Andaluzia
2021/09/14 - 14:52
Sierra Bermejako baso-sutea kontrolpean dago
9.670 hektarea kaltetu dituen suteari aurre egiteko lanek ez dute etenik. Une honetan, 200 langile eta zortzi aireko baliabide ari dira lanean.
2021/09/13 - 10:24
1.600 pertsona euren etxeetatik atera behar izan dituzte Malagan, suaren eraginez
Joan den asteazkenean Sierra Bermejan piztutako baso-suteak 7.400 hektarea kiskali ditu, eta sei udalerritako 1.600 pertsona etxetik atera behar izan dituzte.
2021/09/12 - 20:53
Sei herri hustu dituzte Malagan Sierra Bermejako sutearen ondorioz
Sutearen ondorioz, 2.670 pertsona atera behar izan dituzte etxetik.
2021/08/11 - 02:04
Gizon batek emaztea hil du tiroz Sevillan
Ondoren, gizonak bere buruaz beste egin du arma bera erabilita.
2021/08/09 - 17:25
Euskal turistak Torremolinosen, harrituta babes neurri faltagatik
Torremolinosen oporretan daudenek alde handia ikusten dute Euskadiko giroarekin. Musukorik eza eta distantzia gordetzeko zailtasunak daudela azpimarratzen dute euskal turista gehienek.
2021/08/03 - 11:46
Gizon batek emakume bat hil eta gorpua erre du Malagan
Guardia Zibilak atxilotu du ustezko hiltzailea, 53 urteko gizonezkoa.
2021/07/29 - 23:19
Justiziak urrundu egin du lokaletan sartzeko covid frogak eskatzeko aukera
Bestalde, Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak ostegun honetan ohartarazi duenez, bere Gobernuak neurria "ziurrenik" onartuko egingo du, birusaren transmisioa "oso kezkagarria" delako.
2021/07/23 - 23:30
Hauek dira autonomia erkidego bakoitzak ezarri dituen murrizketak
Pandemiaren bosgarren olatu betean, erkidego bakoitzak bere neurriak ezartzearen alde egin du. Honakoa da asteburu honetan bidaiatzea pentsatzen ari bazara jakin beharrekoa.
2021/07/01 - 20:17
Zabalik dago 2021/2022 denboraldian Imsersoko bidaietarako eskaerak egiteko epea
Bidaiak, 2021eko urritik 2022ko ekainera bitartean egingo dira. Testuinguru horretan, covid-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak eta protokoloak ezarriko dira.
2021/06/28 - 09:26
400 pertsona inguru erreskatatu dituzte Andaluziako eta Kanarietako uretan
Asteburuan 338 pertsona iritsi dira Kanarietara, bederatzi pateratan. Andaluziako kostan, ostera, 59 pertsona onik lehorretaratu dituzte.
2021/06/14 - 17:20
Granadan hilda aurkitu zuten emakumea arrazoi naturalengatik hil zen
Emakumearen bikotekidea, hasieran atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten gizona, ahalik eta lasterren aske utziko dute, autopsiaren datuak jakinarazi ondoren.
2021/06/14 - 13:47
Chivite: "Aurtengoa berreskuratze ekonomikoa abiatzeko urtea izango da Nafarroan"
Nafarroako Gobernuko presidenteak esan duenez, uztailetik aurrera musukoa aire librean derrigorrezko ez izatearen aldekoa da. Dena den, aitortu duenez, Espainiako Gobernuari dagokio hori arautzea.
2021/06/14 - 00:26
Juan Espadas Susana Diazi gailendu zaio Andaluziako sozialisten lehian
Sevillako alkateak babesen % 55 lortu ditu; Susana Diazek botoen % 38 eskuratu ditu; eta Luis Angel Hierrok, bozen % 5.
2021/06/13 - 14:48
Zupiriak babes komunitario "oso altua" aurreikusi du udazkenerako
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu du, aurten, Gobernu zentralak sarritan "ahaztu duela" espainiarra Estatu "autonomikoa eta asimetrikoa" dela.
2021/06/12 - 22:05
Gizon bat atxilotu dute Jaenen, bikotekidea autorekin harrapatu eta hiltzeagatik
Atxilotuak berak eman zuen harrapaketaren berri, eta Guardia Zibila autopsiaren zain dago, gertatutakoa argituko duelakoan.
2021/06/11 - 10:29
Gizon batek 17 urteko neska-lagun ohia hil du Sevillan
Hilketa matxista Estepa udalerrian gertatu da eta 23 urteko gizonak hiltzailea dela onartu du. Ekainaren 3tik falta zen Rocio Caiz adin txikikoa.
2021/05/27 - 12:15
Gizon batek emakume bat hil du Sevillan
Biktimak 65 urte zituen eta gurpildun aulkian mugitzen zen. Goizean topatu dute haren gorpua, eta handik gutxira atxilotu dute 43 urteko gizonezkoa, ustezko hiltzailea delakoan.
2021/05/21 - 14:51
"Magallaes-Elkano" ibilbidea bultzatzeko batu dira EAE eta beste lau erkidego
Ekimenaren helburua da lurralde horien turismoa sustatzea, Andaluziatik Gipuzkoako kostaldera, munduari lehenengoz bira eman ziotenetik bost mende bete diren honetan.
2021/05/11 - 10:53
Hauek dira erkidego bakoitzean indarrean dauden neurriak
Maiatzaren 9an alarma-egoera bertan behera gelditu ostean autonomia erkidego gehienek etxeratzeko agindua eta itxiera perimetrala kendu dituzte.
2021/04/26 - 23:15
Auzitegi Gorenak bi urte eta erdira murriztu du Juana Rivasi ezarritako zigorra
Zigor Arloko Salaren arabera, akusatuak delitu bakarra egin zuen, eta ez bi, bere garaian Granadako Auzitegiak ebatzi bezala.