BIZKAIKO AUZITEGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alexandru Ionita egoera begetatiboan utzi zuten zazpi akusatuen aurkako epaiketa hasiko da gaur

Aurreneko saioan, zazpi akusatuen bertsioa entzungo dugu. Fiskaltzak 14 urte eta 8 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du akusatu bakoitzarentzat, hilketa saiakera leporatuta.
Alexandru, erreabilitazio saio batean
Alexandru, erreabilitazio saio batean. Argazkia: EITB Media

Alexandru Ionita 23 urteko Zornotzako gaztea jipoitu eta egoera begetatiboan uzteagatik atxilotutako zazpi gazteak akusatuen aulkian eseriko dira gaurtik aurrera. Fiskaltzak 14 urte eta 8 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du akusatu bakoitzarentzat, hilketa saiakera leporatuta.

Epaiketa gaur hasiko da Bizkaiko Auzitegiko lehen sekzioan, eta gutxienez urtarrilaren 25era arte iraungo du.

Bigarren aldia da gaztearen aurkako erasoa epaituko dutena; izan ere, erasoan parte hartu zuten zortzi adingaberi 3 eta 6 urte arteko zigorrak ezarri zizkieten,e ta adingabeen zentro itxi batean egon beharko dute.  Orduan, auzitegiak erabaki zuen erasoaren atzean gaztea "hiltzeko gogoa" egon zela.

Lehen saio honetan zazpi auzipetuek deklaratuko dute. 2021eko uztailaren 25eko gauean gaztea hiltzen saiatzea egozten diete zazpi gizonezko horiei. Akusatu horietako sei behin-behineko espetxealdian daude, eta zazpigarrena aske dago, epaitegian agertzeko betebeharrarekin.

Aurreikusitako bederatzi epaiketa-saioetan zehar, 23 lekukok eta Ertzaintzako 60 agentek baino gehiagok deklaratuko dute, baita perituek eta auzitegi-medikuek ere.

Hogei bat lagunek hartu zuten parte jipoian

Gertakaria 2021eko uztailaren 25ean izan zen, Zornotzako parke batean. Han, 15 eta 38 urte arteko gizon talde batek Alexandru jipoitu zuen, gazteak konortea galdu zuen arte. Jipoia makilak erabiliz eman zioten, eta bilktimak ukabilkadak eta ostikoak jaso zituen. Ondorioz, gaztea koman izan zen, eta gaur egun desgaitasun handiarekin bizi da. 

Epaiketaren aurreko egunetan, familiak adierazi du Alexandruren amak "borrokan" jarraitzen duela, eta semana egunero daroala erreabilitazio saioetara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X