Quiron Gipuzkoak eta Blun Planetek alzheimerra diagnostikatzeko 'app'-a sortu dute
Alzheimerraren diagnostiko goiztiarra errazte aldera, telefono mugikorretarako aplikazio bat garatu dute Quiron Salud-Policlinica Gipuzkoak eta Bunt Planet teknologia enpresa donostiarrak. 'Alzheimerraren Semaforoa' proiektuak helburu du edozein pertsonak, "modu errazean eta minutu gutxitan", gaixotasun hori pairatzeko arriskua duen edo ez jakitea.
Quiron Salud-Policlinica Gipuzkoan Parkinson eta Alzheimer Terapia Aurreratuen Programaren zuzendari den Gurutz Linazasorok eta Raul Jimeno Blun Planet enpresako ingeniariak aurkeztu dute aplikazioa, Donostian emandako prentsaurrekoan. Bertan, 'app' horrek semaforo baten funtzionamendu bera daukala azaldu dute: kolore berdea, horia eta gorria erabiltzen ditu. Horrekin, etorkizunean aipatu gaixotasuna izateko arriskurik duen ala ez jakin dezake erabiltzaileak.
Ildo horretan, Linazasorok nabarmendu du alzheimerra saihesteko garrantzitsua dela "bizimodu osasungarria" eramatea, baita tentsio arteriala neurtzea, tabakorik eta alkoholik ez kontsumitzea, dieta osasuntsua egitea eta kirola praktikatzea ere.
Halaber, "bakardadea, obesitatea eta kolesterola ekiditea" gomendatu du, alzheimerraren jatorrian parte hartu dezaketen faktoreak direla iritzita. Horrekin lotuta eta irailaren 21ean Alzheimerraren Nazioarteko Eguna denez, Gipuzkoako Poliklinikan, Donostian, hitzaldia emango du egun horretan Linazasoro neurologoak.
Munduan 47 milioi lagunek pairatzen dute alzheimerra, eta lau segundotik behin kasu berri bat diagnostikatzen dute. Gainera, aurreikusitakoaren arabera, 2040an 100 milioi pertsonak pairatuko dute. Urtean 25.000 euroko kostua dauka gaitzak gaixo dagoen pertsona bakoitzeko, eta 2015ean, mundu mailan, 818 bilioi dolarreko gastua ekarri zuen alzheimerrak, hots, barne-produktu gordinaren % 1.
"Horrekin esan nahi dugu, AEBn soilik, trilioi bat dolarrek gastua ekarriko lukeela gaixotasunak 2050erako", azpimarratu du. Gipuzkoan, gaur-gaurkoz, 10.000 lagunek dute gaitza.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko