Argazkigintza
2022/04/07 - 14:13
Kamloopseko Eskola indigenan hil ziren haurrei buruzko irudi batek irabazi du World Press Photo 2022 saria
Kanadan lurperatutako 215 haur indigenen aurkikuntza lazgarria islatzen duen Amber Bracken kanadarraren argazkia izan da aurtengo garailea.
2022/03/08 - 14:32
Gasteizko Montehermoso zentroak lehen euskal emakume argazkilaria omenduko du
Eulalia Abaituak egindako hamasei argazki hainbat euskal idazlek grabatutako beste horrenbeste audiorekin uztartzen dira apirilaren 24ra arte ikusgai egongo den erakusketan.
2022/02/19 - 21:48
Animaliak bai, baina aldarte, jarrera eta egoera gizatiarretan erakusten dituzten argazkiak
Animaliak protagonista dituen erakusketa dugu egunotan ikusgai Donostian.Baina ez edozein eratako animaliak,oso jarrera deigarrian dauden animaliak baizik. Askotariko aldarteak, lanbideak, egoerak topatuko ditugu haietan. Oso jarrera gizatiarrak ere bai. Ikusgarria benetan.Cristina Enean ikusgai
2022/02/09 - 10:23
Txuria eta beltza ukitu ahal izatea
Duela hamarkada bat baino gehiago sortu zuen Juan Torre argazkilariak "Ukitzeko irudiak" erakusketa. Horren prozesua azaldu digu, eta artea pertsona itsuei gerturatzeko erronkez ere aritu da.
2021/12/16 - 14:08
30 argazki, Donostiako Zinemaldiaren trantsizioa ikusteko
'Zinemaldia trantsizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985)' argazki erakusketa jarri dute Kutxa Kultur Plazan otsailaren 20ra arte.
2021/10/09 - 09:40
La Palmako sumendia eta Esne Bidea, euskal argazkilari baten irudi bikainean ikusgai
Kanarietan bizi den Imanol Zuaznabar argazkilariak magiaz betetako irudi bat argitaratu du sare sozialetan: sumendi bat eta gure galaxia. "Bizitza osoa" eman du horrelako argazki bat harrapatzeko aukeraren bila.
2021/09/11 - 16:21
Bolivar Arellano argazkilariak I-11ko hainbat irudi hartu zituen, duela 20 urte
Gogorrena, Amaia Uribe EITB Mediako kazetariari esan dionez, Dorre Bikietatik jauzi egin zuten pertsonen argazkiak hartzea izen zen.
2021/09/11 - 00:16
200 saiakera egin ditu Igor Cruchaga argazkilariak, tximistaren bi argazki lortzeko
Argazkilari profesionala da Igor Cruchaga. 10 urte daramatza kamera eskuan eta uda garaian, aisialdian tximistak ehizatzen aritzen da. Getxoko Galeako aparkalekutik, sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan tximisten bi argazki egin ditu.
2021/09/09 - 19:02
Gallery Delivery ekimena aurkeztu du GetxoPhoto jaialdiak
Bizikleta gidari batek etxez etxe banatuko ditu argazkiak Bizkaiko udalerriko argazki jaialdiaren performance honetan.
2021/09/04 - 17:56
''Fotollamada'' eta ''Wanawar wawa'' erakusketak ikusgai, Getxophoto 2021en
Andrea Muniain artista nafarraren eta River Claure argazkilari boliviarraren lanak ikus daitezke egunotan. Biak ala biak, ikusgarriak bezain aldarrikatzaileak.
2021/08/31 - 16:47
"Elkarbanatu" ideiaren inguruan, nazioarteko 22 artistaren lanak ikusgai daude Getxophoton irailaren 26ra arte
Teknologia berriek ezinbestean leku berezia dute Getxophoton. Izan ere, gaur egungo argazkilaritza nagusiki digitala da, sarritan telefono bidez egiten da eta internetez partekatu.
2021/08/31 - 16:15
"Elkarbanatu" lelopean, ekintzaz beteriko iraila eskainiko du Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak
Programatutako lehenengo proposamena ostegun honetan, irailaren 2an, estreinatuko da, 15:00etatik aurrera. Jaialdiko jarduera guztiak www.getxophoto.com webgunean kontsulta daitezke.
2021/07/13 - 18:45
Partekatze kontzeptua izango da Getxophoto jaialdiaren hurrengo edizioaren ardatza
Irailaren 2tik 26ra egingo dute Bizkaiko jaialdiaren hamabosgarren edizioa.
2021/06/15 - 18:16
Errefuxiatuen errealitate latzei beha, Zarauzko Photomuseumean
Andoni Lubaki, Diego Ibarra, Santi Palacios, Ricardo Garcia Vilanova, Javi Julio, Daniel Castro, Juantxo Egaña, Jesús Elosegui, Philippe Gaussot eta Arkaitz Saizen lanak, "Errefuxiatuak" erakusketan
2021/05/07 - 14:01
Kontzientzia sortzen duten argazkilariei gorazarre, Donostian
Okendo Kultur Etxeak gatazka belikoetan, hondamendi naturaletan edo erregimen autarkikoetan bizia arriskatzen duten argazkilaritzako profesionalei eskainitako erakusketa paratu du.
2021/04/25 - 17:41
Munduan barrena autokarabanan, argazkiaren bila
Eli Garmendia tolosarrak eta bere bikoteak hiru urte daramatzate lau gurpilen gainean bizitzen eta Europan zehar bidaiatzen. Argazkilariak dira, eta argazkien ezartzen dute euren norabidea.
2021/04/15 - 21:52
World Press Photo 2021
Banatu dituzte 2021eko Word Press Photo sariak, argazki kazetaritzaren sari nagusiak. Irabazlea, nola ez, koronabirusarekin lotutako argazki bat izan da, Mads Nissenena.
2021/04/15 - 17:16
Aitor Garmendia euskal argazkilariaren lana saritu dute World Press Photon
Ingurumen ataleko hirugarren saria eraman du “Inside the Spanish Pork Industry: The Pig Factory of Europe” bere sailak.
2021/03/11 - 12:06
Aitor Garmendia argazkilaria, World Press Photo sarietarako izendatuta
Euskal argazkilariak Espainiako txerri haztegietan egindako argazki sorta nazioarteko sariaren Ingurumen ataleko saria irabazteko aukeratuen artean dago.
2021/03/08 - 15:59
Eulalia Abaitua XX. mende hasierako argazkilariaren irudiak, Bizkaiko Batzar Nagusietan
Bilbon ikusgai daude Eulalia Abaitua Allende-Salazar argazkilari aitzindariak egindako 34 argazki. Arreta berezia eskaini zien emakumeei, eta erakusketa honetan baserri girokoak ageri dira.