Macroni festa ozpindu zioten
Azkenean, Frantziako festa nazionala desitxuratuta geratu zen manifestatzaileen eta polizien arteko borrokengatik. Hain esanahi handiko eguna aukeratu zuen txaleko horien mugimenduak berriro kalera irten eta mugimenduari berari buruzko eztabaida astintzeko.
Frantziako presidenteak, Emmanuel Macronek, Festa Nazionala bere festa propio bihurtu nahi izan zuen. Atzerriko hainbat agintari gonbidatu zituen militarren desfilea ikustera; horien artean zeuden Merkel kantzilerra eta Herbeheretako, Belgikako eta Portugalgo lehen ministroak. Sanchez eta May ere gonbidatuta zeuden arren, ez ziren joan. Europako Esku-hartze Ekimenean parte hartzen ari diren herrialdeak omendu nahi zituen Macronek, atzerrian, baina, batik bat, Afrikan, misio zibil eta militarretan ari diren herrialdeak.
Europako liderra dela erakutsi nahi zuen Macronek, baina txaleko horiek gogoratu zioten Frantzia barrura ere begiratu behar duela, bertan, gizarte-gatazkak pilatzen ari baitira.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz