Aranzadi Zientzia Elkartea
2024/04/04 - 15:34
Paco Etxeberriak Cuelgamuroseko laborategi forentsearen zirrikituak erakutsi dizkio Pedro Sanchezi
Pedro Sanchez Cuelgamuros Haranean izan da, familiek eskatutako frankismoaren 160 biktima desobiratzeko eta identifikatzeko egiten ari diren lanak bertatik bertara ezagutzeko.
2024/02/20 - 17:55
'Antiquity' aldizkariak Irulegiri buruzko ikerketa osoena argitaratu eta berritasunak ekarri ditu
Artikulua nazioarteko aldizkarian argitaratzeak bultzada berria eman dio ikerketa arkeologikoari eta Mattin Aiestaran Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoaren taldeak erabilitako metodologia "zorrotza" balioan jartzen du.
2024/02/10 - 10:00
Aranzadik eta Gipuzkoako Aldundiak errepresio frankista jasan zuten emakumeen bizipenak ekarri dituzte gogora
Ione Zuloaga historialariak zuzendutako ikerketan 1936 eta 1945 artean emakumeek pairatutako egoera desberdinak jaso dituzte.
2024/02/07 - 19:18
Artziko bainuetxe erromatarrak zabalik daude jendearentzat, hamar urteko indusketa lanen ondoren
Informazio-panelen eta eraikina 3Dn berreraikitzearen bidez, bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute K. a. I. mendetik.
2024/02/04 - 17:36
Gudari baten hezurrak hobitik atera dituzte Saibin (Abadiño), 2024 osoan jarraituko duen kanpaina hasieran
"Armada kolpistaren aurrean askatasunaren alde bizia eman zutenen sakrifizioa" goraipatu du Eusko Jaurlaritzak, eta omenaldirik onena gorpuak aurkitzea, identifikatzea eta familiei itzultzea dela adierazi du.
2024/02/04 - 14:30
Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkiak hobitik atera dituzte Saibi mendian, Abadiñon
Lehendakaria, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Gorka Urtaran Arabako Gizarte Politiken foru diputatua izan dira bertan. Prospekzio-lanek jarraitu egingo dute 2024an, gudalekua izan zenez, arrasto gehiago egon daitezkeelakoan.
2023/12/05 - 18:18
Gerra Zibilean hildako 20tik gora gudariren gorpuzkiak topatu dituzte Zornotzako hilerrian
Aranzadik desobiratze lanekin jarraituko du, eta horiek biktimen inguruko informazio gehiago ematea espero du. Melgosa sailburuak senideren bat inguru horretan hil zela sumatzen duten familiei eskatu die lagin genetikoa emateko, identifikazioa egin ahal izateko.
2023/11/23 - 20:31
Bilboko Zabalbideko babesleku antiaereoa, ikusgai
Aranzadi Zientzia Elkartearen lanari esker, Bilboko Udalak Gerra Zibilean babesleku antiaereo modura eraikitako tunel bat birtualki ikusteko aukera eskaintzen du gaurtik aurrera.
2023/11/15 - 09:03
Albiste izango dira: Sanchezen inbestidura saioa; Gaza, erasopean; eta Euskadi Literatura Sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/14 - 09:16
Albiste izango dira: Sanchezen inbestidura saioaren bezpera, urriko KPIa eta Irulegiko Eskua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/14 - 06:00
Urtebete da Irulegiko Eskua ezagutzera eman zenetik
Duela urtebete, Aranzadi Zientzia Elkarteak prentsaurrekoa antolatu zuen Gongorako Zarra Jauregian (Aranguren Ibarra) aurkikuntza iragartzeko. Euskal Herriko historiako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenaren berri izan genuen.
2023/11/03 - 09:15
Europako lehen gerra handia duela 5.000 urte izan zen, Guardian
"Scientific Reports" aldizkarian kaleratutako azterlan batek egiaztatu du uste zen baino 1.000 urte lehenago izan zela aurreneko gatazka handi hori. Arabako Errioxako aztarnategi batean aurkitutako hezurdurak aztertuta atera dute ondorioa. Aranzadiko hainbat kidek parte hartu dute ikerketan.
2023/10/06 - 16:38
Jaizkibel V mairubaratza berreskuratzeko lanak amaitu ditu Aranzadik
Jaizkibel V monumentua Jaizkibelgo estazio megalitikoaren zati bat da, eta indusketa eta zaharberritze lan handia egin da bertan 2018tik 2020ra. Hilobi honek 2.000-3.000 urte inguru ditu.
2023/09/14 - 21:52
Burdin Aroko herrixka batean inoiz ikusi gabeko harrizko eskailerak aurkitu dituzte Irulegiko aztarnategian
Irulegiko aztarnategiko herrixkaren kale nagusia induskatu du arkeologo talde batek uda honetan. Helburua Burdin Aroko herrixkaren hirigintza hobeto ezagutzea izan da.
2023/08/18 - 16:50
Manso de Zuñiga jauntxoarena eta XVII. mendeko fraileenak izan daitezken gorpuak aurkitu dituzte Lekeition
Urteak daramatzate Lekeitioko Garraitz irlan auzolanean bertako altxorrak azaleratzen. Indusketa horietan aurkikuntza berezia egin dute: hiru gorpuzki aurkitu dituzte.
2023/07/20 - 16:45
Aranzadik Zalduako aznarnategian aurkitutako azken objetuek erromatarrak lau mendez egon zirela berresten dute
Aurkikuntza gehiagoren berri eman du gaur Aranzadi elkarteak. Oraingo honetan, Auritz udalerritik kilometro gutxira dagoen Zalduako aztarnategian egindako indusketetan topatutakoak dira. Brontzezko objektuak eta estolderia zati bat daude tartean.
2023/06/19 - 19:19
Aranzadik Irulegiko indusketa arkeologikoa jarri du martxan
Arangurengo Irulegi mendiko Burdin Aroko herrixkan egingo dute indusketa, eraikin oso bat induskatzeko eta herri horren okupazio faseen ikerketan sakontzeko.
2023/06/19 - 16:52
Irulegiko indusketa arkeologikoa martxan da irailaren 17ra arte, ia 100 boluntariorekin
Irulegiko indusketa arkeologikoa berriro martxan da, eta aurten, gainera, inoiz baino luzeagoa izango da kanpaina. Hiru hilabete iraungo du, eta 100 boluntario arituko dira lanean. Irulegiko eskuak ikusmin handia sortu du, eta bisita gidatuak ere antolatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak.
2023/06/04 - 15:08
Fermin Leizaola etnografoak Euskal Herriko baserrietan bildutako landa-lanabesak Aldundiaren esku utzi ditu
Ez dira gutxi, 4.500 tresna guztira, eta Aranzadi Elkartearen laguntzarekin, katalogatzen ari dira orain, gero gordailura eramateko.
2023/05/08 - 16:00
Gerra Zibileko hainbat gudulariren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian
Aurkikuntzaren ondoren, hurrengo urratsa eremu osoa induskatzea izango da, lurperatze gehiago egon daitezkeen zantzuak ikusita.