Andoni Ortuzar
2020/12/10 - 21:42
Andoni Ortuzar aukeratu dute hirugarren aldiz EBBko presidente
Andoni Ortuzar hirugarrenez Euskadi Buru Batzarreko presidente aukeratu du jeltzaleen Aberri Batzarrak. Zuzendaritza berriaren izendapena Euskalduna jauregian ofizial egin dute.
2020/11/24 - 19:20
Ortuzar EAJko presidente izango da berriro
Ez da beste hautagaitzarik aurkeztu EBBko presidentetzarako. Barne prozesua bukatzeko egin ohi duten Batzar Nagusia atzeratu egin dute, pandemia egoera dela eta.
2020/11/24 - 12:51
Ortuzar: "Espainiako Gobernuak 30 urte daramatza txertaketa kanpainarik egin gabe"
EAJk ia lotuta utzi du aurrekontuen babesa, eta laster jakinaraziko du: "Bide onetik goaz". EBBko presidenteak berretsi egin du berriro hautatuko dutela EAJ zuzentzeko.
2020/11/24 - 11:14
Ortuzarrek adierazi du aurrekontuen negoziazioa ''bide onetik'' doala
Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, azken orduetan aurrerapausoak eman dira eta gaur bertan ezagutu daiteke dugu negoziazioen emaitza.
2020/11/09 - 09:18
Urkulluk EAJrekin eta PSE-EErekin amaituko du alderdiekin hasitako bilera erronda
EAJtik Andoni Ortuzar presidentea eta Joseba Egibar bozeramailea joango dira batzarrera; PSE-EEtik, ostera, Idoia Mendia idazkari nagusia eta Eneko Andueza bozeramailea.
2020/10/12 - 13:32
Abian da EAJren zuzendaritza berritzeko prozesua
Aurreikuspenen arabera, Andoni Ortuzar egungo presidenteak hirugarren agintaldia egingo du. Abenduaren 12an eta 13an egingo dute alderdiaren Batzar Nagusia.
2020/10/09 - 12:45
Ortuzar: "Oposizioak eskatzen duena egin ezean, inposatzailetzat hartzen zaituzte"
Aurrekontuen negoziazioa azkartzeko Espainiako Gobernuak duen "presa" kritikatu du. Bestalde, EH Bilduk "erakunde borroka" aukeratu duela eta Elkarrekin Podemos "nahastuta" dabilela esan du.
2020/09/27 - 17:07
COVID-19aren krisiari aurre egiteko "batasuna eta erantzukizuna" eskatu ditu Ortuzarrek
Mezu politikoa zabaldu du EBBk, pandemiaren ondorioz Alderdi Eguna bertan behera utzi behar izan eta gero. Forondako zelaietan, Andoni Ortuzar presidente jeltzaleak osasun egoera gogora ekarri du.
2020/09/27 - 15:28
EAJk "batasuna, elkarrizketa eta akordioa" eskatu ditu, ez "pankarta eta istilua"
"Grebak eta aldarrikapenak baino gehiago, berrespenak egiteko garaian bizi gara", defendatu du Antoni Ortuzar EBBko presidenteak.
2020/09/22 - 13:59
EAJk ez du aurten Alderdi Eguna ospatuko
Iraileko azken iganderako aurreikusita zegoen Alderdi Eguna ez egitea erabaki du EBBk. Hala iragarri du Andoni Ortuzarrek Twitterren.
2020/09/22 - 13:44
Alderdi Eguna, bertan behera
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak iragarri du zuzendaritza jeltzaleak atzo hartu zuela erabakia "erantzukizunez, osasunari begira eta elkartasunez".
2020/09/04 - 12:57
EAJk adostasunetara iristeko ''benetako'' borondatea duela adierazi du Ortuzarrek
EAJ eta PSEren gobernuak gehiengo osoa izango duen arren, legegintzaldi berri honetan akordiorako eskaintza "zintzoa" dela berretsi du Ortuzarrek.
2020/09/01 - 16:16
Urkullu, Ortuzar eta Mendiak datozen 4 urteetarako gobernu ituna sinatu dute
Gobernuak nahikoa babes izango badu ere, EAJren presidenteak eskua luzatu die, Voxi ez beste alderdi guztiei, elkarlanean jarduteko.
2020/09/01 - 15:12
Urkullu, Ortuzar eta Mendiak EAJ-PSE koalizio-ituna sinatu dute
Itunaren helburu nagusia Euskadiren berreraikuntza ekonomikoa eta soziala da, funtsezko zerbitzu publikoak defendatuz eta indartuz.
2020/08/31 - 22:25
EAJko Batzarrak eta PSE-EEko militanteek berretsi dute gobernu-akordioa
EAJko Aberri Batzarrak eta PSE-EEko militanteek gaur berretsi dute bi alderdiek Iñigo Urkullu buru izango duen Eusko Jaurlaritzaren formula errepikatzeko akordioa.
2020/08/27 - 18:47
Koalizio-gobernua osatzeko akordioa lortu dute EAJk eta PSE-EEk
Bi alderdiek datozen orduetan egingo dute ofizial akordioa. Ekonomiari, bizikidetzari eta autogobernuari buruz zituzten desadostasunak alde batera utzi ostean adostu dute ituna.
2020/07/31 - 17:00
Gaurko egunez, 1895ean sortu zen Eusko Alderdi Jeltzalea
1986an, EAJren goreneko unean iritsi zen krisia alderdira. Une erabakigarrian, desadostasunek, zatiketa eta Eusko Alkartasunaren sorrera ekarri zuten.
2020/07/20 - 18:52
EAJk eta PSEk gobernu programa partekatu bat lantzea adostu dute
Bat egin dute lehentasunetan eta lasterren Gobernu "indartsu" bat osatzeko beharrean, eta irailaren hasierarako Eusko Jaurlaritza berria izatea adostu dute.
2020/07/14 - 12:54
PSErekin koalizio akordio batera iristearen alde agertu da Andoni Ortuzar
EAJren asmoa gobernua azkar osatzea dela ziurtatu du Andoni Ortuzarrek.
2020/07/13 - 02:45
Krisia 3 urtetan gainditzeko laguntza eskaini die EAJk gainerako alderdiei
Iñigo Urkulluk esan du berehala jarriko dela lanean krisia gainditzeko, "ziurtasunak" eskaintzeko eta akordioak lortzeko.