Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

40 gradutik gorako tenperaturak izango dira Nafarroan eta 37raino helduko dira Arabako hegoaldean

Gaur abisu horia izango da indarrean Euskadin, 12:00etatik 18:00etara. Horrez gain, tenperatura altuengatik baso-suteen arrisku handia izango da Araban.
Pertsona bat kalean bere burua freskatzen. Artxibo irudia: EFE.
Pertsona bat kalean bere burua freskatzen. Artxibo irudia: EFE.

Nafarroak hiru egun daramatza itolarrian, 40 ºC inguruko maximoekin. Aemet Espainiako Estatuko Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, beroaldiak jarraituko du, baina gaur beste koska bat egingo dute gora tenperaturek, 40 ºC-ren langa igarota.

Foru Erkidegoan, hain zuzen, alerta laranja ezarriko dute. Pirinioetan 38 ºC-ko maximoak espero dira, eta 40 ºC-koak, berriz, Nafarroako erdialdean eta Erriberan. Dena dela, ez dute baztertu 41-42 ºC-ko tenperaturak ere erregistratzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), abisu horia egongo da indarrean muturreko tenperatura altuengatik, baina Arabari bakarrik eragingo dio (Aiaraldea ez beste eskualdeei). Euskalmeten iragarpenaren arabera, maximoak 35 ºC-ra hel daitezke 12:00etatik 18:00etara iragate eremuan (Arabako Lautada) eta 37 ºC-ra Ebro ondoko eskualdean (Arabako Errioxa).

Horrez gain, tenperatura altuagatik, hezetasun erlatibo baxuagatik eta haize biziagatik, baso-suteen arriskua handia izango da bi eremu horietan. Hala, abisu horia ezarriko da sute arriskuagatik 12:00etatik 20:00etara.

Meteofrancek ez du abisurik ezarri Ipar Euskal Herrirako.

Zure interesekoa izan daiteke: Bero-boladei aurre egiteko gomendioak

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X