BARNE-HAUTESKUNDEAK PSOE-N
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Espadas Susana Diazi gailendu zaio Andaluziako sozialisten lehian

Sevillako alkateak babesen % 55 lortu ditu; Susana Diazek botoen % 38 eskuratu ditu; eta Luis Angel Hierrok, bozen % 5.
Juan Espadas Sevillako alkatea Andaluziako PSOEren barne-hauteskundeetan bozkatzen.
Juan Espadas Sevillako alkatea Andaluziako PSOEren barne-hauteskundeetan bozkatzen. Argazkia: EFE

Juan Espadas Sevillako alkatea PSOEren hautagaia izango da Andaluziako Gobernua bereganatzeko. Alderdiko barne-hauteskundeak irabazi ditu, botoen % 55 bereganatuta.

Espadas Susana Diazi gailendu zaio. Diazek babesen % 38,43 erdietsi ditu, eta Luis Angel Hierrok, botoen % 5,51 baino ez.

PSOEren Andaluziako presidentegaiaren behin betiko izendapena ekainaren 17an egingo dute; izan ere, helegitea aurkezteko aukera dute gainerako hautagaiek.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburu eta PSOEko idazkari nagusiak telefonoz deitu dio Espadasi, garaipenarengatik zoriontzeko.

Sozialisten buruzagiak zein Zuzendaritza Federalak barne-hauteskundeen inguruan jarrera bat publikoki agertzea saihestu dute, baina agintari sozialisten apustua argia zen pribatuan: Sevillako alkateak garaipena lortzea nahi zuten. Eskuinari berriz aurre egiteko, Andaluziako PSOEk behar zuen pizgarria eta aldaketa dela uste dute buruzagi sozialistek.

Susana Diaz Andaluziako PSOEko idazkari nagusiak ez du dimisioa emango, baina alderdiaren buruzagitza utziko du Andaluzian, ez baita urte bukaeran egingo den lurralde kongresura aurkeztuko.

Twitter kontu ofizialean, PSOEk Espadas zoriondu du. "Etorkizuneko Andaluziaren alde lan egiteko" deia egin, eta alderdiaren "handitasunetako bat militanteak eta barne demokrazia dira", azpimarratu du PSOEk.

PSOEren barne-hauteskundeetako hiru hautagaiak eztabaida batean. Argazkia: EFE PSOEren barne-hauteskundeetako hiru hautagaiak eztabaida batean. Argazkia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Chivite: "Inork zerbait egin badu, ordain dezala, baina ez naiz ni izango"

Maria Chivite Nafarroako lehendakaria Guardia Zibilak Santos Cerdani buruz egindako azken txostenaren inguruan aritu da Parlamentuan, UPNk eskatuta, eta hau esan du: "Zenbat eta gehiago ikertu, zenbat eta gehiago aurreratu auzitegietan, are argiago dago ez dagoela ezertxo ere nire aurka". "Gobernu honek txosten horrekin lotuta izan duen esku-hartze bakarra izan da Justiziarekin lankidetzan aritzea, informazioa emateko eta ikerketan laguntzeko. Gainerako guztia nire aurkako sorgin-ehiza estrategia baten parte da, ez Gorenak ez UCOk beren ikerketa eta erabakiekin berresten ez dutena, ez baitago ezer", azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X