Argentina
2022/09/03 - 14:15
Cristina Fernandez de Kirchner presidenteordearen lehenengo agerraldi publikoa, hilketa saiakeraren ostean
Bertan bildutako pertsonak agurtu ditu presidenteordeak. Atzo, 35 urteko gizonezko batek pistola bat jarri zuen Fernandezen burutik gertu eta tiro egin zuen, baina arma blokeatu egin zen.
2022/09/03 - 12:02
Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidenteordearen erasotzaileak deklaratzeari uko egin dio
Ikerketaren arabera, erasotzaileak, ezohiko arma bat izateagatik aurrekari penalak dituen 35 urteko brasildar batek, bere kabuz egin zuen atentatu saiakera.
2022/09/02 - 22:43
Milaka argentinar kalera irten dira Cristina Fernandez de Kirchnerri babesa helarazteko
Manifestazio jendetsuak egin dituzte Argentinan, presindenteordearen kontrako erasoa salatzeko. Alberto Fernandez presidenteak baieztatu duenez, hiltzeko asmoa zuen erasotzaileak.
2022/09/02 - 19:42
Fernandez Kirchnerrek hilketa saiakerari buruzko ikerketan deklaratu du
Argentinako presidenteordeaz gain, pistola batekin egindako erasoa ikusi zuten polizia agenteek eta jarraitzaileek ere epailearen aurrean hitz egin dute. Auzia "hilketa saiakera larriagotu” bezala ikertzen ari dira.
2022/09/02 - 11:57
Gizon batek Cristina Fernandez de Kirchnerren burura apuntatzen duen unea
Argentinako presidenteordea hiltzen saiatu den susmagarriaren pistola 380 kalibreko bost balaz kargatuta zegoen, baina oraindik ezagutzen ez den arrazoiren batengatik ez du tiro egin.
2022/09/02 - 10:17
Gizon bat atxilotu dute Cristina Fernandezi tiro egiten saiatzeagatik
Argentinako Gobernuak baieztatu duenez, atxilotua 35 urteko brasildarra da, eta aurrekariak ditu arma legez kanpo edukitzeagatik. Argentinako presidenteordea onik dago bere etxean.
2022/09/02 - 09:42
Gizon bat Argentinako presidenteordea erailtzen saiatu da
Erasotzailea atxilotu dute. Jatorri brasildarreko gizasemeak pistola bat jarri du Cristina Fernandez de Kirchner presidenteordearen burutik gertu, eta katua sakatu du, baina bost bala zituen arma blokeatu egin da.
2022/08/24 - 10:48
''Peronismoaren aurkako epaiketa'' baten biktima dela esan du Cristina Fernandezek
Fiskalak 12 urtez espetxeratu nahi du Cristina Fernandez eta politikoki inhabilitatu, presdiente zela Lazaro Baez erakuntza-enprsariari, 51 kontratu publiko nahieran ematea egotzita.
2022/08/23 - 18:02
Fiskaltzak 12 urteko kartzela zigorra ezarri nahi dio Argentinako lehendakariordeari ustelkeriagatik
Fiskaltzak legez kanpoko sare baten erantzuletzat jotzen du. Gobernua eta herrialdeko presidentea, berriz, Fernandezen alde daude.
2022/08/23 - 10:33
Argentinako Fiskaltzak 12 urteko kartzela-zigorra eta Cristina Fernandezen betiko inhabilitazioa eskatu ditu
Fiskaltzak legez kanpoko sare baten erantzuletzat jotzen du, obra publikoak emanez Estatuari iruzur egiteko. Ministerio Publikoaren kalkuluen arabera, 39 milioi euro baino gehiagoko iruzurra egin du sareak, eta Nestor Kirchner presidenteordearen senarra zena ere zipriztindu du eskandaluak.
2022/05/20 - 17:01
Euskara eta euskal kultura transmititzeko ezinbesteko tresna da EITB diasporan
Aspaldi egin zuen EITBk diasporan egoteko apustua. 1996an Ameriketara iritsi zen Galeuscaren bitartez. Ondoren, ETBSat eta Canal Vasco iritsi ziren Amerika eta Europa osora eta gaur egun EITB Basque da gure nazioarteko kanala.
2022/03/01 - 16:39
Martxoak 3 elkarteak eta CEAQUAk justizia lortzeko eta inpunitatearen aurka borrokan jarraitzea eskatu dute
Jacinto Lara Argentinako Kereilaren abokatuak ziurtatu du Martin Villaren kontrako prozesua ez dela artxibatu eta ez dela artxibatuko. Martxoak 3 elkarteak babesa eskertu du, eta 46. urteurreneko jardueratan parte hartzera deitu du.
2022/02/21 - 09:54
Argentinak nazioarteko laguntza eskatu du Corrientes probintziako suteak itzaltzeko
Azken orduotako euriteek zertxobait arindu dute Corrientes probintzian bizi den egoera. Suteak hain handiak direnez, Argentinak Brasil, AEB eta Boliviari laguntza eskatu die sugarrak itzaltzeko baliabide gehiago izateko.
2022/01/31 - 12:11
Albertina Carri argentinarrak jasoko du Zinegoaken Ohorezko Saria
Otsailaren 28an emango diote Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren saria argentinar zinemagile eta ekintzaileari, inaugurazio ekitaldian.
2022/01/13 - 10:05
Poliziak itotzen ari zen adingabe baten bizitza salbatu du Argentinan
Poliziak berehala erreakzionatu zuen adingabearen ama laguntzagatik oihuka ikusi zutenean, Buenos Airesen. Bihotz-biriketako bizkortze-maniobra (RCP) funtsezkoa izan zen haurra ez hiltzeko.
2021/12/24 - 16:03
Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak eta CEAQUAk Martin Villa zigortzeko borrokan jarraituko dute
Argentinako Ganbera Kriminal eta Korrekzional Federalaren ebazpenari helegitea jartzea aztertzen ari dira adierazi dute Villa "Espainian epaitzea lortzen ez den bitartean", Argentinako kereila bultzatzen jarraituko dutela.
2021/12/23 - 21:28
Argentinako Justiziak atzera bota du Martin Villaren auzipetzea gizateriaren kontrako delituengatik
Oraingoz, baina, frankismoko krimenei buruzko auzia ez dute artxibatuko. Maria Servini epaileak auzipetu zuen Rodolfo Martin Villa ministro frankista ohia, 1976ko Martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiagatik eta 1978ko sanferminetan German Rodriguez hiltzeagatik, besteak beste.
2021/11/28 - 15:49
Euskal migranteei omenaldia egin diete Argentinako Macachin herrian
Argentina da euskal jatorriko jende gehien bizi den munduko herrialdea. Macachin herrian nabaria da euskaldunen arrastoa, eta omenaldia egin diete Euskal Herritik migratutako 500 familiari, horien istorioak berreskuratzeko asmoz. Gernikako Arbolaren kimuaren azpian 10 plaka jarri dituzte, oroigarri.
2021/11/15 - 09:16
Peronismoa gehiengo osotik bi eserlekura gelditu da eta Argentinako Senatuaren kontrola galduko du abenduan
Argentinako presidente den Alberto Fernandez peronistaren esanetan, krisi ekonomikoak eta osasun krisiak markatutako aroa amaitu da, eta batasuna eskatu du gehiengo zabalak eratzeko.
2021/10/29 - 21:48
2022an munduko herritarren % 70 txertatuta egotea nahi du G20k
"Osasun eta Ekonomia ministroek konpromiso sendoa eta bateratua hartu dute osasun sektorean inbertsioak indartzeko", azpimarratu du Italiako Osasun ministroak agiria sinatu ostean.