MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

400 pertsona inguru erreskatatu dituzte Andaluziako eta Kanarietako uretan

Asteburuan 338 pertsona iritsi dira Kanarietara, bederatzi pateratan. Andaluziako kostan, ostera, 59 pertsona onik lehorretaratu dituzte.
Osasun langileak Hierro uhartera iritsitako migratzaileak artatzen
Osasun langileak Hierro uhartera iritsitako migratzaileak artatzen. Argazkia: EFE

Larunbatean eta igandean, 12 ontzitan zihoazen ia 400 pertsona erreskatatu dituzte Kanaria uharteetan eta Andaluzian, horietako asko adin txikikoak. Kanarietan bederatzi patera atzeman dituzte, eta 338 pertsona onik lehorreratu dituzte. Andaluziako kostan, berriz, hiru ontzitan zihoazen 59 pertsona lehorreratu dituzte. Gainera, hildako pertsona baten gorpua atera dute uretatik.

Atzo arratsaldean, Kanaria Handitik 152 kilometro hegoaldera, Itsas Salbamenduko ontziak onik atera zuen uretara eroritako bi emakumeetako bat; bigarrena, ostera, hilotz atera zuen. Aurrez, 16:00ak aldera, bi emakume horiekin batera zihoazen pertsonak porturatu zituzten Marokoko kostazainek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X