Arabako Errioxa
2021/08/14 - 12:09
40 gradutik gorako tenperaturak izango dira Nafarroan eta 37raino helduko dira Arabako hegoaldean
Gaur abisu horia izango da indarrean Euskadin, 12:00etatik 18:00etara. Horrez gain, tenperatura altuengatik baso-suteen arrisku handia izango da Araban.
2021/06/15 - 12:16
Horrelakoa izan zen atzo Arabako Errioxan bota zuen txingorra
Atzo, 17:00ak aldera, ekaitza Arabako Errioxara iritsi zen. Haizea, ura eta txingorra bota zituen Lapuebla de Labarcan eta Labrazan.
2021/06/15 - 12:10
Euriak eta txingorrak arazoak eragin dituzte berriro Arabako Errioxan
Metro koadroko 30 litro pilatu dira Lapuebla de Labarca inguruan. Mahastiak urpean gelditu dira, eta haize gogorrak ere kalteak eragin ditu.
2021/06/11 - 22:33
Ekaitzek Arabar Errioxan egindako kaltea 1,3 milioi eurokoa izan da
Oiongo eta Ekorako mahastizainei eragin zien bereziki.
2021/06/04 - 18:56
Kazkabarrak eta euriak ehunka hektarea mahasti kaltetu ditu Arabako Errioxan
Urak lur asko eraman du, eta bide eta azpiegiturei eragin die, bai espalderei, bai tantaka ureztatzeko instalazioei, eta uharrak eta behealdeko eremuak urez beteta utzi ditu.
2021/06/04 - 16:42
Ekaitzak Arabako Errioxako mahastietan kalte handiak eragin ditu
Mendebaldetik sartu zen ekaitza eta gogor astindu du Arabako Errioxa. Atzo arratsaldean hasi eta goizaldera arte, ia ez da etenik egon.
2021/06/04 - 10:34
Euriak eta kazkabarrak kalteak eragin dituzte Arabako Errioxan
Azken orduetako euriteek eta txingorrak kalteak eragin dituzte Arabako Errioxako mahastietan. Errepide zati batzuk ere urpean geratu dira (Oscar Korresen irudiak).
2021/05/10 - 23:20
Osasun Sailak proba diagnostikoak egingo dizkie sasoikako langileei
Sektorearen jarraipenari esklusiboki bideratutako arakatzaile-talde bat isolatze-neurri aproposak betearazteaz ere arduratuko da.
2021/04/17 - 22:49
Logroñon eraildako janari banatzailearen familiari elkartasuna adierazi diote Oionen
Isamen familiari babesa erakutsi nahi izan diote Oiongo bizilagunek, horregatik mila lagun inguruk elkarretaratzea egin dute, hilketa krudela salatzeko.
2021/04/15 - 16:51
Arabako Errioxako mahastizainek su txikiak erabiltzen dituzte izotzari aurre egiteko
Tentsio handiko gauak izaten ari dire Arabako Errioxan. Batez ere, San Prudentzio eguneko ilargi betearekin etorri daitekeen izotzaren beldur dira.
2021/03/20 - 15:24
Barnealdeko xarmak erakarri ditu kostaldekoak
Arabako Errioxako herriak jendez bete dira, batzuk egun pasa eta beste batzuk zubi osorako. Upategietan nabaritu dute gorakada, askotan bisita-ordu guztiak hartuta dauzkate.
2021/02/19 - 16:03
Neiker ardoaren kalitateari nola eutsi aztertzen ari da klima-aldaketaren aurrean
Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea mahatsondoaren biodibertsitatea, ongarritzea eta landare-estalkien erabilera ikertzen dituen ikerketaren koordinatzailea da.
2020/11/15 - 15:43
Ostalaritzaren itxieraren domino efektua ari dira jasaten upategiak
Tabernak eta jatetxeak itxita, ardoa saldu ezinik daude Arabako Errioxako upategiak. Oso kezkatuta daude ostalaritzaren itxierak egiten dien kaltearengatik.
2020/11/11 - 16:03
Pertsona bat larri zauritu da Oiongo enpresa kimiko batean izandako sutean
Sutea gaur eguerdian piztu da Oiongo "El Puntido" industrialdeko enpresa kimiko batean. Industrialdeaerabat hustu dute (Arabar Errioxa / Rioja Alavesaren bideoa).
2020/10/13 - 15:40
Lapuebla de Labarcan gertatutako azken lan istripua salatu dute sindikatuek
56 eta 53 urteko bi langile hil ziren joan den astean Lapuebla de Labarcan, mahats biltegi batean erorita.
2020/10/08 - 23:32
3 dolu-egun Lapuebla de Labarcan, alkate ohiaren eta haren lehengusuaren omenez
Maite Cordoba alkateak jakitera eman duenez, ostegun honetako arratsaldeko lehen orduan ezohiko osoko bilkura egin dute, eta aho batez erabaki dute hiru dolu egun ezartzea udalerrian.
2020/10/08 - 00:32
Lapuebla de Labarcako alkate ohia eta haren senide bat hil dira, lan istripuan
Lapuebla de Labarcako upategi batean, mahatsa biltzeko depositu batean erori da bietako bat. Bigarrena ere bertan jausi da, lankidea erreskatatzen saiatu denean.
2020/10/04 - 17:31
Gizon bat atxilotu dute Mañuetan, beste bati buruan aizkorakada emateagatik
Biek eztabaida beroa izan zuten larunbatean. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, buruan zauria zuelako.
2020/09/22 - 11:34
Arabako Aldundiaren esku dagoen garraioa doakoa da gaur
Autorik Gabeko Europako Eguna ospatzeko, Foru Aldundiak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du ibilgailu partikularraren alternatiba gisa.
2020/09/17 - 17:17
Hasi da mahats-bilketa Arabako Errioxan
Kezkatuta daude mahatsak izan dezakeen prezioarekin. Salneurria ez jaisteko, merezitakoa ordaintzeko eskatu die enpresa handiei Aarabako Ahaldun Nagusiak.