Animaliak
2024/10/11 - 20:22
WWFren ikerketa baten arabera, azken 50 urteetan biodibertsitatearen populazioak % 73 egin du behera
Ur gezako espezieen populazioa murriztu da gehien, eta lehorrekoa eta itsasokoa ondoren.
2024/09/25 - 22:22
Otsoaren babesa murriztearen alde agertu da Europar Batasuna
Estatu kide gehienak aldaketa horren alde agertu dira enbaxadoreen bilera batean. Espainiak eta Irlandak aurkako botoa eman dute, eta Eslovenia, Zipre, Malta eta Belgika abstenitu egin dira.
2024/09/23 - 22:10
PACMAk ''Tardes de soledad'' kentzeko eskatu du, eta Zinemaldiko zuzendariak filma ikusteko gonbitea egin die
Alderdi animalistak elkarretaratzea egin du Kursaal atarian, Albert Serraren tauromakiari buruzko pelikularen pase baten aurretik, eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria protestara hurbildu da.
2024/09/18 - 20:55
Txakurrek kalean egindako txiza garbitzea beharrezkoa izango da Bilbon
100-100.000 euroko isunak aurreikusten dira, egindako arau-haustearen larritasunaren arabera. Hala ere, alderdi politikoek zuzenketak aurkez diezazkiokete araudiari.
2024/09/16 - 20:59
Aralarren jaiotako lehen ugatza hegaldiak egiten hasi da
Araitz du izena eta Aralar ugatzaren bizitoki natural bilakatu dela erakusten du. Gipuzkoako Foru Aldundiak espezie hau berreskuratzeko egitasmoaren ondorio da.
2024/09/15 - 11:50
Ardiak Bardeara bidean jarri ditu Zarrakazteluko Transhumantziaren Jaiak
Pirinioetatik artaldeen etorrera ospatzen du Erdi Aroko tradizio honek, eta udazkenean eta neguan Bardean izango direla. Egun osorako jai egitaraua dute Zarrakaztelun: kalejira, azoka tradizionala eta musika, besteak beste.
2024/09/11 - 13:16
Foruzaingoa gizon bat ikertzen ari da Lodosan, animaliei tratu txarrak ematea leporatuta
Ikerketaren arabera, aipaturiko gizonak 35 txakur zituen osasun eta higiene egoera txarrean, horietatik 5 hilda eta beste 5 hilzorian.
2024/09/09 - 23:22
Mapatxeak ugaritzeak kezka eragiten du adituen artean
Maskota moduan iritsi ziren gurera, Estatu Batuetatik etorriak batik bat, eta orain gure basoetan hedatzeak kezkak ugaritu ditu. Mapatxeak espezie inbaditzailea dira, orain arte Karrantzan detektatu dena, baina orain Lekeition ere ikusi dira.
2024/08/26 - 14:48
Eltxo tigrearen hedapena zaintzen ari dira Euskadin, 50 udalerritan egindako laginketen bidez
Eltxo beltz eta txikia da. Batez ere egunez ibiltzen da eta, normalean, egunez heltzen du. Euskadin abian jarritako zaintza-programari esker, 2013tik 56 udalerritan hauteman ahal izan da eltxo tigre aleak. Herritarren laguntza funtsezkoa da espezie horren hedapena geldiarazteko.
2024/08/24 - 22:14
Tentsioa Vista Alegren, zezenketazaleen eta kontrakoen artean
Zezenketen aurkako dozenaka militantek protesta egin dute larunbatean Bilboko zezen-plazaren aurrean, "zezenei tratu txarrak ematea eta hiltzea" salatzeko. Tentsioak gora egin du plazara zihoazen zale batzuek aurre egin dietenean, zezenketen aurkakoak irainduz eta iseka eginez.
2024/08/24 - 19:46
Haiekin-ek astoen aurkako "tratu txarrak" salatu ditu, Zallan animalia horiekin egindako bi lasterketatan
Animalistek nabarmendu dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko animaliak babesteko Legea indarrean sartzearekin batera, "asto lasterketak debekatuta geratu ziren". Bi bideo eta hainbat argazki igorri dituzte salaketarekin batera, astoek jasaten dituzten "tratu txarrak" erakusten dituztenak.
2024/08/21 - 13:27
Hegaluzearen kostera urrira arte luzatu daiteke, arrantzaleek kuotaren erdia baino gutxiago agortu dutelako
Estatuari esleitutako hegaluzearen kuotaren % 41 arrantzatu dute aurten, abuztura arte. Prezioari dagokionez, 3,5 euroan saldu da kiloa batez beste.
2024/08/20 - 13:59
Donostiako Aquariumak hiru dortoka ureratu ditu berriro, sendatu ondoren
Aquiles, Pirata eta Portu, Caretta caretta espeziekoak, Donostiako portutik bi miliara ureratu dituzte. Apirila eta ekaina bitartean iritsi ziren Aquariumera indarrik gabe, elikatu gabe, deshidratatuta eta arnas aparatuko infekzioekin.
2024/08/18 - 12:55
Natura lehengoratzera behartzen duen Europako legea, indarrean
Neurriak onartzea EBko kideei dagokie, baina basoak birpopulatzea, basamortuak hezetzea eta ibaiak berezko ibilgura itzultzea aurreikusten da, besteak beste. Nekazariak beldur dira lege horrek sektoreari murrizketa handiak ezarriko ote dizkion.
2024/08/12 - 15:48
Bizkaiko golkoan marrazo zuriak aurkitzeko misioa du 'Ocearch' ontzi zientifiko estatubatuarrak
Aztiko, Valentziako Ozeanografikoko eta Kanaria Handiko Unibertsitateko zientzialariek osatutako talde bat lanean dabiltza, Mediterraneoko marrazo zuria arrisku kritikoan egonik, uste dutelako ohiko ibilbideak aldatu dituela eta Bizkaiko golkoko urak gurutzatzen hasi dela elikatzeko.
2024/07/22 - 22:00
Behi batek ihes egin eta Martuteneko industrialdean barrena ibili da, noraezean
Hiltegira eramaten ari zirela ihes egin du. Animaliak bi ordu eta erdi eman ditu enpresa-ingurunean, eta Ertzaintzak ehun langile inguru atera behar izan ditu eraikin batetik.
2024/07/21 - 12:54
300.000 txakur inguru abandonatzen dituzte urtero Espainiako Estatuan
Affinity Fundazioaren datuen arabera, abandonatutako txakurren erdiak bakarrik adoptatzen dituzte. Jaiotza-indizeek behera egiten dute urtetik urtera, eta maskoten kopuruak, berriz, gora. Hego Euskal Herrian, esaterako, haurrak baino txakur gehiago dago jada.
2024/07/20 - 19:20
Marka guztiak hautsi dituzte Cabarcenoko elefante afrikarrek
Santiago Barragan albaitarien koordinatzailearekin izan gara Cabarcenoko natura parkean. Izan ere, inon baino elefante afrikar gehiago jaio dira bertan; 24 azken 30 urteetan.
2024/07/19 - 19:20
Nola babes ditzakegu gure maskotak bero-bolada batean?
Espainiako Gobernuak etxeko animaliei bero-boladak eramangarriagoak egiteko gomendioz osatutako gida bat publikatu du.
2024/07/16 - 21:25
Lau karabela portuges ikusi dituzte Donostiako Sagues inguruan
15:30 aldera bi karabela portuges ikusi dira eta beste bi 16:30 inguruan, laurak Sagues inguruan.