria" nahi dute horientzat.
2023/12/05 - 18:18
Gerra Zibilean hildako 20tik gora gudariren gorpuzkiak topatu dituzte Zornotzako hilerrian
Aranzadik desobiratze lanekin jarraituko du, eta horiek biktimen inguruko informazio gehiago ematea espero du. Melgosa sailburuak senideren bat inguru horretan hil zela sumatzen duten familiei eskatu die lagin genetikoa emateko, identifikazioa egin ahal izateko.
2023/11/29 - 12:45
Hiru lagun zauritu eta ilara luzeak sortu dira Txorierriko igarobidean eta Iurretan izan diren bi istriputan
N-634 eta N-637 errepideak itxita egon dira goizean, bi istripuren ondotik.
2023/11/12 - 11:32
Xabier Amuriza bertsolariari omenaldi hunkigarria egin diote Zornotzan
Amurizaren bizitzaren pasarte nagusiak antzeztu dituzte Etxanoko auzokideek, duela 75 urte Bizkargira aitarekin lehen aldiz igo zenekoa tartean. Amuriza oso hunkituta azaldu da, eta bertso batekin amaiera borobila eman dio egun handiari.
2023/11/11 - 08:56
Motozale bat hil da Zornotzan, auto baten aurka talka eginda
Ezbeharra ostiral honetan gertatu da, N-634 errepidean, Zornotzan, Bilborako noranzkoan. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, motor-gidariak eta auto batek istripua izan dute, eta motozalea istripua izan den lekuan bertan hil da.