Angela Merkel
2020/05/25 - 22:19
Alemaniak Lufthansa konpainia erreskatatuko du 9.000 milioi euroko diru-laguntzarekin
Estatua hegazkin konpainiako akzioduna izango da eta % 20ko parte-hartzea izango du.
2020/05/19 - 09:58
Ekonomia suspertzeko plan bat prestatzen ari da Europa, pandemiari aurre egin nahian
Frantziak eta Alemaniak 500.000 milioi euroko funtsa sortzea proposatu dute, pandemiak eragin gehien izan duen herrialdeei laguntzeko helburuarekin.
2020/04/18 - 11:47
Alemaniak 4.000 hildakoen langa gainditu du
Konfinamendua maiatzaren 3ra arte luzatu dute eta 4tik aurrera liburutegiak, zoologikoak eta zenbait denda zabaltzea aurreikusi dute.
2020/02/01 - 02:35
Erresuma Batua ez da jada Europar Batasuneko kidea
Brexit-a "ez da amaiera bat, Erresuma Batuarentzako hasiera bat baizik" azpimarratu du Johnsonek.
2020/01/20 - 12:23
Libiako su-etena eta arma-blokeoa aurrera eramateko akordioa adostu dute Berlinen
Libiaren inguruko nazioarteko konferentzia egin dute Berlinen, Alemaniako Gobernuak eta NBEk antolatuta.
2019/12/09 - 09:38
Parisen, Ukrainako gerraz eztabaidan
Vladimir Putin eta Volomir Zelenski Errusiako eta Ukrainako presidenteak Parisen bilduko dira, Merkel eta Macron bertan direla. Ukrainako gerrari irtenbide bat topatzen saiatuko dira.
2019/12/02 - 13:31
Alemaniako gobernu koalizioa arriskuan
Gobernu koalizioa amaitutzat ematen bada, Merkelek dimisioa aurkeztu beharko du edo konfiantza botoa eskatu. Oraingoz behintzat, SPDko buruzagi berriek ez dute amaitutzat eman akordioa.
2019/12/02 - 09:34
Kolpea Alemaniako Koalizio Handiarentzat
Alderdi Sozialdemokrataren zuzendaritza aldaketaren ondorioz, Koalizio Handia ez du luzerako iraungo. Bi buruko zuzendaritza berria horren kontrakoa da eta.
2019/10/28 - 12:05
Eskuin muturrak aurrera egin du berriz ere Alemania ekialdean
Garai batean bloke sobietarraren barnean zegoen eremu horretan Berlin da joera horretatik at dagoen bakarra. Berlingo parlamentu erregionalean AfD bosgarren indarra da.
2019/10/08 - 23:23
Londresek 'ezinezko' jotzen du EBtik ateratzeko akordioa lortzea
Horixe adierazi die Gobernuko iturri batek britainiar hedabideei. Boris Johnson David Sassoli Europako Parlamentuko presidentearekin elkartu da, baina "ez da aurrerapausorik izan", Sassoliren arabera.
2019/09/02 - 12:54
AfD alderdi ultraeskuindarra bigarren indarra bihurtu da Saxonian eta Brandenburgon
Bereziki nabarmentzekoa da hauteskunde hauetan izandako parte-hartze altua, 2014an baino askoz ere handiagoa izan baita.
2019/08/27 - 00:13
G7aren goi-bilera adierazpen bateratu eta labur batekin amaitu dute
Bestalde, G7ko herrialdeek 20 milioi dolarreko diru-laguntza bideratuko dute Amazoniako suteei aurre egiteko.
2019/08/24 - 23:22
15.000 lagun bildu dira G7ko goi-bileraren aurkako manifestazioan
Baionan, protesta egiteko baimenik ez zuten manifestariak sakabanatu ditu Poliziak. Atzo 17 pertsona atxilotu zituzten Urruñan. Trafikoari dagokionez, berriz,ez dago zirkulazio arazorik muga aldera.
2019/08/24 - 23:00
G7ko buruzagi guztiak Euskal Herrian dira jada
Heldu dira honez gero G7ko buruzagi guztiak Biarritzera. Tartean dira, Donald Trump, Angela Merkel, Justin Trudeau, Emmanuel Macron, Guiseppe Conte, Shinzo Abe eta Donald Tusk.
2019/08/24 - 19:50
Amazoniako milioi bat indigena arriskuan daude suteengatik
Europar Batasuna Brasili Amazoniako suteen kontra borrokatzeko laguntza ekonomikoa emateko prest dagoela adierazi du Europar Kontseiluko Donald Tusk presidenteak.
2019/08/24 - 00:38
Biarritz munduko boteretsuenen bileraren zain da, egungo erronka handiak aztertzeko
Mahai gainean klima-aldaketa, merkataritza librea edota Irango egoera politikoa jarriko dituzte, besteak beste. Kontra-gailurrak manifestazioa egingo du larunbat honetan, Hendaia eta Irun artean.
2019/08/22 - 00:43
Merkelek eta Johnsonek agerian utzi dituzte 'brexit'ari buruzko desadostasunak
Nolanahi ere, Alemania eta Erresuma Batuko agintariak baikor agertu dira eta akordio batera heltzeko denbora badagoela uste dute.
2019/07/15 - 11:36
Macroni festa ozpindu zioten
'Txaleko horiak' berriro kalera irten dira Frantziako Jai Nazionalaren baitan eta horrek mugimenduari berari buruzko eztabaida astindu du beste behin.
2019/07/10 - 19:59
Angela Merkel berriro ere dardarka agertu da ekitaldi publiko batean
Ondo dagoela eta ez dagoela beragatik kezkatuta egoteko arrazorik. Angela Merkelek berak erantzun dio gaur zuzenean osasunari buruz galdetu dion kazetariari.
2019/07/05 - 10:51
Kritika gogorrak Alemanian, Europako Batzordeko presidente berriaren aurka
Kritika gogorrenak SPDko sozialdemokraten aldetik etorri dira.