Alemaniako gobernu koalizioa arriskuan
Angela Merkelen gobernu koalizio handiaren etorkizuna arriskuan dago, SPD alderdi sozialdemokrataren buruzagitza alderdiko adar ezkertiarren eskuetan jarri ondoren. Norbert Walter-Borjans eta Saskia Esken dira alderdiko bi buruzagi hautatu berriak. Kontzesio gehiago eskatu dizkiote dagoeneko Merkelen alderdi kristaudemokratari. Gobernutik irteteko mehatxua ere egin diote.
2017tik indarrean dagoen Alemaniako gobernu koalizio handia une hauskorra jasaten ari da. Gerta daiteke, Merkelek kargua uste zena baino lehenago utzi behar izatea.
Walter-Borjans eta Esken SPDko buruzagi berriek larunbat honetan lortu dute alderdiko buruzagitza bikoitza eskuratzea. Alderdiko barne hauteskundeetan botoen % 53 lortu dute. Garaipen hori astindu gogorra izan da Olaf Scholz finantza ministroarentzat, eta orain arte alderdiko buruzagia izanda denarentzat, baita Klara Geywitz kantziler ordekoarentzat ere. SPD barneko hauteskundeetan 425.000 alderdi kideen % 54k parte hartu du.
Arreta guztia Scholz finantza ministroarengan dago orain jarrita. Gobernutik dimititzea erabakitzen badu, gobernu koalizioa amaitutzat emango da, nahiz eta hauteskunde berrietarako urte bete baino gehiago geratu.
SPDko buruzagi berrien mezu nagusiena gobernu koalizioa handiaren aurkakoa izan da. Uste dutenez, Merkelen itzalean egoteak kalte handia egin die sozialdemokratei Europako azken hauteskundeetan. Lehen aldia da, gainera, alderdian buruzagi bikoitza dagoena.
Beren eskaeren artean ondorengoak daude: gutxiengo soldata orduko 9tik 12 eurora igotzea. Aurrekontuetan aldaketa sakona ere eskatzen dute azpiegituretan inbertsoa handiagoak egin daitezen. Gizarte politika eta jarrera zehatzagoa klima aldaketaren aurka ere eskatzen dute
CDUk esan du dagoeneko ez dituela eskaera horiek onartzen.
Gobernu koalizioa amaitutzat ematen bada, Merkelek dimisioa aurkeztu beharko du edo konfiantza botoa eskatu. Gutxiengo gobernu bat zuzentzen jarraitzea edo hauteskundeak aurreratzea ere aukeren artean daude.
Oraingoz behintzat, SPDko buruzagi berriek ez dute amaitutzat eman gobernu koalizioa.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz