Pertsona bat atxilotu dute, Jerez de la Fronterako ureztatze putzu batean hilik aurkitutako emakumearen harira
Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du igande honetan, Jerez de la Fronterako (Cadiz) landa eremu bateko sakonera handiko nekazaritza ureztaketarako putzu batean aurkitutako emakume baten gorpuarekin lotuta. Hilotza identifikatzeko dago oraindik.
Espainiako Polizia jakitera eman duenez, aurkikuntza igande honetan garatu den dispositibo zabal baten harira egin da, eta bertan Lurpeko Unitateko, Polizia Zientifikoko eta Aireko Baliabideen Unitateko adituek parte hartu dute.
Emakumearen gorpua Cadizeko Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, eta han autopsia egingo diote. Haren txostenak heriotzaren arrazoiak azalduko ditu, sekretutzat jo diren polizia jarduera batzuen esparruan.
UDEV zentraleko ikertzaileak eta Jerez de la Fronterako Polizia Judizialeko Brigadakoak eginbideak egiten ari dira hildako pertsona identifikatzeko eta haren heriotzaren inguruabarrak argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak