30 argazki, Donostiako Zinemaldiaren trantsizioa ikusteko
"Zinemaldia trantsizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985)" erakusketa gaur inauguratu dute Kutxa Kultur Plazan, Tabakalerako laugarren solairuan, Zinemaldiak, Kutxa Fundazioak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatuta.
Erakusketako 30 argazkiek erakusten dute zinema jaialdiak Espainiako Trantsizioko urteei nola aurre egin zien. "Zinemaldia 70. Historia posible guztiak" ikerketa proiektuko lantaldea da erakusketaren komisarioa; Pablo La Parra Pérez da zuzendaria.
1977tik aurrera, jaialdiak bere tradizio elitista hausteko lan egin zuen, antolatzaileek azaldu dutenez: "proiekzio eta solasaldiak langile auzo eta beste udalerrietara zabaldu zituen, pantailak Ivan Zulueta, Pedro Almodovar eta beste sortzaile berri batzuei ireki zitzaizkien…".
Erakusketa otsailaren 20ra arte egongo da zabalik, ordutegi honetan: 09:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera; 10:00etatik 22:00etara, larunbatetan; eta 10:00etatik 21:00etara, igandeetan.
Zure interesekoa izan daiteke
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da