12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
Gertaera San Vicente de la Sonsierrako Tempranillo tabernan izan da, Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Hamabi lagun zauritu dira gaur goizaldean Errioxako San Vicente de la Sonsierra herrian taberna baten zati bat erorita. Sei Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte, eta hiru Haroko osasun zentrora. Gainerakoak bertan artatu dituzte.
Gertaera 05:25ean izan da, 50 bat lagun barruan zirela. Tabernak 06:00ak arte irekita egoteko baimena zuen. Zoruak lehenik eta teilatuak ondoren, behera egin dute, lehen ikerketen arabera. Hainbat lagun hondakinen artean harrapatuta geratu dira, eta larrialdietarako zerbitzuek atera behar izan dituzte.
Zortzi zauritu erietxeetara eraman dituzte
12 zaurituetatik batek hankan haustura izan dezake eta zauri irekia zuen, eta gainerakoek zauri arinak zituzten. Sei Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte, eta bi Haroko osasun zentrora. Beste hirurak bertan artatu dituzte.
Suhiltzaileek eraikina ziurtatu eta barruan inor harrapatuta ez zegoela egiaztatu dute. Babes Zibileko txakur batek ere miatu ditu hondakinak, eta ez du inor aurkitu.
Erorketak ondoko etxebizitza bati ere eragin dio. Etxea hutsik zegoen, baina horma bat erori da. Arkitektoak eta aparejadoreak bertaratu dira eraikinetan izandako kalteak aztertzeko.
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du tabernaren egitura zergatik erori den argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko