Aplikazioak
2019/03/13 - 11:25
Egunean Behin: galdera-erantzunen euskarazko joko berria, sakelako telefonorako
Egunean partida bakarra jokatzeko aukera ematen du. Erabiltzaileak 10 galdera erantzun behar ditu, ahal den azkarren. Geroz eta galdera zuzen gehiago erantzun, sari hobeak eskuratuko ditu.
2019/02/10 - 15:51
Aita Santuarekin batera sarean otoitz egin daiteke 'Click to pray' aplikazioari esker
Frantzisko Aita Santuarekin batera otoitz egiteko eta mezuak bidaltzeko aukera ematen app-a da 'Click to pray'. Milioi bat lagunek deskargatu dute aplikazioa dagoeneko.
2019/01/30 - 17:15
Quiron Gipuzkoak eta Bunt Planetek alzheimerra diagnostikatzeko 'app'-a aurkeztu dute
Etorkizunean gaixotasun hori jasateko arriskua neurtzen duen aplikazio berri hori euskaraz zein gaztelaniaz dago erabilgarri.
2018/11/21 - 21:12
mastodon.eus, euskaldunak batu eta mundura euskaraz salto egiteko doako sare soziala
Software librea erabiltzen duenez, komunitate bakoitzaren esku daude datuen kudeaketa, pribatutasuna, erabilera-arauak eta hizkuntza.
2018/09/19 - 11:37
Quiron Gipuzkoak eta Blun Planetek alzheimerra diagnostikatzeko 'app'-a sortu dute
'Alzheimerraren Semaforoa' aplikazioaren helburua da edozein pertsonak, "modu errazean eta minutu gutxitan", gaixotasun hori pairatzeko arriskua duen edo ez jakitea.
2018/09/06 - 22:07
Applek Shazam aplikazioa erosteko baimena eman du Bruselak
Konpainia estatubatuarrak abestiak antzemateko aplikazioa erosteak Europar Batasuneko lehiakideengan eragin negatiborik izango ez duela ondorioztatu du Europako Batzordeak.
2018/08/02 - 13:02
Sexu erasoak berehala salatzeko aplikazioa eskura egongo da Bilboko Aste Nagusian
EraStop 'app'ari esker, botoi bakar bat sakatuta, Udaltzaingoa ohartarazi ahalko du biktimak, eta laguntzera joango zaizkio agenteak, dagoen lekura.
2018/07/22 - 22:00
Ibilbide osasuntsuak ezagutarazteko erreminta garatu du Bizkaiko Aldundiak
'Kolesterolaren Ibilbideak' du izena, ordenagailu zein sakelakoetan erabil daiteke, eta bide horien eskaintza zabala ematen du, argibide guztiekin.
2018/07/19 - 17:13
Eraso matxistak ekiditeko aplikazio mugikor bat probatuko dute Bilboko Aste Nagusian
Sakelako telefonoan botoi bat sakatzea nahikoa izango da Udaltzaingoa ohartarazteko. Aplikazioa datorren abuztuan egongo da eskuragarri.
2018/07/04 - 22:00
Aplikazio batek sanferminetako eraso sexistak salatzeko aukera emango du
Iruñeko Udalak mugikorretarako 'EraStop' doako aplikazioa aurkeztu du. Botoi bat sakatuta alerta sistema horrek biktimaren kokalekua atzeman eta udaltzaingoa ohartaraziko du.
2018/07/04 - 14:43
EraStop, sanferminetan eraso sexistak berehala salatzeko aplikazioa
Emakumeek erasoa jasaten ari direla salatu ahalko dute, baita horren lekukoek ere. Etxera heltzeko laguntza birtuala ere eskatu ahalko da. App-ak biktima geolokalizatu eta baliabideak bideratuko ditu.
2018/05/20 - 22:35
Bihotzekoak eman eta laguntzeko pertsonak aurkitzeko aplikazioa, Iparralden
Masaje kardiakorik izan ezean, minutuko % 10 jaisten da biziraupen tasa. Automatikoki 500 metrora dauden pertsonak agertzen dira mapan, eta mezua bidaltzen diete, larrialdia non dagoen adierazteko.
2018/04/18 - 15:26
SOS-Deiaken APP berriak entzumen arazoak dituztenekin komunikatzea ahalbidetuko du
Android eta iOS sistemetarako eskuragarri dago, gaurtik, doan. Besteak beste, Euskal Gorrak elkartearekin elkarlanean egin dute aplikazioa.
2018/04/09 - 10:49
Facebook erabiltzen diren aplikazioen eta ikus daitezkeen datuen berri ematen hasi da
Mark Zuckerberg Facebookeko kontseilari delegatuak agerraldiak egingo ditu astearte eta asteazken honetan AEBko Kongresuaren zenbait batzordetan.
2018/01/05 - 17:55
'Bilbao Now', hiriko eskaintza nahieran ematen duen app-a
Aplikazioak unean uneko informazioa ematen du, erabiltzailearen kokapena kontuan hartuta.
2018/01/04 - 21:55
Donostiako bazterrak bistaratu eta neurtzeko aplikazioa, martxan
Horrela, aplikazioari esker, posible da 100.000 irudi esferiko eta hiru dimentsiotan neurtutako 3.500 milioz osatutako puntu hodeia kontsultatzea.
2017/12/29 - 01:11
Bertsolari Txapelketa, Korrika eta Euskalmojiak, aurtengo ikusienak eitb.eus atarian
Milaka euskaldun batzen dituzten bi ekimenen inguruko edukiak eta "emotikono euskaldunak" eskeintzen dituen app-a izan dira EiTBko atarian albisterik ikusienak.
2017/12/18 - 14:20
Euskal Herriko eta Pirinioetako mendiak, mendiko aplikazio berri batean
Euskal Herriko mendiak eta Pirinioak klik bakar batean gure mugikorrean. Sua argitaletxeak aplikazio bat aurkeztu du gaur bertan, inguruko mendi eta ibilbideak 3 dimentsiotan eskuratzeko.
2017/12/15 - 15:26
'Bortxa' telefonoak ordezkatzeko aplikazio bat ari da garatzen Ertzaintza
Egun, 942 emakumek erabiltzen dute telefono hori; genero-indarkeriaren biktimei babes handiagoa ematea xede, haien mugikorrari atxikitzeko aplikazio berria ari dira prestatzen.
2017/11/30 - 12:39
Bilbok eraso matxisten aurkako aplikazioa garatuko du
Herrialde osoan zabaltzea espero dute udal taldeek. Aplikazioa lotura zuzena izango du Udaltzaingoarekin, eta geolokalizazioa aktibatuko zaio erabiltzaileari.