Osasun publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eltxo tigrearen hedapena zaintzen ari dira Euskadin, 50 udalerritan egindako laginketen bidez

20240826124631_tigre_
18:00 - 20:00
Eltxo tigrearen hedapena zaintzen ari dira Euskadin, 50 udalerritan egindako laginketen bidez
Eltxo beltz eta txikia da. Batez ere egunez ibiltzen da eta, normalean, egunez heltzen du. Euskadin abian jarritako zaintza-programari esker, 2013tik 56 udalerritan hauteman ahal izan da eltxo tigre aleak. Herritarren laguntza funtsezkoa da espezie horren hedapena geldiarazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haizeak eragindako kalteen ondorioz, Trapagarango igerileku estaliak aldi baterako itxi behar izan dituzte

Azken orduetako haize-bolada gogorren ondorioz, Trapagarango (Bizkaia) igerileku estalien itxieraren zati bat erori da, eta itxi egin behar izan dituzte, segurtasunagatik. Zerbitzuaren enpresa esleipendunak iragarri duenez, instalazioetako abonatuak doan joan ahal izango dira Portugalete eta Barakaldoko igerilekuetara, itxierak irauten duen bitartean. Uretako jarduerak eta ikastaroak etenda egongo dira instalazioa berriro ireki arte.

Gehiago ikusi