Artea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Elkarbanatu" lelopean, ekintzaz beteriko iraila eskainiko du Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak

Programatutako lehenengo proposamena ostegun honetan, irailaren 2an, estreinatuko da, 15:00etatik aurrera. Jaialdiko jarduera guztiak www.getxophoto.com webgunean kontsulta daitezke.
Iragarkia
18:00 - 20:00
"Elkarbanatu" ideiaren inguruan, nazioarteko 22 artistaren lanak ikusgai daude Getxophoton irailaren 26ra arte

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdia asteburu honetan hasiko da, eta irailaren 26ra arteko programazioa izango du. Ostegun honetan, 15:30etatik aurrera, izango da programatutako lehen proposamena, nahiz eta jaialdiaren aurkezpen ofiziala ostiralean, 19:30etan, izan. Irailean zehar programatutako jarduera guztiak jaialdiaren webgunean kontsulta daitezke: www.getxophoto.com-en.

Artisten argazkiek udalerriko hiri-eremua hartu dute dagoeneko. Aurreikusitako partaidetza-jarduerek edukiera murriztua izango dute eta, beraz, horietarako izen-ematea eta abonua webgunearen bitartez egin eta eskatu beharko dira.

Getxophoton programatutako lehenengo proposamena "LOB-Lagunik onenak betiko" da. Ostegun honetan, irailaren 2an, estreinatuko da, 15:00etatik aurrea, Romo Kultur Etxean. Sortzen ari diren artista bisualen arteko topaketa da lana, eta hainbat eskolatako ikasleek elkar ezagutzeko, beren lanak partekatzeko eta elkarlanerako eta ezagutza trukatzeko sareak ehuntzeko aukera izango dute bertan.

Jaialdiaren aurkezpen ofiziala edo "Opening" delakoa, aldiz, ostiralean izango da, 19:30etan, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Horretan, Jon Uriarte jaialdiko komisarioak eta parte hartzen duten artistetako batzuek euren proposamen artistikoaren errepaso bisuala egingo dute.

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdian programatutako jarduera guztiak www.getxophoto.com webgunean kontsulta daitezke.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X