SOS-Deiaken APP berriak entzumen arazoak dituztenekin komunikatzea ahalbidetuko du
Eusko Jaurlaritzaren 112-SOS Deiak larrialdi zerbitzuak APP berria du gaurtik, eta doan jaits daiteke Android eta iOS sistemetarako aplikazioa. Euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen du informazioa, eta, besteak beste, entzuteko eta hitz egiteko arazoak dituzten pertsonekin komunikatzea ahalbidetuko du. Gainera, deia egiten duen pertsonaren kokapena automatikoki aurki dezake APP berriak.
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aurkeztu du aplikazio berria, gaur goizean, Larrialdietarako Koordinazio Zentroan, Txurdinagan. Horren hitzetan, APP berria "irisgarria da telefonoz komunikatzerik ez duten pertsonentzat eta gainerako herritar guztientzat".
Sailburuaren arabera, bi dira aplikazioaren nobedade nagusiak; batetik, entzuteko edo hitz egiteko arazoak dituzten pertsonekin komunikatzea ahalbidetuko du, horretarako prestatuko grafiko eta txat berezien bidez, eta, bestetik, aktibatuta egonez gero, deia egin orduko bidaltzen du GPS seinalea APPak, eta, horri esker, automatikoki deia egin duen pertsonaren kokapen zehatza jakingo da. "Bereziki, trafiko-istripuetan eta mendiko bilaketa-lanetan oso erabilgarria izango da", esan du Beltran de Herediak.
"Larrialdietako APP berria jaisten dutenek GPS sistemaren bitartez lokalizatzeko aukera aktiba dezakete, eta datu medikoak ere eman ditzakete (alergiak, gaixotasun kronikoak, hartutako botikak, eta abar). Hala, zerbitzua eraginkorragoa izan daiteke osasun-larrialdiei erantzun behar izaten zaienean. Gainera, pertsona batek larrialdi-abisua bidaltzen digunean, berak nahi duen pertsonari deitzeko harremanetarako zenbaki bat gehitzeko aukera ere emango zaio", adierazi du sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotan, muturreko beroagatik
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak "ezin direla zehaztu presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gizon bat hil da Sopuertan, trafiko istripuz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.