Argentina
2023/01/21 - 15:33
Egoera oso arriskutsua da Fitz Royn, eta ez dute erreskaterik baimenduko
Mendizale bat jaitsi da istripua gertatu zen lekutik, eta egiaztatu du baldintzak oso txarrak direla eta ezinezkoa dela erreskate bat egitea.
2023/01/21 - 12:56
Eneko Pou: ''Amaia Agirre Euskal Herrian dugun alpinista onenetako bat da''
Eskalatzaile arabarrak azaldu du Patagonia "oso leku zaila" dela, eta "mendizaleak hor sartzen direnean oso prestatuta" egoten direla. Gainera, Amaia Agirrek eta Iker Bilbaok istripua izan zuten lekuan hiru mendizale frantziar erreskatatu omen zituen bere anaiarekin batera duela urte batzuk.
2023/01/20 - 23:12
Erreskate taldeak Fitz Roy mendira heltzen saiatuko dira hurrengo egunetan, eguraldiak ahalbidetzen badu
Argentinako agintariek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, eguraldiaren jarraipena egingo dute, hurrengo orduetan edo egunetan erreskate taldea abian jar daitekeen egiaztatzeko.
2023/01/20 - 22:31
Espainiako Mendi Kirolen Federazioa: "Ez dago bi mendizaleak bizirik aurkitzeko itxaropenik"
Bilaketa-lanak ez dira hasi ere egin, inguru horretan arrisku handia dagoelako. Desagertutakoak Iker Bilbao (Durangokoa da, baina Abadiñon du bizitokia) eta Amaia Agirre gasteiztarra dira.
2023/01/20 - 21:40
Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak desagertu dira Patagonian
Fitz Roy mendian desagertu dira. Erreskate taldeak ez dira oraingoz atera haien bila, tokia arriskutsua delako eta baldintza meteorologikoak oso gogorrak direlako.
2023/01/20 - 21:34
Erreskate taldeak ez dira atera oraingoz mendizaleen bila, baldintza meteorologikoak oso gogorrak direlako
Iker Bilbao eta Amaia Agirre euskal mendizaleak desagertuta daude Patagoniako Fitz Roy mendian. Tokia oso arriskutsua da eta baldintza meteorologikoak oso gogorrak dira; horregatik, erreskate taldeak ez dira atera ere egin oraingoz haien bila.
2023/01/20 - 20:30
3.405 metroko Fitz Roy edo Chalten, ''mendi ketsua''
Andeetako erraldoien garaieraren erdira iristen ez den altuera izan arren, mendiak "zailtasun handiko" ospea du.
2023/01/20 - 19:59
Horrelakoa da 3.405 metroko garaiera duen Fitz Roy edo Chalten mendia
Andeetako erraldoien garaieraren erdira iristen ez den altuera izan arren, mendiak "zailtasun handiko" ospea du. Chalten izenak "mendi ketsua" esan nahi du, gailurra ia etengabe estaltzen duten hodeiengatik.
2023/01/20 - 18:42
Bi euskal mendizale desagertu dira Patagonian
Fitz Roy mendian desagertu dira, hain zuzen ere, elur-jausi batek harrapatu eta gero. Haiekin zihoan beste euskal mendizale batek eman du desagerpenaren berri.
2022/12/21 - 10:07
Istiluak Buenos Airesen, Munduko Futbol Txapelketako garaipenaren ospakizun jendetsuaren ostean
31 pertsona zauritu eta bederatzi atxilotu dituzte Buenos Airesen, Argentinako selekzioak 2022ko Qatarko Munduko Futbol Txapelketa irabazi osteko ospakizunetan.
2022/12/20 - 10:59
Harrera jendetsua egin diote etxean Argentinako futbol selekzioari
Dozenaka mila lagunek bete dituzte Ezeizako Nazioarteko Aireportua eta AFAren kirol instalakuntzak banatzen dituzten hiru kilometroak. Bertan pasako dute gaua jokalariek, Buenos Airesera joan baino lehen.
2022/12/19 - 10:02
Argentinako jarraitzaileak kalera atera dira munduko titulua ospatzeko
Kantu, oihu eta su artifizialen artean, ehunka mila pertsona Buenos Aireseko etorbide nagusian bildu dira, Obelisco inguruan Argentinak lortutako munduko titulua ospatzeko
2022/12/13 - 21:55
Euskal Herriko argentinar askok hitzordua egin dute finalerdi erabakigarria elkarrekin bizitzeko
Argentinarrak dira Munduko Futbol Txapelketako finala hatz puntekin ukitzen ari dira dagoeneko, eta askok zita egin dute aurrez aurreko erabakigarria elkarrekin bizitzeko.
2022/12/06 - 23:05
Sei urteko kartzelarekin eta biziarteko gaitasungabetzearekin zigortu dute Cristina Fernandez ustelkeriagatik
Argentinako presidenteordea ez dute kartzelan sartuko karguan jarraitzen duen bitartean. Bidelan batzuen esleipenetan izandako irregulartasunengatik zigortu dute.
2022/11/20 - 22:11
Hebe de Bonafini hil da, Mayo Plazako Amen presidente historikoa
Diktadura garaian desagertutako bi semeren ama zen Bonafini, eta hamarkada luzez Giza Eskubideen borrokan jardun zuen. Hiru eguneko dolu nazionala deitu dute Argentinan.
2022/11/20 - 21:59
93 urterekin hil da Argentinan Mayo Plazako Amen burua
Hebe de Bonafini, Mayo Plazako Amen erakundeko presidentea diktaduraren kontrako eta giza eskubideen aldeko borrokalari nekaezina izan da. 30 mila desagertu izan ziren Argentinan garai beltz haietan. Euren amek ez dituzte inoiz hiltzat joko, betirako desagertuta egongo direla esan zuen Bonafinik
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.
2022/10/17 - 12:38
Iguazuko ur-jauzien emaria izugarri handitu da eta turistentzako pasabideak itxi egin behar izan dituzte
Argentina eta Brasil arteko mugan dauden Iguazuko ur-jauziek ur-emaria ohikoa baino hamar aldiz handiagoa da egunotan. Turistentzako pasabideak itxi egin dituzte, ur-emaria jaitsi bitartean.
2022/10/13 - 10:10
Mende erdi Andeetan hegazkin bat erori zenetik
Istriputik bizirik atera ziren 16 pertsonetatik bakarra hil da; 2015ean izan zen, 80 urte zituela. Mendilerroan erreskatatu zutenetako bat izan zen Eduardo Strauch Urioste, 72 egunez milaka metroko altueran bizi izandako guzti-guztiak gogoratzen dituena.
2022/10/13 - 10:10
Zer gertatu zen Andeetako mendilerroan duela 50 urte?
Gaur betetzen dira 50 urte Argentina eta Txile arteko Andeetako mendikatearen kontra hegazkin bat erori zen zorigaiztoko egunetik. 1972ko urriaren 12 hartan, Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegazkinak mendietako baten aurka jo zuen. 45 bidaiarietatik, 16k bakarrik biziraun zuten.