Andaluzia
2024/02/10 - 18:44
Zortzi dira jada Barbaten bi guardia zibilen heriotzagatik atxilotutakoak
Agenteak ostiral gauean hil ziren, narkotxalupa batek euren patruila-ontzia jota. Atxilotuetako bostek, denak espainiarrak, aurrekariak dituzte droga-trafikoagatik. Guardia Zibilak, drogaren aurkako fiskalak eta herritarrek narkotrafikoaren aurkako baliabide falta salatu dute.
2024/02/10 - 13:47
Bi guardia zibil hil dira Cadizen, droga-trafikatzaileen ontzi batek harrapatuta
Itsaso zakarretik portuan babestutako ontzi batzuetako bidaiariak identifikatzera joan direnean, droga-trafikatzaileetako baten ontziak agenteen ontziaren aurka egin du, eta harrapatu egin ditu. Bost lagun atxilotu dituzte.
2024/01/14 - 22:16
Hizkuntza aniztasunaren aldarria Cadiztik, "Las hijas de Neptuno" haurren txirigotaren eskutik
Cadizko inauterietako taldeen lehiaketan, “Las hijas de Neptuno” haurren txirigotak, hizkuntza aniztasunaren aldeko aldarri zorrotza egin du. Euskara, galiziera eta katalana hizpide hartuta, elkar ulertzeko modurik onena bihotzak entzuten jakitea dela nabarmendu dute, kantuz. Irudiak: Onda Cadiz.
2023/12/14 - 22:30
FACUAk Reala salatu du Betiseko zaleak diskriminatzeagatik "euren jatorria edo bizilekua" dela eta
Donostiako taldeak iragarri du ez diela utziko bisitariei igandeko partidarako sarrerak erosten. Realak omenaldia egingo dio egun horretan Aitor Zabaletari, duela 25 urte Frente Atleticoko kide batek hil zuen zale donostiarrari.
2023/10/29 - 15:12
Liskarrak sortu dira Osasuna eta Betis futbol taldeetako jarraitzaileen artean
Nonbait, bi taldeetako jarraitzaile ultrek hitzordua egin dute Benito Villamarin estadioaren inguruan, eta hainbat objektu eta bengalak jaurti dizkiote elkarri. Polizia berehala bertaratu da, eta sakabanatu egin ditu. Aurrez, hainbat pertsonak jipoia eman diote zale bati.
2023/10/20 - 11:21
Aline ekaitzak gorabehera ugari eragin ditu espainiar Estatuan, bereziki Madrilen
Atzoko euriteek markak hautsi zituzten Madril hiriburuan, 104 litrorekin. 1972ko marka aise gainditu zen. Ekaitzak Penintsulako hegoaldea ere jo zuen, eta Andaluzian, adibidez, ia 1.750 intzidentzia izan ziren.
2023/10/16 - 22:53
Alvaro Prieto elektrokutatuta hil zen, ikerketaren hipotesi nagusiaren arabera
Sevillan desagertutako gaztearen gorpua topatu dute TVEren lantalde batek, eta zuzenean erakutsi ditu irudiak. RTVEk barkamena eskatu du.
2023/09/29 - 18:38
Fiskaltzak zentro itxi batean sartzea agindu du Jerezko BHIn erasoa leporatu dioten adingabearentzat
Epaiketa hilabete batzuk barru izango da, gertatutakoari buruzko ikerketa amaitzean.
2023/09/28 - 12:32
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan. 14 urteko ikaslea "haserre" joan da bere gelaren atzealdera eta motxilatik "labanak" atera ditu, institutuko lankide batek azaldu duenez.
2023/09/25 - 13:29
Apaiz bat atxilotu dute Malagan, lau emakume sedatu eta sexu-erasoa egitea egotzita
Bost emakume identifikatu badituzte ere, ikertzaileek ez dute baztertzen biktima gehiago izatea. Atxilotua espetxean dago, eta lau sexu-eraso eta intimitatearen aurkako bost delitu egozten dizkiote.
2023/09/25 - 00:06
Armeniako eta Azerbaijango buruzagiak urriaren 5ean bilduko dira Granadan, EBren babespean
Emmanuel Macron Frantziako presidentea, Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea ere izango dira bertan, Armeniako Irrati Publikoak iragarri duenez.
2023/09/22 - 14:35
Gipuzkoako enpresa bati egindako ziberiruzur baten ondorioz, hiru pertsona atxilotu dituzte Sevillan
Euskal enpresa bati Internet bidez egindako iruzur baten salaketarekin hasi zuen ikerketa Ertzaintzak Gipuzkoan. Ondorioz, hiru pertsona atxilotu eta lau miaketa egin dituzte Sevillan, eta 17 mugikor, material informatikoa eta hainbat banku-dokumentazio atzeman dituzte.
2023/08/31 - 22:27
Erkidegoetako presidente gehienek Urkulluk proposatutako eztabaidan parte hartu nahi dute
Batzuk begi onez ikusi dute, desparekotasunak ekiditen diren bitartean. Kataluniako Generalitateak, berriz, errespetua erakutsi du baina euren bidea "amnistia eta autodeterminazioa" direla esan du Laura Vilagrak.
2023/08/27 - 20:33
Pertsona bat atxilotu dute, Jerez de la Fronterako ureztatze putzu batean hilik aurkitutako emakumearen harira
Hildako pertsona identifikatzeko eta haren heriotzaren inguruabarrak argitzeko eginbideak egiten ari dira oraindik.
2023/08/08 - 23:12
Indarkeria matxistak hiru emakume hil ditu 24 ordutan Espainiako Estatuan
Lehen hildakoa 27 urteko emakume bat da; senarrak lepoa moztu zion astelehenean, Almerian. Gaur beste bi emakume hil dituzte bikotekideek: 32 urteko bat Kordoban eta 91 urteko bat Tenerifen.
2023/08/07 - 11:14
Cadizen Puerto Realen piztutako sutea, egonkor: 20 etxe hustu behar izan dituzte
Kontrolpean egon ez arren, suhiltzaileek sutea egonkortzea lortu dute. Cadiz eta Sevilla lotzen dituen AP-4 autobidea itxi behar izan zuten, eta inguruko hainbat herritan argindarra eten behar izan zuten. Suaren jatorria eta arrazoiak ikertzen ari dira.
2023/07/31 - 20:55
Buruko kolpe batez hildako emakumearen senarra atxilotu dute Sevillan
Gizona, biktimaren bikotekidea, udalerrian bertan zegoen "ezkutatuta".
2023/07/20 - 19:05
Bost botulismo kasu izan dira Espainian, ontziratutako patata-tortillen kontsumoarekin lotuta
Guztira, zazpi pertsona dira Palacios taldeak banatutako patata-tortillen kontsumoarekin lotutako agerraldiaren eraginpean daudenak, baina bost baino ez dituzte baieztatu: Madrilen, Valladoliden, Asturiasen eta Galizian. Beste bi balizko kasuak dira: Malagan eta Valentzian.
2023/07/19 - 13:14
Txaro Tomasena, 77 urteko gipuzkoarra, Gibraltarko itsasartea igerian gurutzatzen duen emakume adintsuena
Txaro Tomasena 77 urteko urnietarra 11:13ak aldera atera zen Tarifatik (Cadiz), eta 6 ordu eta 23 minutu behar izan zituen Marokoko kostaldera (Dalia) dauden 16,1 kilometroak egiteko.
2023/07/02 - 12:20
Islantillako Zinemaldian jasotako omenaldiagatik esker onekoa azaldu da Juanma Bajo Ulloa
Euskal zuzendariak txantxetan esan duenez, "kezkagarria da horrelako aitorpenak jasotzen hasten dugunean". Bajo Ulloak 3 Goya sari eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eskuratu zituen "Alas de Mariposa" 1991. urtean lanari esker.