Sexu erasoak berehala salatzeko aplikazioa eskura egongo da Bilboko Aste Nagusian
Iruñeko Udalak sanferminetan egin zuen bezala, Bilboko Udalak Aste Nagusian sexu erasoak berehala salatzeko aplikazioa jarriko du emakumeen esku: EraStop.
App hori eskuragarri dago jada Android eta iOS sistemetarako. Sistemak erabiltzailea geolokalizatzen du, eta horrek erasoa salatu nahi badu, botoi bat sakatuta, deirik egin gabe, Bilboko Udaltzaingoa ohartarazi ahalko du. Gertuen dauden agenteak bertaratuko dira, hari laguntzera.
'Erasoa jasaten ari naiz' botoiaz gain, beste bi ditu aplikazioak: 'Erasoa salatu' eta 'Lagundu nazazu modua'. Lehengo horren bidez, edozein eraso matxista salatu ahalko dute horren lekuko izan direnek; kasu horretan ere, Udaltzaingoarekin harreman zuzena izango dute salatzaileek. Beste aukerak ('Lagundu nazazu modua') telefonoaren agendan daudenen artean pertsona bat edo batzuk aukeratzeko modua ematen du, etxerainoko bidean "birtualki laguntzeko".
Geolokalizazioaren bitartez, emakumea dagoen tokian kokatzen du eta, horrela, etxera ondo heldu den egiaztatu ahalko du bere "laguntzaileak". Gorabeherarik atzemanez gero, laguntzailea edo emakumea bera Udaltzaingoarekin harremanetan jarri ahalko da.
Indarkeria matxistaren biktimek eta Bilboko emakumeen elkarteek probatu dute aplikazioa azken hilabeteotan.
Jaiez harago
Bilboko Udalak ohar batean azaldu duenez, euren asmoa "urte guztian erabilgarri izatea da". Hala, Aste Nagusia amaitutakoan, aplikazioaren "emaitzak eta funtzionalitatea" aztertuko dituzte, eta hobekuntzak proposatuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu da hirugarren larunbatez Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean