Arabako Foru Aldundia
2024/04/15 - 13:49
AHTak Erriberabeitian izango duen ibilbidea eta Miranda Ebrorekin lotura baztertu dute Arabako Batzar Nagusiek
EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Arabak mozio bat babestu dute, "ingurumenean, paisaian eta akustikan eragin neurrigabea" duen proiektuaren aurrean "alternatibak" eskatzeko.
2024/04/10 - 15:07
Hiru ahaldun nagusiek agur esan diote Ardanza lehendakariari
Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan dira gaur eguerdian.
2024/04/08 - 16:17
Badaezpadako espetxealdia 25 urteko gizon bati, Araban bi adingabe tuleladuni eraso egitea egotzita
Litekeena da martxoaren 15ean gertatu izana sexu-erasoa, zentrotik kanpo. Adingabeek beraiek eman diote Ertzaintzari ustezko erasotzailearen nortasuna eta bizilekua.
2024/04/08 - 09:58
Albiste izango dira: Gabarraren maniobrak, Rebeca Huaytaren hilketaren epaiketa eta errenta aitorpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/08 - 07:00
2023ko errenta-aitorpenaren proposamenak gaurtik onar daitezke Araban eta Gipuzkoan
Araban, gaurtik kontsultatu daiteke, eta onartu edo aldatu, eta Internet bidez edo aurrez aurre aurkez daiteke, hilaren 25era arte. Gipuzkoan, apirilaren 8tik aurrera onar daiteke proposamena, hilaren 11tik aurkeztu ahalko da Internet bidez, eta hilaren 16tik aurkeztu ahalko da errenta mekanizatua.
2024/04/04 - 15:25
Arabako Ogasunak 159 milioi euro itzuliko dizkie zergadunei, eta 119,2 milioi biltzea aurreikusi du
Bestalde, aurtengo kanpainan, 1978 baino lehen lan mutualitateetan kotizatu zuten 30.000 bat pentsiodunei kalkulatu die Ogasunak euren proposamena, Auzitegi Gorenaren 20/2024 ebazpena ezarrita.
2024/04/04 - 10:02
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren hasiera, Israelen erasoa GKEen aurka, eta 2023ko errenta kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/03 - 11:43
Zergadun batek artelanekin kitatu du Arabako Ogasunarekin zuen zor milioiduna
4,3 milioi euroko balioa duten 85 margolan eskuratu ditu Foru Ogasunak. Tartean daude Francisco de Goyaren edo Aurelio Artetaren maisulanak. Horietako batzuk Gasteizko Arte Ederren Museoan daude ikusgai, gainera.
2024/03/15 - 12:44
EAEko hiru ogasunek 1.284 milioi euro bildu zituzten ingurumen zergen bitartez 2022an, % 5,7 gutxiago
Euskal Autonomia Erkidegoko zerga guztien % 6,7 ingurumenari lotutakoak izan ziren 2022an, aurreko urtean baino puntu bat gutxiago.
2024/03/14 - 12:41
Errenta kanpaina apirilaren 8an hasi eta ekainaren 25ean amaituko da Araban
Zergadunek apirilaren 8tik aurrera onartu ahal izango dute aitorpen-proposamena "rentafacil" modalitatean. Aurrez aurreko arreta apirilaren 16an hasiko da.
2024/03/13 - 08:48
Zabalik da 2024ko Udalekuak ekimenean izena emateko epea, martxoaren 22ra arte
Hiru foru aldundiek elkarlanean antolatzen duten haur eta gazteentzako aisialdi programak 4.203 plaza eskainiko ditu aurten. Uztailean zehar, baserri eskolaz eta kirol eta kultura jarduerez gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek.
2024/03/12 - 16:08
Arabako Foru Aldundiak kontzeju bat desegin du bizilagunen arteko harreman txarragatik
Gineako kontzejuko bizilagunek eurek administrazio-batzarra desegiteko eskatu zuten, haien artean harreman txarra zegoelako.
2024/03/12 - 15:43
Arabako Foru Aldundiak martxoaren 20an itzuliko ditu lehen sektoreak aurreratutako BEZaren 10 milioi euro
Joan den astean, nekazaritzaren sektorearen protesten erdian, Aldundiak konpromisoa hartu zuen UAGA sindikatuarekin BEZaren itzulketa arintzeko, lurraldeko nekazarien erreklamazio nagusietako bat baitzen. Oraingoz, itzulketaren aurrerapena urte honetara mugatuko da.
2024/03/11 - 14:25
2024ko Udalekuak ekimenak 4.203 plaza eskainiko ditu, iaz baino 210 gehiago, uztailaren 1etik 29ra
Foru aldundiek 1.695 plaza eskainiko dituzte Araban, 1.498 Bizkaian eta 1.010 Gipuzkoan, 7 eta 13 urte bitarteko umeentzat.
2024/03/06 - 18:21
Arabako Aldundiak lehen sektoreak 2023an aurreratutako BEZa itzuliko du hil honetan
Nekazariek "aurrerapenak" ikusten dituzte beren eskaeretan, baina osteguneko traktororada mantendu dute.
2024/03/05 - 17:45
Dozenaka nekazarik Eusko Jaurlaritzaren egoitza inguratu dute euren traktoreekin
150 bat traktore atera dituzte kalera Arabako nekazariek, eta Lakuaraino eraman dute protesta, lehen sektorearen defentsan. Biharko eta etzirako ere mobilizazioak deitu dituzte. Neuri zehatzak eskatzen dizkiote Eusko Jaurlaritzari, tartean, 2023ko BEZaren itzulketa aurreratzea.
2024/03/02 - 11:04
"Azkenean hasi da martxoaren 3ko biktimen memorialaren sorkuntza"
Nerea Martinez Martxoak 3 elkartearen bozeramaileak eskerrak eman dizkie gasteiztarrei, horien "indarra" izan delako "administrazioak martxan jartzea lortu duena".
2024/02/27 - 21:15
1978 baino lehen Lan Mutualitateetan kotizatu zuten pentsiodunei % 25eko murrizketa aplikatuko die Arabak
Erabakia Auzitegi Gorenaren epai baten ondorio da, eta, oraingoz, 52.000 pentsiodun arabarri eragingo die. "Aldundiak ofizioz jardungo du pertsona horiekin, 2023ko datuak erantsiz", azaldu du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak.
2024/02/22 - 11:12
Zaintza sistema berri baterako konpromisoak adostu dituzte EAEko erakunde nagusiek
14 dira hartutako konpromisoak, eta horiek izango dira etorkizunean adostu nahiko luketen zainketen herri-itun baterako abiapuntua. Begirada datozen bi hamarkadetan jarrita, zaintza eredu berri bat eraiki nahi da, zaintzeko eskubidea, zainduarena zein zaintzaileena, ardatzean jarrita.
2024/02/15 - 11:43
Tapia: "Klima aldaketaren borrokak ezin gaitu eraman sektore denak desagerraraztera"
"Ez da gauza bera nekazaritza toki batean edo bestean egitea. Horregatik, garrantzitsua da Europatik datozen politikak egokitzea, alegia, tokian tokiko neurriak ezartzea", esan du.