Arabako Errioxa
2022/07/27 - 22:55
Euskal Herriko baratze eta mahastiak tenperatura altuen eta euri faltaren ondorioak nabaritzen ari dira
Ibarra baserriko Jon Bastantek dio otsailetik nabari dutela urtea bero doala. Uda sasoiko barazkiek hezetasuna behar dute. Lehor dira Arabako Errioxako mahastiak ere. Uzta aurreratuta zetorren, baina beroak mahats aleen garapena kolpetik eten du.
2022/07/19 - 13:25
Baso suteak izateko arriskua handia da oraindik EAEn eta Nafarroan
Nafarroan alarma gorria dago ezarrita sua pizteko arriskua muturrekoa baita, eta ia Araba osoan alerta laranja dago indarrean, arrisku oso handiagatik. Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, abisupean daude. Sargori egingo du Arabako Errioxan eta Erriberan, 35-40 °C-ko maximoekin.
2022/07/08 - 15:20
"Arabako Mahastiek" baimena eskatu dute Espainian Errioxako ardoa euren jatorri-izenaz saltzeko
Europar Batasuna, bitartean, jatorri izen horretarako abala eskatzen duen espedientea ari da aztertzen. Eskabidea behin-behinekoa izango litzateke, Bruselak ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak eskatutakoari oniritzia ematen dion ala ez jakinarazi arte.
2022/06/18 - 13:21
Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eguerditik aurrera
Haizea bat-batean ipar-mendebaldera aldatuko da, eta Bizkaiko kostaldean nabarituko da tenperatura jaitsiera lehendabizi. Ondoren, ekialdera eta barnealdera hedatuko da aldaketa.
2022/06/05 - 17:08
Jendez gainezka Bastida Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 29. edizioan
Bastidan, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ari dira ospatzen milaka lagun igande honetan. Sei gunetan banatuta, egitarau zabal zabala dute bertaratu direnek. Baina gaurkoa aldarrikapenerako eguna ere bada.
2022/06/05 - 11:33
Eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunea izateko eskatu du EHIGEk
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioaren arabera, Bastidan egingo duten Euskal Eskola Publikoaren jaiak Arabako Errioxako ikastetxe publikoen errealitatea ikusarazteko balioko du, "hiriburuetatik urrun eta nekazal eremuan".
2022/05/19 - 19:29
Arabako Mahastiak sortzeko Errioxa jatorri-izena utzi nahi duten upategiak babestuko ditu Jaurlaritzak
Arantxa Tapia sailburuak adierazi duenez, Exekutiboak "egiteko aukera" emango die, baina erabaki "guztiz pribatu" bat dela erantsi du.
2022/04/24 - 20:03
Iturgaizek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "familia eta enpresariei pultsurik ez egiteko" eta zergak jaisteko
Euskadiko PPko liderrak salatu du "derrigorrezko nazionalismoa sektoreak sunsitzera eta konponbiderik ez bilatzera" eramaten ari dela.
2022/04/14 - 14:34
Ia pandemia aurretik adina bisitari dituzte Arabako Errioxako upategietan
Arabako Errioxan sektorea jarduna berreskuratzen ari dela diote. Upategietan pozik daude, garai latzen ondotik, aurreikuspenak onak direlako.
2022/04/07 - 16:45
Hirietatik kanpo ere Aste Santurako primerako aurreikuspenak
Hiriburuetatik kanpo ere aurreikuspen onak dituzte Aste Santurako. Egun gorrietan pandemiaren aurretiko egoerara itzultzea espero dute.
2022/02/25 - 12:44
Eltziegoko jazz altxorra erakutsi digu Vanessa Sanchezek
Arabako Errioxan, Eltziegoko udal liburutegiaren goialdean Juan Claudio Cifuentesen 10.000 binilo eta CD baino gehiagoko jazz bilduma dago, eta bertara eraman gaitu Vanessa Sanchezek "Walk On The Basque Side" tartean.
2022/01/18 - 12:26
Telmo Rodriguez-en "Yjar" ardoa, Bordeleko ardoen "La Place" sisteman sartu den estatuko lehen ardoa
2022/01/09 - 14:44
Luis Aldazabal Eltziegoko alkatea hil da
42 urte zituen, eta bihotzekoak jota hil da. Aurreko udal hauteskundeetan, Aldazabal Zieko-Bai alderdi independentearen zerrendaburua izan zen.
2021/11/29 - 21:40
Arabako Mahastiak erregistratzearen aurkako helegitea jarri du Errioxa Jatorri Izena Arautzeko Kontseiluak
Arautzeko Kontseiluaren iturriek azaldu dutenez, azaroaren 24an errekurtsoaren edukia zehaztu zuten, irailaren 10eko batzarrean adostu ondoren.
2021/11/25 - 19:43
EAJk Errioxa jatorri-izenaren inguruko proposamena atzera bota du, Ministerioarekin akordio bat itxi ondoren
"Giro hain zaratatsu eta toxiko honetatik at hitz egiten hasi ahal izatearekin pozik gaude", esan du Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak.
2021/11/21 - 22:06
Azaroa, olibaren sasoia Arabako Errioxan
Urte askoan olioa etxerako bakarrik egin ostean, merkaturatzeko lanean ari dira. Arabako olioa kalitate handikoa da, fruta zaporekoa, mingotxa eta min puntua duena.
2021/11/21 - 15:58
30.000 herritar zeuden deituta Arabako Kontzejuetako hauteskundeetan parte hartzera igande honetan
1.000 kargutik gora hautatu dituzte udalerrien azpitik dauden tokian tokiko erakunde hauetan kudeaketa lanak egiteko.
2021/10/14 - 17:23
80 milioi kilo mahats baino gehiago bildu dituzte jada Arabako Errioxan
Ramiro Gonzalezek, Arabako ahaldun nagusiak, fruituaren aurtengo kalitatea azpimarratu du eta mahastizainek bidezko prezioa kobratzea eskatu du berriro. Aldundiak kiloko 0,70 eta 0,80 euro artean ezartzen du mahatsa ekoizteko batez besteko kostua.
2021/10/10 - 16:27
Normaltasun berriaren zubian, mugimendu handia EAEko txoko turistikoenetan
Eguraldia lagun, jendetza etorri da Euskal Herrira eta ilara handiak sortu dira Guggenheim Museoan, besteak beste.
2021/10/08 - 16:55
56 urteko langile bat hil da Eltziegon, paletak garraiatzeko makina batek harrapatuta
11:30ean izan da ezbeharra Viñas Eguia upategian. Osalanek ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. Sinidkatuek elkarrertaratzea deitu dute datorren asteazkenerako prekarietatearen aurka protesta egiteko.