Argazkigintza
2025/05/27 - 09:49
Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna aztergai Europan, Israelen erasoaldia Gazan eta Getxophoto 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/23 - 22:22
Sebastiao Salgado brasildarra, fotokazetaritzaren nazioarteko erreferentea, 81 urterekin zendu da
Minas Gerais estatuan jaio zen 1944an, eta mundu osoan egin zen ezagun, gatazkak eta gizateriaren drama nagusietako batzuk zuri-beltzean islatzen zituelako bere argazkietan.
2025/04/17 - 15:55
Gerrak haur gazatarrengan izan duen ondorioei buruzko argazki batek irabazi du World Press Photo globala
Irabazlearen irudia Gazako 9 urteko haur batena da. Israelek 2024ko martxoan egindako eraso batean bi besoak galdu zituen eta Dohara eraman zuten tratamendua jasotzeko.
2025/02/08 - 21:01
2025eko Goya Sarien alfonbra gorria
Espainiako Zinema Akademiaren Goya Sarien 39. edizioa hartu du Granadak larunbat honetan. Euskal zinemagintzak 33 izendapen izan ditu.
2024/12/27 - 10:59
Larunbatetik aurrera ekoitzitako gailu elektronikoek C motako USB ataka izango dute
Europako Parlamentuaren zuzentarauari jarraiki, sakelako telefono, tablet, argazki kamera digital, aurikular zein bideokontsolek izango dute kargagailu ataka unibertsala. Merkatua bateratzea eta zabor gutxiago sortzea du xede neurriak. Ordenagailu eramangarri eta erloju adimenduenei ez die eragingo.
2024/11/01 - 21:49
Erakusketa batek Donostiak XX. mendearen lehen erdian izan zuen bilakaera erakusten du
San Telmo Museoak XX. mendearen lehen erdiko Donostiako bizitza gogorarazten du Galarza Argazki Funtseko 140 argazkiren bidez. "Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma" erakusketa urtarrilaren 26ra arte egongo da ikusgai.
2024/10/17 - 21:29
Munduko fotokazetaritza lehiaketa garrantzitsuena Gasteizera itzuli da
Erakusketa batek 24 herrialdetako 30 argazkilari ingururen 140 irudi biltzen ditu Montehermoso Kulturgunean.
2024/10/17 - 18:12
Azpeitian ateratako argazki batek munduko drone bidezko argazkilaritza lehiaketa ospetsuena irabazi du
Alex Berasategik irabazi du lehen saria Sienako Drone Photography Awards lehiaketan, kirolen atalean.
2024/10/05 - 16:22
Airetik hartutako 2024ko argazkirik onenak
Airetik, drone bidez, hartutako 2024ko irudirik onenak saritu ditu Drone Photography Awards lehiaketak. Gozatu edizio honetako irabazleekin.
2024/06/04 - 17:01
Getxophoto ekainaren 6an hasiko da PLAY lelopean
Ostegunean hasiko da Getxophoto, irudiaren nazioarteko jaialdiaren edizio berria. Aurten 22 artistaren erakusketak antolatu dituzte. PLAY da aurtengo leloa, martxan jarri eta jolastera deituz.
2024/04/18 - 15:37
''Emakume palestinar bat ilobaren gorpua besarkatzen'' argazkiak irabazi du 2024ko World Press Photo saria
Epaimahaia "erabat hunkituta geratu da irudi honek ikusleengan eragiten duen gogoeta emozionalarekin". Irudian 36 urteko Inas Abu Maamar agertzen da, 5 urteko Saly ilobaren gorpua besarkatzen.
2024/04/18 - 14:07
Palestinako biktima zibilen mina, urteko argazki onena World Press Photon
Mohammed Salem argazki-kazetari palestinarrak "une boteretsu eta tristea, Gazan gertatzen ari zenaren sentsazio orokorra laburbiltzen duena", definitzen du argazkia.
2023/12/01 - 18:06
Chillida eta haren inguru artistikoa bilduko ditu San Telmo Museoak artistaren mendeurrenean
"Eduardo Chillida eta bere garaiko arteak. Elkarrizketa bat (1950-1970)" ekainean zabalduko da eta 2024an San Telmok izango duen aldi baterako erakusketarik garrantzitsuena izango da. Museoak ostiral honetan iragarri du datorren urteko programazioa.
2023/11/29 - 15:02
Isabel Azkarate donostiar argazkilariaren atzera begirako erakusketa paratu dute Artegunea aretoan
Lehen euskal emakume fotokazetaritzat hartua denaren 300 negatiboren kopiak bildu dituzte, artistak 1978 eta 2006 bitartean hartutakoak. Otsailaren 25era arte egongo da ikusgai.
2023/10/11 - 16:08
Ukrainako gerra da gaurtik Gasteizen ikusgai dagoen World Press Photo 2023 erakusketaren gai nagusietako bat
160 irudidun erakusketan, 2023ko World Press Photo saria ikus daiteke. Evgeniy Maloletka Associated Presseko argazkilari ukrainarrari eman zioten saria, iazko martxoaren 9an Mariupolen amatasunaren aurkako aireko erasoaren argazki batengatik.
2023/09/09 - 20:19
Biloba batek bere aitonari pandemian ateratako argazkia horma-irudi bihurtu da Nafarroan
93 urteko Miguelen argazkia Uharteko horma batean margotu dute. Gainera, covidagatik hildako pertsonei omenaldia ere da.
2023/08/23 - 16:59
Aitor Galbarriatu lankideak txosnetan aurkitu ditu 40 urte galduta egondako uholdeen argazkiak
18 urte zituen artean Aitorrek, eta egun batez hondamendiaren irudiak hartzen ibili zen. Duela 40 urte ateratako argazki haiek oparitu egin zituen, eta haien pista galdua zuen. Kasualitatez Bilboko Areatzan aurkitu ditu berriro egunotan.
2023/07/26 - 18:01
Argazki tourrak modan daude Europako hiriburuetan; Instagram momentua bilatzen dute turistek
Europako hiriburuetan, argazki tourrak modan jarri dira.Turistek argazkilari profesionalak kontratatzen dituzte euren bidaietako argazki bildumak egiteko. Gehienak gazteak dira, eta Instagramen eskegitzeko argazkiak eskatzen dituzte. Negozio milioiduna bihurtzen ari da.

2023/06/03 - 17:51
SIM txartelak erabiltzen ditu euskarri gisa Liz Hingley argazkilariak bere lanean
The SIM Project izena duen proposamena da GetxoPhotok bere lehen asteburuan aurkeztuko duen bilduma hau. Liz Hingley Erresuma Batuko artistak formatu txikian, SIM txartel baten tamainan eta lepoko gisa aurkezten ditu 30 argazkiak. Migratzaileen istorioak biltzen ditu horietan.

2023/05/26 - 11:26
Arabako espetxetik, Getxophotora
Getxoko irudi jaialdiak Arabako kartzelaren barruan argazkigintzan trebatzen diharduten hamalau presoetako lauren argazkiak aukeratu ditu, ekainaren 1etik 25era beste batzuekin batera Algortako saltokietan erakusteko.