EraStop, sanferminetan eraso sexistak berehala salatzeko aplikazioa
Iruñeko Udalak EraStop sakelakoetarako aplikazioa (app-a) sortu du sanferminetan suerta daitezkeen sexu erasoak berehala salatzeko, botoi bat bakarrik sakatuta. Alerta sistema horrek biktimaren kokalekua atzeman eta Iruñeko Udaltzaingoa ohartaraziko du, poliziak baliabideak bidera ditzan.
Itziar Gomez Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako zinegotziak aurkeztu du app-a, Xabier Ibañez arloko zuzendaria eta Mikel Goñi MRSystem aplikazioa garatu duen enpresako gerentea ondoan zituela.
Gomezen hitzetan, erreminta "erraza" da, eta Iruñeko Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea ahalbideratzen du, deirik egin gabe. "Urduritasun egoera batean ezin duzu azaldu non zauden, norekin edo zer ari da gertatzen. Berehalakoa da, botoia sakatu eta biktima geolokalizatzen du eta baliabideak bideratzen ditu".
Jaietarako prestatu badute ere, aplikazioa urte guztian egongo da erabilgarri. Hiru botoi ditu: 'Erasoa jasaten ari naiz', 'Erasoa salatu' eta 'Lagundu nazazu modua'. Lehenengoa sakatuta, Udaltzaingoari berehalako abisua helduko zaio, biktima geolokalizatu eta gertuen dauden agenteak bidaliko dituzte leku horretara.
'Erasoa salatu' sakatuta, edozein eraso matxista salatu ahalko dute horren lekuko izan direnek; kasu honetan ere Udaltzaingoarekin hartu-eman zuzena izango dute salatzaileek. Azken aukerak, 'Lagundu nazazu modua'k, telefonoaren agendan daudenen artean pertsona bat edo batzuk aukeratzeko modua ematen du, etxerainoko bidean "birtualki laguntzeko".
Geolokalizazioaren bitartez, emakumea dagoen tokian kokatzen du eta, horrela, etxera ondo heldu den egiaztatu ahalko du bere "laguntzaileak". Edozein gorabehera atzemanez gero, laguntzailea edo emakumea Udaltzaingoarekin harremanetan jarri ahalko da.
@pamplonairunaPM quiere estar más cerca de ti
tienes una aplicación que te ayudará a sentirte más segura
“AgreStop/EraStop”
Sólo tienes que descargártela
Ojala que nunca tengas que usarla porque #NoesNo pic.twitter.com/8XdmutXEsF
— Policia Municipal Udaltzaingoa 092 (@PamplonaIrunaPM) 4 de julio de 2018
Erasoa salatuz gero, abisua indargabetzeko aukera izango du emakumeak, aplikazioa instalatzeko orduan eskatutako PIN kodea sartuz. Izan ere, erasoa jasaten ari dela salatuz gero, erabiltzailearen sakelakoa blokeatuta geratuko da, eta erasotzaileak ezingo du abisua bertan behera utzi (emakumeak bakarrik kendu ahal izango du, PIN zenbakia sartuta).
Beste herri/hiri batzuetara zabaltzeko aukera
Zinegotziak "erantzukizunez" jokatzeko deia egin die herritarrei, botoiak sakatuz gero Udaltzaingoa martxan jartzen delako.
Argitu duenez, asmoa da aplikazio hori beste hiri/herri batzuetan ere erabilgarri izatea.
Kazetarien galderei erantzunez, Gomezek azaldu du berez eraso matxistak salatzeko prestatuta dagoela aplikazioa, baina "mota guztietako" erasoak jakinarazi ahal direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta hezkuntza sistemarekiko konfiantza aldarrikatu ditu Pedrosak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarrak tarteko.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".