ARRANTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hegaluzearen kostera urrira arte luzatu daiteke, arrantzaleek kuotaren erdia baino gutxiago agortu dutelako

Estatuari esleitutako hegaluzearen kuotaren % 41 arrantzatu dute aurten, abuztura arte. Prezioari dagokionez, 3,5 euroan saldu da kiloa batez beste.
Hegaluzea Pasaiako portuan, artxiboko irudi batean
Hegaluzea Pasaiako portuan, artxiboko irudi batean. EITB Media

Arrantzaleek hegaluzearen kuotaren % 41 arrantzatu dute aurten, abuztura arte, eta, ondorioz, zazpi urtean lehen aldiz, oso litekeena da kostera urrira arte luzatzea. Azken urteetan, abuztua amaieran edo iraila hasieran amaitu dute kanpaina.

Kofradia- Itsas Etxea egitasmoak jakinarazi duenez, abuztura arte 9.840 tona hegaluze porturatu dituzte Gipuzkoako portuetan (Getarian, Pasaian eta Hondarribian, nagusiki), iaz baino 4.000 tona gutxiago.

Estatu espainiarrak 24.495 tonako kuota du aurten, 2023an baino % 30,26 gehiago.

Kofradia-Itsas Etxetik adierazi dutenez, hegaluzearen aurtengo kanpaina "oso eskas hasi zen", baina "erritmoa berreskuratu" ostean "normaltasunez" garatzen ari da. 

Prezioari dagokionez, hegaluze kiloa aurreko urteetan baino merkeago saldu da lonjan: 3,57 euro, batez beste.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X