Alexandruren amak bere semea "zergatik eta zertarako" jipoitu zuten galdetu die akusatuei
Alexandru Ionitaren amak bere semeari ustez jipoia eman zioten zazpi akusatuei "zertarako" eta "zergatik" egin zuten galdetu die gaur, epaiketaren lehenengo saioan. 2021eko uztailaren 25ean jipoi bortitza eman zioten gazteari Zornotzako parke batean, eta, ondorioz, egoera begetatiboan dago ordutik.
Alexandruren amak adierazi du, erasoa pairatu zutenetik ez dagoela "bizitzarik", ez bere semearentzat ez berarentzat ere. "Edozertarako laguntza behar du", gaineratu du.
Bizkaiko Auzitegiko Lehen sekzioan gaur hasi dira epaitzen Alexandru Ionita egoera begetatiboan utzi zuen erasoa. Orotara, zazpi gizonezko eseri dira akusatuen aulkian. Fiskaltzak 14 urte eta zortzi hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du bakoitzarentzat, hilketa saiakera delitua egotzita.
Epaiketaren hasieran, biktimaren gurasoek adierazi dute bere semea "osasuntsu" zegoen gazte bat zela, baina orain "gaizki" dagoela, eta medikuek ez dietela "inolako itxaropenik" eman sendatzeko.
Gaztearen gurasoek bionbo baten atzean deklaratu dute, eta 840.000 euroko kalte-ordaina jaso zutela azaldu dute, semeak pairatzen dituen ondorioengatik.
Akusatuek diote ez dutela gertatutakoa gogoratzen
Gaurkoan ere, zazpi auzipetuek deklaratu egin dute. Horietako sei behin-behineko espetxealdian daude, eta zazpigarrena aske, epaitegian agertzeko betebeharrarekin. Bat etorri dira gertatutakoa ia ez dutela gogoratzen esaterakoan. Euren hitzetan, "mozkortuta zeuden". Horrez gain, erasoagatik kondenatuta dauden bi adingaberi leporatu diete kolpeen erantzukizuna.
Saioan, hainbat bideo ikusi dituzte, akusatuek sare sozialetara igotakoak, erasoaren 50 segunduko grabazioarekin, eta biktimaren irudiekin, konorterik gabe eta bakarrik, erasoa amaituta. Gau hartan beste pertsona batzuei egindako "eraso bortitzen" grabazioak ere igo zituen taldeak, fiskalak azaldu duenez.
Bost akusatuk aldeen galderei erantzun diete, eta bik uko egin diote erantzuteari. Inork ez du onartu Alex jo izana, baina jipoia ikusi izana onartu egin dute. Era berean, ez dute azaldu zergatik joan ziren denak batera tokitik, larrialdi zerbitzuetara deitu gabe.
"Koala anaiak koadrila bat zen"
Ukatu egin dute, gainera, talde kriminal gisa jokatzea. "Koala anaiak", esan dutenez, "guasap talde bat" edo "koadrila bat" ziren. Familiaren abokatuak, berriz, Barakaldon kokatutako talde gisa jarduten zutela uste du, indarrez lapurtzen zutela eta Bizkaiko beste herri batzuetako gazteak astintzen zituztela, ondoren guasap taldera edo Instagram edo Tik Tok sareetara igotzeko.
Lehen saioa amaituta, Alexandruren familiaren abokatuak esan du zazpi auzipetuak "talde kriminal bateko kideak" zirela frogatzen saiatuko direla. Horrez gain, gertatutakoa berriz gogoratu beharrak, Alexandruren gurasoei min handia ekarri diela adierazi du.
Epaiketan 23 lekukok eta Ertzaintzako 60 agentek baino gehiagok deklaratuko dute, baita perituek eta auzitegiko medikuek ere.
Gertakaria
Gertakaria 2021eko uztailaren 25ean izan zen, Zornotzako parke batean. Han, 15 eta 38 urte arteko gizon talde batek Alexandru jipoitu zuen, gazteak konortea galdu zuen arte. Jipoia makilak erabiliz eman zioten, eta bilktimak ukabilkadak eta ostikoak jaso zituen. Ondorioz, gaztea koman izan zen, eta gaur egun desgaitasun handiarekin bizi da.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.