Animaliak
2022/11/30 - 22:16
Perun 5.500 pelikano inguru hil dira hegazti-gripearen ondorioz
Azken asteetan, hegazti-gripearen agerraldiak 5.500 hegazti ingururi eragin diela kalkulatzen da, eta zifra hori 13.000ra igotzen da, beste espezie batzuk zenbatuta. Peruk osasun-alerta ezarri du hegazti-gripearen agerraldiagatik.
2022/11/27 - 14:54
Euskadiko Hegazti Habiagileen lehen Atlasa, gurean diren txorien isla
Gure inguruan diren txorien espezieak 180 dira; ugarienak, txantxangorriak eta txolarreak, 300.000 bakoitzeko. Sei urteko lanaren ostean, Aranzadik prest du, Euskadiko hegazti habiagileen lehen Atlasa. Gure artean bizi diren txorien argazki finkoa. Hilabete gutxian denen eskura izango den tresna.
2022/11/26 - 19:07
Santurtziko Udalak kaka erraldoi bat jarri du kalean txakur-jabeak kontzientziatzeko
Txakur-kakak jasotzearen beharraz eta horiek udalerriko kalean eragin ditzaketen arazoaz ohartarazteko kanpaina da.
2022/11/21 - 12:00
Duela 17.000 urte ere bizi ziren etxeko txakurrak Euskadin
EHUko Giza Biologia Ebolutiboko taldeak data jarri ahal izan dio 'Canis lupus familiaris' delakoaren existentziari, Zestoan aurkitutako hezur bat oinarri hartuta.
2022/11/19 - 17:27
Zezenketak bai ala ez, eztabaida puri-purian da Ipar Euskal Herrian
Datorren astean Frantziako Asanblea Nazionalean zezenketak kentzeko lege proiektua bozkatu behar dute. Egun, frantziar Estatuko 9 departamentutan soilik dira legezkoak, tartean, Iparraldean. Gaur, Baionan, elkarretaratzeak izan dira, zezenketen aldekoenak nahiz kontrakoenak.
2022/11/13 - 20:34
Karrantzako auzokideak aztoratuta, otsoek ganaduari egindako erasoak areagotu direlako
Urtea hasi denetik, gutxienez 15 eraso pairatu dituzte Karrantzako baserritarrek. Irudietan ikus daitezke hiru otso, lurrean etzanda daukaten ardi bati erasoka.
2022/11/13 - 17:16
Laguardiako okindegiaren jabea, umorez: "Bigantxak sartzea debekatuta dagoela dioen kartela jarri dugu atean"
Laguardiako Torres okindegira atzo bigantxa batek egindako "bixita"ren bideoa birala egin da. Jabearekin, Marijoserekin egon da ETB eta nola izan zen kontatu du. Lasai egon omen zen bera. Izan ere, bigarren aldia zen bigantxa bat sartzen zitzaiela.
2022/11/13 - 10:07
Bigantxa bat okindegi bateko leihotik sartu da Guardian
Mahats-bilketaren amaiera ospatzeko Esker-Emate Egunaren jaia egiten ari zirela, betizu bat herriko denda batean sartu da eta kalte materialak eragin ditu barruan.
2022/11/06 - 15:52
Tona askoko baleak hil dira gure kostaldean azken urteetan, eta eztabaida piztu da zer egin gorpuekin
2005ean Bermeon hondoratutako balea 2 urteko epean ateratzeko asmoa zuen Udalak eta, 17 urte igarota, bertan jarraitzen du. Hondartuta gelditzen diren zetazeo handien lanek 100.000 eurorainoko kostua izan dezakete. Urtero 40 eta 50 itsas animalia artean gelditzen dira hondoratuta euskal kostaldean.
2022/11/06 - 15:12
Zezenketetara diru publikorik ez bideratzeko eskatu dute Iruñean
Salatu dutenez, Nafarroako udalek ia bi milioi euro gastatu dituzte entzierroak edo animalien zapalkuntzan oinarritutako bestelako ospakizunak egiteko.
2022/11/05 - 12:44
Zimitz marroi kirasduna Gipuzkoan ugaritzen ari dela ohartarazi dute, ziztatzen ez duen espezie inbaditzailea
Eraikinen arrailetan, etxeen eta autoen barruan edo hiriko zuhaitzen izerdia xurgatzen aurki daiteke.
2022/10/30 - 16:04
Katu kafetegiak modan jartzen hasi dira, eta Bilbon bat ireki dute
Jendea katuekin egotera joaten da, katuterapia praktikatzera, estres eta antsietate maila jaisten duelako. Momentuz etxerik ez duten zazpi katu daude Bilbokoan.
2022/10/20 - 15:19
Bizkaiko Aldundiak itxian hazitako hontz zuriak askatu ditu
Askatutako hiru txikiak Bizkaiko Animalia Basatiak Berreskuratzeko Zentroan osatu dira. Gabontza proiektuaren helburua hontz zurien populazioa indartzea da, eta jada 101 ale askatu dituzte.
2022/10/19 - 16:41
Bertoko erle beltza arriskuan dago, inportatutako arrazekin nahastearen ondorioz
Atzerritik inportatutako erle espezieen erruz, bertako arraza –erle beltza– galtzeko arriskuan dago. Horregatik, hibridatutako erleei muga jarri nahian dabiltza adituak.
2022/10/17 - 21:03
12 metroko balea batek Urdaibaiko Biosfera Erreserba bisitatu du
Balea konkorduna edo 'Yubarta', 12 metro luze ingurukoa, lurretik oso gertu ikusi zuten Urdaibaiko Biosfera Erreserban.
2022/10/14 - 13:10
Sai zuriaren txita-kopurua hirukoiztu egin da Bizkaian 12 urtean
Bizkaiko Foru Aldundiak nabarmendu duenez, azken hamarkadan "egoera negargarri bati buelta eman zaio" desagertzeko arriskuan dagoen hegaztiaren kasuan.
2022/10/13 - 19:10
Ornodunen populazioak % 69 murriztu dira 1970etik, WWFren arabera
Gobernuz kanpoko erakundeak, halaber, ohartarazi du biodibertsitateak larrialdi egoera bizi duela, 'Planeta Bizia' izeneko txostenean azalduta dagoen "murrizketa lazgarri" horrek egiaztatzen duenez.
2022/10/10 - 19:41
Eva Gorostola, albaitaria: ''Txertoak dira gaixotasun batzuei aurre egiteko modu bakarra''
Amorruaren aurkako txertoa derrigorrezkoa izango da txakurrentzat EAEn gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez. Eva Gorostola Abadiñoko Gure Kide klinikako langilearekin hitz egin du eitb.eus-ek. Prebentzioaren garrantziari buruz eta txerto ohikoenei buruz aritu da.
2022/10/10 - 16:01
Amorruaren aurkako txertoa derrigorrezkoa da txakurrentzat EAEn gaurtik aurrera
12 astetik gorako txakur guztiek jaso beharko dute txertoa.
2022/10/08 - 20:17
215 bale pilotu hil dira Zeelanda Berrian, irla batean lehorreratuta geratu ostean
Chathamn irletan jazo da. Bizirik aurkitutako baleak sakrifikatu behar izan dituzte, "sufrimendu gehiago saihesteko". Ezin izan dituzte flotarazi marrazoen erasoen arriskuagatik.